BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

LITTLE NIÑO


"Little Niño descubre... a Los Beatles"

Dani Llabrés & Jaime Pantoja

Bang Ediciones (Colección Ballena)

(Barcelona, 2017) 32 orr.

Izugarri polita umeentzako ipuin hau!
Winsor McCayren "Little Nemo in Slumberland" komiki klasikoaren ildotik jotzen du. Hemen protagonista Little Niño da eta  bere hartz-pelutxea den Renatoarekin lotan gelditzen denean fantasia mundu batean murgiltzen da. Kasu honetan, The Beatlesen unibertsoarekin zerikusia duten elementuak agertzen dira: submarino horia, marrubiak, morsa, Lucy zeruan, ...
Amaitzeko, liburuak taldearen abesti zerrenda bat proposatzen du,  nolabait irakurleak ipuinaren banda izan dezan.

2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

YELLOW SUBMARINE ITSULAPIKOA


"The Beatles.Yellow Submarine-Money Box"

Subafilms S. L. (2016)

Orain dela hilabete bi erosi nuen The Beatlesen filmearen submarino horiaren irudi handia zelakoan. Gero portzelanazko itsulapikoa zela ikusi nuen... Zelako despistea!




TITANS VINYL FIGURES-GEORGE HARRISON-2


Titans Vinyl Figures-George Harrison

("All together now" bildumakoa)

Subafilms Ltd (2017)

11 cm-ko irudia

... eta George Harrisonena ere.



TITANS VINYL FIGURES-PAUL McCARTNEY-2


Titans Vinyl Figures-Paul McCartney

("All together now" bildumakoa)

Subafilms Ltd (2017)

11 cm-ko irudia

Jarraitzen dugu "All together now" serieko irudiekin. Oraingo honetan, Paul McCartneyrena...


2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

JOHN LENNON-BIOGRAFIA PROHIBIDA



Youtuben bideo hau aurkitu dut. 
Iker Jiménezen "Cuarto milenio" programaren zatia da. Horrelako programa batean John Lennon aztergai izan daiteke? Harrigarria, ez da?

2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

HAPPY CRISTMAS BEATLES PEOPLE!


"Happy Christmas Beatle People! The Christmas Records"

Apple (2017)

Azkenean lortu dut aurtengo gabonetarako argitaratu zen kutxa hau. The Oficial Beatles Fan Clubek bere garaian  bazkideei bidalitako singleen berriargitalpenak dira, baina oraingo honetan ez dira flexi-diskak, koloreetako biniloak baizik. (zuria, larrosa, urdina, berde argia, berde iluna, gardena eta laranja, hurrenez hurren)
Argitalpen mugatua da eta ez da erraz aurkitzen... 

 


2017(e)ko abenduaren 24(a), igandea

TIFFANY & CO




" Tiffany & Co, the new frangance" iragarkia

Urtea amaitzeko "All you need is love" abestia duen beste iragarkia, oraingo honetan Tiffanys lurrinarena...
Urte berri on!