BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urtarrilaren 25(a), asteartea

PICTURE DISC BATZUK


Silver Beatles-Side A


Picture disc= A phohograph record that has a picture displayed on the vinil of one or both sides

Gaztelaniaz fotodisco deitzen direnak, alde batean edo bietan irudia duten biniloak dira.
Garai batean oso preziatuak izan ziren, normalean bakoitzetik ale gutxi argitaratzen zirelako, eta, ondorioz, bildumagileen altxor bihurtzen ziren.

.

Silver Beatles-Side B

Sarrera honetan, The Beatles taldearen picture disc batzuk bildu ditut.
Silver Beatles izeneko honetan Tony Sheridanekin grabatutako abesti batzuk daude, Decca disketxean egindako grabaketetan, The Decca Tapes izenarekin ezagutzen direnak. Izen ezberdinekin argitaratu egin da: The Beatles Decca Auditions, The Decca gone sessions, The Decca Tapes,...
Eta hurrengo hauetan kontzertu ezberdinen grabaketak daude. Ezagunak dira, baina biniloek irudi kuriosoak dituzte. Batez ere, gizakia ilargira doanean, Sgt. Pepper´sen diska eramaten duen astronatuta horrena gustukoa dut. Bestalde, Milanen kontzertuaren diskari dagokionez, ez dut oso ondo ulertzen zein den Barcelona C.F.rekin duen lotura.



The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (1)

CROCODRILE records (Milano, 1988)

BGP 156





The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (2)



The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (3)




The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (4)


The Beatles live in Milan-Velodromo Vigorelli (June 24, 1965)

Side A

WHY NOT records (Milano)

WN 7005


The Beatles live in Milan-Velodromo Vigorelli (June 24, 1965)

Side B (Interview)



The Beatles San Houston Coliseum

Side A (August 19, 1965-Afternoon concert 1)

BULLDOG records (Milano, 1987)

BGP 903

0236/2000


The Beatles San Houston Coliseum

Side B (August 19, 1965-Afternoon evening concert 2)

BGP 903


The Beatles San Houston Coliseum



Side C (August 19, 1965-Evening concert 1)

BGP 904


The Beatles San Houston Coliseum



Side D (August 19, 1965-Evening concert 2)

2011(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

KONTSULTA LIBURU BI



Beatles, The-La guía definitiva

Gilsanz, José Luis . Segovia (2010) 1. ed. 391 orr.


The Beatles-Su historia en anécdotas

Blair, William. Robin book. Barcelona (2010) 267 orr.

Kontsulta liburu bi hauek erosi berriak ditut, oso interesgarriak biak, baina publiko ezberdinei zuzenduak. Lehenengoa Beatlesen mundua ondo ezagutzen dutenentzat egokia den bitartean, bigarrena lehenengo hurbilketa egin nahi duenarentzat nahikoa da.

José Luis Gilsanzen liburuan datu bilketa izugarria dago, benetako ikerketa liburua deitu dezakegun horietakoa dela. Sei ataletan banatuta dago: discografia, grabaketak, abestiak, zinea eta telebista, kantaldiak eta beste batzuk deitutakoa (Liverpool eta Londresen lekuak, erabilitako kitarrak, haien etxeak, bibliografia,...). Edozein gaitako daturen bat bilatu nahi badugu, bertan aurkituko dugu. Itzela, benetan!

Antza denez, egileak lan hau fotokopiatuta argitaratuta zeukan, baina oraingo honetan, Caja Segoviaren laguntzaz, argitaratu egin du liburu moduan.

Informazio gehiago nahi ezkero, hauxe da egileak daukan blogaren helbidea:

William Blairren liburuan, beatleszale gehienok ezagutzen ditugun datuak daude, kronologikoki antolatuta eta anekdotei lotutako testu txikiekin. Ez da jarraian irakurtzeko liburua, zatika irakurtzeko baizik. Hau dela eta, zerbait kontsultatu nahi badugu, bertara jo dezakegu, baina beti datu orokorrak eta ezagunak aurkituko ditugu.



2011(e)ko urtarrilaren 12(a), asteazkena

THE BEATLES´ GARDEN-58


The Beatles´ Garden-58

Sgt. Beatles Fan Club

Zaragoza (2010eko abendua) 31 orr.

Abenduan The Beatles´Garden aldizkariaren azken alea argitaratu zen, eta jadanik 58 zenbaki atera ditu Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubak.
Aurreko aldizkaria kaleratu zenetik argitaratu diren diskak, liburuak, aldizkariak, ... eta Beatlesen inguruan egon diren ekitaldiak aipatuz gain, honako artikulu hauek irakur daitezke aldizkarian:
- Gimme Some Truth. Aurten John Lennonen 70. urteurrena dela eta erremasterizatutako diskak ikertzen dira.
- George Harrison: de Beatle a Jardinero. Javier Tarazonak eta Ricardo Gilek idatzitako liburuari buruzkoa da. George Harrison: El hombre invisible liburua idatzi zutenetik honi Harrisonen bizitzan gertatutakoaren kontaketa gehitu diotela.
- Let it be (1) Aldizkariko El disco al desguace atalari dagokio.Let it be diskaren historia kontatzen digute, bigarren zatia hurrengoan irakurtzeko aukera izango dugula.
- Avalancha de reediciones Apple. Sagarraren diskoetxearen diska mordoa berriz kaleratu dira. Haien artean Badfinger, James Taylor, Mary Hopkin edo Billy Prestonen lanak.

2011(e)ko urtarrilaren 5(a), asteazkena

SGT. PEPPERS-ERRUSIAKO AZALA

Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band

Anton (St. Petersburg, 1992)

CTPEO 91 00117

1992an St. Peppersen diska erosi nuen Errusian. Benetan diska bikoitza dela esan behar da , St. Peppersenarekin batera Revolver ere dagoelako!
Kontua da Peter Blakeren azal famatuan aldaketa batzuk eginda daudela, bertan gustuko pertsonaiak sartzeko eta Karl Marxena kentzeko...


Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band

(Jatorrizko azala)




1. Edgar Allan Poe eta Fred Astairen artean, jatorrizko azalean hutsunea zegoen lekuan, guretzat ezezaguna den Andrei izeneko bat dago.
2. Karl Marxen ordez beste pertsonaia jarrita dago.


Ba al daki norbaitek nortzuk diren?

2010(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

ROLLING STONE-134


Rolling Stone-134


(2010eko abendua)

Progresa (Madrid)

154 orr.


Orain dela 30 urte Amerikako Estatu Batuetako Rolling Stone aldizkariak John Lennoni buruzko ale berezia atera zuen, Annie Leibovichek John hil zuten egunean egindako argazki mitikoa azalean agertzen zela, Historiako ezagunenetariko bat izango dena ordudanik.
Abendu honetako alean, Espaniako Rolling Stone aldizkariak orduko artikuluak argitaratu ditu , gaztelaniaz lehenengo aldiz irakurtzeko aukera emanez. Eta, noski, jatorrizko azala berriro erabili egin da.
Honetaz gain, 33 artistari Leibovichen azala berrinterpretatzeko eskatu zitzaion, emaitzak maila ezberdinekoak direla, baina interesgarriak. Haien artean, Mariscal edo Alberto Corazónen lanak daude, adibidez.
Bestalde, oso ona iruditu zait Javier Méndez Floresek Leibovichen argazkiari buruz idatzitako ausnarketa ...


Rolling Stoneren jatorrizko azala


Annie Leibovichen argazkia

2010(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

JOHNEN KITARRA


Rikenbacker 325 Capri (1958)

25 cm-ko irudia

The Baby Axe Co Ltd (Kent, England)

Orain dela gutxi, John Lennonen kitarraren miniatura hau lortu nuen. Berak erabiltzen zuen Rikenbacker 325aren eredua bere kutxa barruan saltzen da, kutxak garraiatzeko maleta irudikatzen duela.
Enpresa berak beste Beatleskideen kitarren miniaturak eta Ringoren bateriarena ere saltzen ditu.




John Lennonen Rikenbacker kitarrei buruz irakurtzeko hona hemen helbide hau:


Eta The Beatles taldekideen Rikenbacker kitarrei buruz beste hau:

2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

BEATLES MEMORABILIA, LA COLECCIÓN DE JULIAN LENNON


Beatles memorabilia-La colección de Julian Lennon

Southall, Brian & Lennon, Julian. Grijalbo. Barcelona (2010)1. ed. 192 orr.

Julian Lennonek, John Lennonen seme nagusiak, The Beatles taldeari buruzko bilduma ederra osatu egin du urte askoren buruan. Harrigarria bada ere, bere aitarengandik oso objektu gutxi jaso egin zituen ( Johnek oparitutako bi kitarra). Bilduma egin ahal izateko enkanteetan erosi egin ditu objektu asko, Paul MacCartneyk edo May Pangek oparitutakoez gain. Gogoratu behar da Paul Julianen laguna dela eta May Johnen emaztegaia denboraldi batean, asteburu galdua deitutako garaian.
Aurten argitaratutako liburu honetan bildumaren berri ematen zaigu lehenengo aldiz, White Father: The Spirit of Lennon izeneko erakusketa ibiltariaren ondoren.
Izugarri aberatsa da Julianek daukana: Johnen kitarrak, urrezko diska asko, argazkiak, letrak, egindako marrazkiak, jantziak, filmeen fotogramak, ...

"Bilduma hau oso garrantzitsua da niretzat... nere historiaren zati bat da, gure historiarena."

(Julian Lennon)