BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

ROLLING STONE-181



"Rolling Stone-181" 

Prisa (Madrid, 2014ko azaroa) 146 orr.

Azaroan Espainiako Rollin Stonek  bere 15. urteurrena betetzen du. Hori dela eta, izugarri ona den azala prestatu du, pop-rockaren idolo batzuk irudikatzen dituena.
Aldizkarian bertan azalean nor den nor argitzen da. Aurkitu dituzue Beatleskideak? Hurrengo irudian ikus ditzakezue...

 

2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

MUNDUKO MUSIKARI HANDIAK-JOHN LENNON


"John Lennon" 

Michael White (Euskerazko bertsioa: J.A.Sarasola) 

Ibaizabal argitaletxea (Zornotza, 1995) 1. ed. 66 orr.

Orain arte ez neukan The Beatlesi buruzko libururik euskeraz. Baneukan liburu honen berri, baina ez nuen aurkitzen non erosi. Azkenean interneten bidezko erosketan lortu dut.
"Munduko Musikari Handiak" izeneko bildumakoa da eta John Lennonen bizitzaren gaia hartzen du oso era sinplean azalduta. 
Nik dakidala,  Beatlesen bibliografian euskeraz agitaratu den lehenengo liburua da.

Urte berean gaztelaniazko eta katalanerazko bertsioak ere argitaratu ziren.

 

"John Lennon"

Michael White (Gaztelainazko bertsia: María Alarcón, Ricardo Mosquera, Myriam Sayalero)

Edelvives/Grupo editorial Luis Vives (Zaragoza, 1995) 1. ed. 66 orr.



2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

LOTERIA 2014


Loteria 2014

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Urtero bezala Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek salgai jarri du gabonetako loteria.
Aurtengo txartelean Espainiako "Rock and Roll Music-Baby´s in black-No reply-I´m a loser" EPrako erabili zen argazkia ikus dezakegu.


"Rock and Roll Music-Baby´s in black-No reply-I´m a loser" EP-a

EMI.ODEON  DSOE 16.641 (1964)


2014(e)ko urriaren 28(a), asteartea

CANCIONES ESCONDIDAS


"The Beatles, Canciones escondias"

Jordi Zaragoza. Quarentena Ediciones (Llinars de Vallés-Barcelona, 2012) 

1. ed. 360 orr.

Nahiz eta 2012an kaleratua izan, eskuratu berria daukat liburu interesgarri hau.
Liburuaren helburua The Beatles eta Beatleskideen LPetan argitaratuak izan ez diren abestien katalogoa egitea izan da. Hau da, EPetan bigarren aldean edo LPen birragitarapenetan "bonus track" moduan agertu direnak, abestien "nahasketa" berriak,...

Liburuan bi atal daude. Lehenengoan abestiak ikertzen dira, alfabetikoki ordenaturik daudenak. Bigarrenean disken gaia lantzen da, testuaren ondoan diska bakoitzaren zuribeltzezko azalaren argazkiekin lagunduta. 
Diska guztien kolorezko azalak ere biltzen dira aparteko gehigarri moduko atal batean.

Gogoratu, amaitzeko, liburuaren azalean Juan Manuel Escrihuelaren marrazkia agertzen dela.


CLASSIC ROCK-202


"Classic Rock-202"

 UK  (2014ko urria)138 orr.`

Classic Rock aldizkariaren urriko alean The Beatlesi eskeini zaio azala (Florian Nicollek diseinatutakoa). Horrez gain, hamabost orriko artikulu bilduma musikaren munduko pertsona ezagunek ekarpenekin. Beste aldizkari ederra gure bildumarako!

Aldizkariaren webgunea: http://classicrock.teamrock.com/



2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-64


"The Beatles´ garden-64"

Sgt. Beatles Fan Club. Zaragoza (2014ko urria) 32 orr.

Bederatzi hilabete itxaron behar izan dugu Zaragozako Sgt Beatles Fan Clubek argitaratzen duen aldizkari hau berriro eskuetan izateko!

Azken hilabeteetan izan diren berriez gain, honako hauek dira irakur daitezkeen artikuluak:
- "Paul McCartney: gira Out Here" Emanaldien bigarren zatiaren berri ematen da, argazki batzuekin hornitutako artikuluan,
-"Live At The BBC Vol.2" Diska hauetan dauden hitzezko zatien itzulpena irakur daiteke. Eskertzekoa da egindako lana!
- "50 aniversario de A Hard Day´s Nigth" The Beatlesen lehengo filmea ikertzen da, orain dela 50 urte ekoiztu zela aitzakia hartuta. 
- "Vivir es fácil con los ojos cerrados triunfa en los Goya" David Truebaren filmea Goya sarietan izandako arrakastaren berri ematen da, errodaia koadernoa izan daitekeen liburuaren iruzkina ere eginez.
- "Binefar Beatles weekend 2014" Huescako herri honetan apirilaren 4tik 6ra arte izandako ekintzak kontatzen zaizkigu artikulu txiki honetan.

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

LOS BEATLES EN EL CINE-50 AÑOS A TRAVÉS DEL ESPEJO


"Los Beatles en el cine-50 años a través del espejo"

 Ramón Alfonso. tbeditores (Madrid, 2014) 1, ed, 271 orr.


50 urte dira "A hard´s days night"  estreinatu zenetik, The Beatles taldearen lehengo filmea izan zena. Ordudanik, zinearekin harreman handia izan du Liverpoolgo taldeak: beatleskideek interpretetu edota zuzendutako filmeak, haien emanaldien dokumentalak, taldeari buruzko dokumentalak eta fizkiozko filmeak, eta taldearen ingurukoak filmatu direnak.
Lan multzo honen ikerketa sendoa egiten du Ramón Alfonsok argitaratu berria den "Los Beatles en el cine-50 años vistos a través del espejo" liburuan.
Ezagunak genituen gaia landutako liburu batzuk:  "Beatles at the movies-Scenes from a career" (Roy Carr 1996) "The Beatles. Una filmografía musical" (Magi Crusells & Alejandro Iranzo, 1995), "El cine beatle" (Arturo Moreno Obregón, 2000) eta "¡Locos por ellos! Los Beatles en el cine" (Robert, Ramón, 2001). Hala ere, Ramón Alfosoren liburuan, azken urteetako filmeak ere ikertzen dira, bitxikeriak barne, "The simpsons" (Matt Groening) telesailean izan diren beatleskideen agerpenak edo Iván Zuluetak zuzendutako "Get back" animazio laburmetraia, adibidez. 
Bestalde, Johnek eta Yokok filmatutako filme laburrak sakonago ikertzen dira beste liburuekin konparatuz.