BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

MOJO-299


"Mojo-299"

Mojo (London)

2018ko urria

130 orr.

Nahiz eta oraindik abuztuan egon, Mojo aldizkariaren urriko alea salgai dago jadanik!
Azalean Paul McCartney bere kitarrarekin eta aldizkari barruan berari buruzko artikulua, "Paul McCartney, faces his demons" izenekoa, berari egindako elkarrizketa duena eta bere karrera osoko 12 abesti aukeratzen dituena.
Horrez gain, 14 abestidun CDa daukagu, Liverpoolgo eszena musikala laburbildu nahi duena.


"Mersey paradise" (CD)

2018ko urria

01-Pete Wylie " Is that what love is all about?"
02- Half man, half biscuit "Every time a bell rings"
03-The Wild swans "Liquid mercury"
04-The coral "Eyes of the moon"
05-Deaf School "What a way to end it all"
06-Clinic "The return of evil bill"
07-Orchestral manoeuvres in the dark " The punishment of luxury"
08-Kathryn Williams "Heart shaped stone"
09-Michael Head & The red elastic band "Lucinda byre"
10-Mike Hart "Almost Liverpool 8"
11-The La´s "Callin´all"
12-The stairs "Weed bus"
13-Big hard excellent fish "Imperfect list"
14-The Liverpool scene "The entry of Christ into Liverpool"


2018(e)ko abuztuaren 28(a), asteartea

CUADERNOS EFE EME-16


"Cuadernos Efe Eme-16"

Midons (Valencia)

2018ko uda

224 orr.

Udako "Cuadenos Efe Eme" aldizkarian, Luis Lapuentek Paul McCartneyri buruzko artikulua idatzi du. Aurreiritziak alde batera utzita, Paulen 70eko hamarkadaren diskografia ikertzen du, gehiena Wings taldearekin argitaratua izan zena. 
Oso interesgarria da ematen duen McCartneyren lanaren ikuspegia...


2018(e)ko uztailaren 7(a), larunbata

MOJO-THE BLUE ISSUE


"Mojo The collectors series: The Beatles. The Blue Issue, 1967-1970"

Mojo (London)

2018ko ekaina

130 orr.

Martxoan Mojok "The red issue" argitaratu zuen, The Beatlesen lehenengo urteak ikertzen zituen aldizkaria. Oraingoan, "The blue issue" argitaratua izan da, 1967 eta 1970 urteen artean gertatutakoa gaia duena. Bestea bezala, oso aldizkari interesgarria eta dotorea. 
Eta aurrekoarekin batera martxoan lortutako karpetan gorde daiteke...


2018(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena

RINGO EUSKADIN


Igandean Bilboko Euskalduna Jauregian egon ginen Ringoren kontzertuan.
Lehenengo aldiz ikusten nuen Ringo... 
Egia esan,  bere taldeko musikariak oso onak dira eta haien aldetik klasiko batzuen bertsio interesgarriak entzun genituen. Ringok, bere aldetik,  bere bateria jo zuen, beti 60ko hamarkadaren estiloan, baina gau horretan benetako bateria Greg Bissonette izan zen, gaur egungo bateriarena egin zuena.
Ringok abesti batzuk kantatu zituen, haien artean, The Beatlesen "Yellow submarine", "I Wanna be your man" edo "With a litlle help of my friends", John Lennonen "Give peace a chance" abestiaren  zati batekin amaitu zuela.
Oso atsegin egon zen publikoarekin, baina bere musika eragina pobrea gertatu zen...




TWIST AND SHOUT-LIBURUA


"The Beatles. Twist and shout"

Michael O´Neill

Danann Publishing Limited (Aldeshort, 2017)

Beste liburu bat Beatlesen bilbiografian. Oso argitalpen merkea da, eta interesgarriena berarekin batera daukagun CDa da, AEBetan argitaratutako "The early Beatles" izenekoa.
Liburua bera oso eskasa da, beatleszaleentzat ezer aportatzen ez duena...



"The Early Beatles"

Capitol Records

CD (ST 2309)

2018(e)ko ekainaren 29(a), ostirala

THE LATER YEARS-ALDIZKARIA


"Vintage Rock: The Beatles, the later years"  

Anthem Publishing (Bath)

2018ko ekaina

132 orr.

Pasa den urtean "Vintage-Rock" saileko "The early years" izeneko aldizkaria aurkezten genuen. Oraingoan, horren jarraipena daukagu, "Rubber Soul" diskatik "Let it be" diskarainoko historia kontatzen zaiguna, argazki askorekin hornituta, aurrekoan bezala.

2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

THE BEATLES ET LA FRANCE


"Les Beatles et la France sont des mots qui vont très bien ensemble"

Thierry Liesenfeld

Le castor astral & Saphyr/KalonĂŠ Production

(2005) 1. ed. 298 orr.

Asko gustatu zait liburu hau.
The Beatles taldeak Frantzian izan duen/zuen eragina azaltzen zaigu bertan argazki ugariekin hornitutako testuan. Hasteko, 1964an taldeak, Sylvie Vartanek eta Trini Lopezek ere kantatzen zuten egunetan, Pariseko L´Olympian aste batez izandako kontzertuen berri ematen zaigu, geroago, 1965ean Parisen, Lyonen eta Nizan izandakoei errapaso egiten bazaie ere. Izugarrizko argazki bilduma eskeintzen zaigu...
Bestaldetik, bertako egunkari eta aldizkarietan izandako harrera ikus dezakegu, eta Frantziako eta Kanadako diskografiaren laburpena kontsulta daiteke. 
Eta amaitzeko, gehigarri moduan, taldearen abestiak dituen CDa daukagu, talde ezberdinek egindako bertsioak dituenak, batzuk frantseseraz eta beste batzuk ingelesez.


"Les Beatles: Un regard français"

Saphyr

6006

Frantseseraz:

1. Les Bel Canto- "J´en suis fou" ("Love me do")
2. Les Kelton- "Le diable dans le coeur" ("Devil in Her Heart")
3. Les Baronets- "Oh! Je veux ĂŞtre Ă  toi" ("I Wanna Be Your Man")
4. Les Fizz- "Si tu fais ça" ("You Can´t Do That")
5. Tony Victor- "Plus la mĂŞme" ("I Call Your Name")
6. Les Baronets- "Laisse-moi me reposer" ("A Hard Day´s Nigth")
7. Les Hou-lops- "Ces mots qu´on oublie un jour" ("Things We Said Today")
8. Les Faux Frères- "Une fille pour deux garçons" ("You Like Me Too Much")
9. Les Sinners- "Penny Lane"
10. Fr David- "Il est plus facile" ("Strawerry Fields Forever")
11. Erick Saint-Laurent- "C´est devenu un homme" ("She´s Leaving Home")
12. Les Mersey´s. "Ta mère ne sait pas" ("Your Mother Should Know")
13. Gerard Saint-Paul. "La ballade de John et Joko" ("The Ballad Of John And Yoko")
14. Gerard Saint-Paul. "Let it be"

15, Reportage de Philippe Talois, le 30 aoĂťt 1964.

Ingelesez:

16. Patchwork. "Twist and Shout"
17. A day in the life. "From Me To You"
18. The Beatlows. "Can´t Buy Me Love"
19. Carnaby Street. "I´m Down"
20. Liverpool. "Paperback Writter"
21. Let Hit Be. "For  No One"
22. Let Hit Be. "Eleanor Rigby"
23. Spirit of Lucy. "I´m Only Sleep"
24. Les Rapaces. "Lady Madonna2

25. The Repeatles. "Please Mister Postman"
26. The Repeatles. "You´re Going To Lose That Girl"
27. The Repeatles. "We Can Work It Out"