Igandean Bilboko Euskalduna Jauregian egon ginen Ringoren kontzertuan.
Lehenengo aldiz ikusten nuen Ringo...
Egia esan, bere taldeko musikariak oso onak dira eta haien aldetik klasiko batzuen bertsio interesgarriak entzun genituen. Ringok, bere aldetik, bere bateria jo zuen, beti 60ko hamarkadaren estiloan, baina gau horretan benetako bateria Greg Bissonette izan zen, gaur egungo bateriarena egin zuena.
Ringok abesti batzuk kantatu zituen, haien artean, The Beatlesen "Yellow submarine", "I Wanna be your man" edo "With a litlle help of my friends", John Lennonen "Give peace a chance" abestiaren zati batekin amaitu zuela.
Oso atsegin egon zen publikoarekin, baina bere musika eragina pobrea gertatu zen...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina