BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

LOS BEATLES Y ELLAS


"Los Beatles y ellas"

José María Plaza & Marta Ponce

Muevetulengua (Madrid, 2020)

1. ed. 232 orr.

The Beatlesen kuspegi ezberdina daukan liburua da honako hau, taldean emakumezkoek izan duten eragina ikertzen baitu. 
Alde batetik, taldearen biografia egiterakoan, mundu femeninoak izan duen garrantzia azpimarratzen da, eta, bestetik, liburuaren azken partean Beatlesekin zerikusia izan duten emakume bakoitzari eskeinitako irudia eta biografia agertzen dira (Julia, Yoko Ono, Astrid Kirchheer, Linda Eastman,...)
Liburua osatzeko Beatleskideen koadro bana agertzen dira, artearen historian oso ezagunak direnak. (George Harrison Van Goghen arabera, Ringo Starr José de Riberaren ikuspegitik, Paul McCartney Leonardoren Gioconda balitz bezala, John Lennon Edward Munchen "Oihua"-ren protagonista eta Yoko Ono Franciso de Goyaren "Maja desnuda" bezala)
Eranskin moduan, The Beatlesen garaiko beste taldeei buruzko informazioa daukagu eta taldearen diskografiari buruzko laburpena. 

 

2020(e)ko abuztuaren 31(a), astelehena

CLASSIC ROCK-276


"Classic Rock-276"

2020eko ekaina

Classic Rock (London)

18 orr. 

"Classic Rock" aldizkariaren ekaineko alean The Beatlesi buruzko artikulua irakurtzeko aukera daukagu, "Let it be" diskaren inguruko gaia lantzen da, hain zuzen ere. 
Diskaren inguruko gorabeherak eta abestiei buruzko iruzkinak daude bertan... Ez dago berririk, baina artikulu hauek eskertu egiten dira urteurrenak betzetzen direnean...

RECORD COLLECTOR-VOL 1: EVOLUTION (1940-1964)

 

"Record Collector-vol 1: Evolution (1940-1964)"

Record Collector Magazine (London)

116 or.

Hona hemen The Beatlesi eskeinitako Record Collector aldizkariaren lehenengo atala, taldearen hasierari dagokiona, 1940tik 1964ra arte, hain zuzen ere. 
Lehenengo garaia ikertzen du, argazki askorekin hornituta eta beste bi atalekin bilduma ederra egiten du. (hirugarenari buruzko sarrera aspaldian argitaratuta dago)

2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

ENDERROCK-251


"Enderrock-251"

2016ko uztaila

Enderrock Ediciones S. L. 

92 orr.

Enderrock aldizkari katalanaren 251. zenbakian "The Beatles" eta "The Rolling Stones" taldeak eta haien lanak konparatzen dira, lehenengoaren "Revolver" eta bigarrenaren "Aftermah" disketatik abiatuta.
Horrez gain, "The Rolling Stones" taldeak 40 urte lehenago Katalunian eduki zuen kontzertuaz hitz egiten da, L´Estartiten izandako XI. Beatles Weekend izenekoa eta eta Joana Biarnés argazkilariaren lana ere hizpide direla.

Osagarri moduan, bi taldeen abestien katalanerazko bertsioak dituen diska dago.


"Beatles vs Stones"

EDR E-32

EDR Discos


1. "Norwegian Wood" ROGER GASCON
2. "Angie" SMOKING STONES
3. "I´ve Just Seen a Face" EXILI A ELBA
4. "Family" GENT DEL DESERT
5. "Here Comes The Sun" QUARTETTO DA CINQUE
6. "Dead Flowers" BOB & EL LLADRE
7. "I´m So Tired" MAGICAL MISTERY GROUP
8. "Under My Thrumb" PASCAL COMELADE
9. "A Ticket To Ride" ELS PICAPEDRERS
10. "(I Can´t Get No)Satisfaction" THE BONDS
11. "Please, Please Me" ELS 4 GATS
12. "Paint It Black" ELS XOCS
13."She´s A Woman" NURI
14. "Long Long While" ELS TRONS
15. "Yellow Submarine" THE DRUMS
16. "Sympathy For The Devil" ARIEL SANTAMARIA I LA BANDA DEL DR. JUANTXI

MOJO ALDIZKARI GEHIAGO-2



"Mojo-121"

(2003ko abendua)

Mojo (London)

164 orr.

Mojo aldizkari britainarraren aleen bilduma osatzen jarraitzen dut. Hona hemen azken egun hauetan lortutakoak...


"Mojo-126"

(2004ko maiatza) 

Mojo (London)

148 orr.


"Mojo-130"

(2004ko iraila)

Mojo (London)

148 orr.


"Mojo-152"

(2006ko uztaila)

Mojo (London)

156 orr.


"Mojo-191"

(2009ko urria)

Mojo (London)

156 orr.

MALAVIDA




(2019ko abendua)

Editorial Cornoque 

Asociación Cultural Malavida (Zaragoza)

70 orr.

Hauxe da Malavida komiki aldizkariaren 40. zenbakia, argitalpenaren  25. urteurrenarena dena. 
Angelito Perkeleren azalean The Beatlesen "Abbey Road" diskarena omentzen da. Bertan, Beatleskideak zebrabidea zeharkatzen duten bitartean, Paulek zera dio: "Arraioa, John! Ondo da txinatarra argazkian ateratzea, baina oilaskoz jantzita izan behar da?"

Kontua da Joko Ono ez dela txinatarra, japoniarra baizik... Hala ere, azala dibertigarria gertatzen da.

Eta, bestalde,  azken urriaren 12ko desfilearen erreferentzia dago. Ikusi farolan eskegita geratu den paratxutista militarra eskegita...



2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

NEW YORK YEARS


John Lennon-The New York years

NECA

17,5 cm

Hemen dago John Lennonen beste irudia. Kasu honetan New Yorken bizi zen garaia irudikatzen duena. 
Badago antzeko bat, baina handiagoa dena eta soinua ere daukana. Hurrengo batean aurkeztuko dut blogean...