BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2021(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

RINGO


Bai, hau Ringo da. Ez naiz okertu, ez!
Ringo gure etxeko txakurra da eta gure seme-alabek izen hori jarri zioten niri engainatzeko edo, nik etxean txakurrik nahi ez nuelako eta Beatleskide baten izena jarrita, bigunduko nintzelakoan zeudelako.

Kontua da 7 urte daramatzala gure etxean Ringok... 

 

2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

MOJO-327

 


"MOJO-327"

(2021eko otsaila)

Academic House (London)

116 orr.

Badago salgai MOJO aldizkariaren otsailaren alea. 

Azalean John Lennonen argazkia eta artikuluen artean, berari eskeinitakoak, utzi zigun 40. urteurrena betetzen baitira. Artikuluetan John  Harrisek bere hilketa eta biografia gogoratzen ditu eta Klaus Voormanek, Earl Slickek eta MOJOren idazleeek gure bizitza aldatu zuten Johnen 20 momentu ikonikoak. 



DE LA A A LA Z

 


"The Beatles de la A a la Z. La banda icónica"

Steve Wide & Chantel de Sousa

Redbook ediciones s. l. (Barcelona, 2020)

1. ed. 56 orr.

Irakurle guztientzako liburu berri bat daukagu, beatleszale adituentzat beharbada sinplegia dena. Erraz irakurtzen da eta, nahi izanez gero, zatika irakur daiteke orri bitan gai konkretu bati buruzko informazioa baitago.
Nire ustez, daukan interesgarriena Chantel de Soussak egindako irudiak dira.

Bideo honetan liburua nolakoa den ikus daiteke...




2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EL JARDÍN DEL PULPO

 


"El jardín del pulpo-Octopus´s garden"

SM argitaletxea

Madrid (2013)

32 orr.

Gabonetako opor hauetan "El jardín del pulpo-Octopus´s garden" liburua aurkezten dugu, umeentzat oparia ederra izan daitekeena. 

Ipuinak Ringo Starren "Octopus´garden" abestiaren historia aurkezten du abestiaren letra berekin adierazita, gaztelaniaz eta ingelesez,  eta Ben Cort ilustragileak irudietan jarri duena. Horrez gain, "Octopus´en garden" abestia duen CDa gehitzen da, oparia borobildu ahal izateko.

2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

UNCUT-284

 


"Uncut-284"

(2021eko urtarrila)

Uncut (Londres)

118 orr.

Eskuartean daukat UNCUT musika aldizkariaren hurrengo urtarrilaren alea. Azalean, Paul McCartneyren argazkia, eta,  artikuluen artean,  berari egindako elkarrizketa irakur daiteke, eta bere "McCARTNEY-III" diska berriari buruzko informazioa topa dezakegu.
Beti bezala, aintzinako eta oraingo argazkiez hornituta dago.

Nik daukadan alea arrunta da, 2020ko musikarik onena biltzen  duen CDa duena, baina badago argitalpen berezia. Horretan, boltsa baten barruan, CDaz gain, bildumagileentzako azala duen aldizkaria dago Paulen posterra ere gehitzen da,  atzetik beste aldizkarietan argitaratutako pieza batzuk dituena. 







2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

VIBRACIONES-84


"Vibraciones-84"

(1981eko iraila)

Iniciativas Editoriales Sociedad Anónima (Barcelona)

64 orr.

Vibraciones aldizkariaren 1981eko ale hau musika taldeei eskeinitako dossierra zeukan. Lehenengo pop-rock taldei hurbilketa egin ostean (artean The Beatles taldea dago), 60ko eta 70eko hamarkaden taldeak eta 80ko hamarkadaren hasierakoak aurkezten dira, Espainaikoak eta mundu osokoak.

Eta osagarri moduan, The Beatlesen posterra daukagu.

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-LENNON

 


"The ultimate music guide-Lennon (80th birthday edition)"

2020ko urria

UNCUT (Londres) 

146 orr.

John Lennonen jaiotzaren 80 urte betetzen direnean UNCUTek "The ultimate music guide" sailean Lennnoni eskeinitako ale berezia argitaratu du.

Aldizkarian Lennonen bakarreko diskografia ikertu egiten da eta jadanik ezagutzen diren artikulu historikoak tartekatzen dira, aurretik NMEn, UNCUTen, Melody Makerren edo Musical Expressen argitaratuak izan zirelako. Aipatzekoa da, bestalde,  "The ultimate collection" izeneko artikulua, aurten kaleratutako "Gimme Some Truh" abesti bildumari buruzkoa dena. 

"The ultimate collection" saileko aldizkari guztiak bezala, oso argitalpen ederra da eta, noski,  oso gomendagarria Beatleszale guztion bilduma bibliografikoan egoteko.