BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2023(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

GRANDUDE´S GREEN SUBMARINE

 



"Grandude´s Green Submarine"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Randon House (New York, 2021)

1. ed. 

2.019an Paul McCartney idatzitako eta Kathryn Durstek marraztutako "Hey Grandude!" ("Aitonaren iparrorratz magikoa") ipuina argitaratu zen. 32 hizkuntzatara itzulia izan zen eta guztira 300.000 ale saldu ziren. 
Iaz historiaren jarraipena argitaratu zen, "Grandude´s Green Submarine" izenekoa. Ez dakit gaztelaniaz edo euskeraz argitaratu den, ez dut horren berririk aurkitu behintzat. 
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

ADABAKIAK

 


The Beatlesen adabakiak

Hauek jantzietan jartzen ziren adabakiak dira, lisagailuz berotu ostean itsasten ziren horietakoak.
Hemen aurkezten ditugun hauek "El Corte Inglés" enpresak saltzen zituen bere garaian, haien prezioa pezetetan jartzen zuenez 2.000 urtea baino lehenago izan beharko  litzateke...



JOHN LENNON-CANCIONES

 


"John Lennon. Canciones"

(Fernando Hernández Hernández eta Alberto de Oliveiraren itzulpenak)

Ediciones AB

México D. F. 

98 or.

1. ed. (500 alekoa)

Liburuxka honek John Lennonen abesti batzuen itzulpenak aurkezten ditu eta azalean Johnen autoretratua dauka, marra eskas batzuekin egindako. 
Mexikon argiratutakoa da eta 500 ale baino ez dira argitaratu. 

AITONAREN IPARRORRATZ MAGIKOA

 


"Aitonaren iparrorratz magikoa"

Paul McCartney & Kathryn Durst (ilustrazioak)

Bruño (Madrid, 2020)

1. ed. 

Sorpresa handia izan da jakitea Paul McCartneyren "Hey Grandude!" ipuinaren euskal bertsioa ere badagoela. 
Hemen aurkezten dugu ipuina euskeraz, aspaldian hizkuntza ezberdinen bertsioak aurkeztu genituen sarrerari gehituz. 



2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

LES BEATLES. COMMENT LES CUISINER


"Les Beatles. Comment les cuisiner"

Emmanuel Rubin & ses Pop Chefs

Éditions Erick Bonnier 

París, 2022

1. ed. 

Beatlesen bibliografian mota eta gai askotako liburuak ditugu. Oraingo honetan, harrigarria bada ere, iaz argitaratu zen errezeta liburua aurkezten dugu. 

Le Figaro eta Europe 1eko kazetaria da Emmanuel Rubin, kritiko gastronomikorik rockeroena dena. Bere gonbitea dela eta, chef ezberdinen errezetak biltzen dira liburu honetan, bakoitza abesti bati dagokiolarik: Yesterday, Strawerry Fields Forever, Penny Lane, Lucy in the Sky with Diamonds, I Am the Walrus, Wild Honey Pie, Honey Pie, Glass Onion, Savey Truffle, The Ballad of John and Yoko, Octopus Garden eta Mean Mr. Mustard. 

Liburuan adierazten den bezala, hemen ditugu 12 errezeta Beatleskideak dastatu ahal izateko...

2023(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

PAPERBACK WRITERS. BIBLIOGRAFÍA COMENTADA



 

"The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada"

Josep Molist & Iván Moldes

Editorial Milenio

Lleida (2022)

1. ed. 360 orr. 

2011an J. M. Escrihuelak eta J. Molistek "Leyendo a los Beatles" liburua argitaratu zuten, The Beatlesen Espainako bibliografia osoaren berri emateko asmoz. Bertan, argitalpen bakoitzari buruzko azalpen txikia ematen zen, azaleko argazkiarekin hornituta. Beatleszaleok daukagu ordudanik, oraindik gure bilduman ez dauzkagun  liburuen informazioa izateko. 
Iaz "The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada" liburua argitaratu zen, berriro Josep Molistek idatzia, oraingo hontan Iván Moldesekin batera. 
Aurreko liburuaren ildotik doa, baina ematen zaigun informazioa osoagoa da eta oraindik gaztelaniaz argitaratzeke dauden  oinarrizko liburuen iruzkinak ere ematen dira.  

2023(e)ko apirilaren 2(a), igandea

EL SUBMARÍ GROC-32

 


"El Submarí Groc-32"

2023ko martxoa

36 or.

Eskuartean daukagu jadanik "El Submarí Groc" fanzinearen 32 zenbakiduna. 

Betiko atalez gain, hona hemen aldizkarian irakur daitezkeen artikuluak:
- Enrique Torrasek  4 pisten grabagailuaz idatzi duena. 
- Jordi Sierra i Fabrari egindako elkarrizketaren lehenengo zatia.
- Olivia Harrisonek "Came the lightening" aurkezteko egindako ekintzei buruzkoa. 
- Fernando Castejonek Travelling Wilburysen sorketari buruz hitz egiten diguna.
- Bildumagileei eskeinitako atalean, Claudi Serrat bildumagileari egindako galdetegia. 
- María Jesús Martínek idatzitako "George Harrison.Conoce la espiritualidad a través de sus canciones"  liburuari buruzkoa.
- Luis Merinok idatzi duen  "Cómo ganar el Jubilennon" izenekoa.
- Hurrengo "Beatles Weekend de L´Estartit"aren informazioa.