El sueño ha terminado
Escrihuela, Juan Manuel. Quarentena ediciones
(Llinas del Vallés-Barcelona, 2010) 1. ed. 159 orr.
1980ko abenduaren 8a.
New Yorken, Dakota eraikinaren aurrean, Mark David Chapmanek John Lennon hil zuen, John bere emaztearekin etxera itzultzen zenean. J. D Salingerren Zekale artean harrapaka (The Catcher in the rye, 1951) liburuarekin obsesionatuta omen zegoen Chapman, eta horrek hilketa egitera eraman omen zuen... Ez dut liburu hori irakurri eta ez dut inoiz ulertu zein den erahilketa eta liburuaren arteko lotura.
Pasa den urtean musika kritikaria den Juan Manuel Escrihuelak nobela hau idatzi eta argitaratu zuen, liburuaren izena aukeratzerakoan Lennonen The dream is over abestiaren izena erreferentzia hartuta. John Lennon egun horretan ez hiltzekotan zer gerta zitekeen kontatzen digu, zernolako harremanak izan zitzazkeen The Beatles beste taldekideekin, Yokorekin, Julianekin,... Berriro elkartuko ziratekeen? Zuzeneko kantaldiak emango zituzketen? Nolako harremanak izango zituzketen?...
Irakurtzeko erraza gertatzen da eta interesa pizten du, baina neuk azkenean ez dut oso ondo ulertu amaierako kapituluak besteekin daukan lotura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina