BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

IZENBURU BERRIAK


"Las muchas vidas de John Lennon" 

Goldman, Albert. Lumen. Barcelona (2010) 1. ed. 934 orr.

2010eko amaieran Las muchas vidas de John Lennon izeneko liburua argitaratu zuen Bartzelonako Lumen argitaletxeak. 
Elvis Presleyren biografia polemikoa  idatzi ondoren, Albert Goldmanek John Lennonen biografia hau idatzi zuen, eta Elvisen biografiarekin gertatu zen bezala, Goldmanek Johnen bizitzaren pasadizo ilunenetan edo arakatzen ditu, kontaketa sentziazionalista eginez: gazte denborako borrokak, Cynthia eta Yoko Onorekin izandako harremanak, Brian Epsteinekin eduki omen zituen harreman homosexualak, ...
Nahiko eztabaidatsua Johnen zaleen artean, baina oso irakurria ere.

Kontua da, biografia hau jadanik argitaratuta zegoela gure artean, baina izenburua ez zen berbera, nahiz eta oso antzekoa izan: Las vidas de John Lennon. 
Gauza bera gertatu zen  Johnen lehenengo emaztea zen Cynthia Lennonek idatzi zuen biografiarekin, lehen aldiz argitaratu zenean John izenez saldu zela, baina, geroago, El auténtico Lennon izenarekin. Argitaletxeen trukoa salmentak handiagoak izan daitezen, izenburu berriak liburu zaharrentzat!



 "Las vidas de John Lennon"  

Goldman, Albert. Plaza & Janés. Barcelona (1989) 1. ed. 798 orr.



"John"

Goldman, Albet. Robinbook. Barcelona (2005) 1. ed. 268 orr.




"El auténtico John Lennon"

Lennon, Cynthia. Robinbook. Barcelona (2009) 1. ed. 268 orr.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina