"Rolling stone-168"
(2013ko urria)
Prisa (Madrid) 114 orr.
The Beatlesen lehenengo diska argitaratu zenetik 50 urte betetzen direnean, Rolling Stoneren urriko aldizkarian taldearen 50 abesti onenen zerrenda aukeztu dute. Ez da oso originala izan, horrelakorik askotan egin baita egunkari, aldizkari edo irrati saioetan...
Guretariko bakoitzak bere zerrenda egin lezake, beharbada, ezberdina eguna edo egoeraren arabera.
Interesgarriagoa iruditu zait Diego A. Manriqueren artikulua, "Seis razones para odiarlos" izenekoa, The Beatles taldea urte batzuetan komunikabidean ez agertzeko eskatzen duena.
Bestalde, artikulu txiki batean Espainiako abeslari batzuek Beatlesen abestirik gogokoenaz hitz egiten dute. Hori aurkezteko A hard day´s nigth diskaren azalaren kopia egin da, abeslari bakoitzaren argazkia bertan agertzen delarik.
Aldizkariaren azalari dagokionez, Michael Coperrek Sgt. Pepper´s diskaren garaiko saioan egindako argazkia dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina