"The Beatles. White Album: en los límites de la creación"
Marcos Gendre. Quarentena Ediciones. Llinars del Vallès (Barcelona) (2013)
1. ed. 143 orr.
Beatlesen bibliografian azkenetariko liburua dugu honako hau, Quarentena Edicionesek Discos que marcaron una época sailean Bruce Springsteenen lehen diskeei eskeinitakoa argitaratu eta gero dendetan salgai jarri duena.
Diska zuriari buruzko da. Badakizue, Beatleskideak egin zuten diska hura, bakoitzak bere abestiak egiten zituenean, haien arteko harremanak hoztuta zeudenean (edo berotuta esan beharko genuke), haien emazteak estudiora joaten zirenean (Yoko, batez ere), ingeniariak alde egin zuenean eta Ringok bere "oporrak" hartu zituenean,... Laburbilduz, abesti asko duen diska (bikoitza, gainera), estilo askokoa eta batzuentzat klasikoa, taldearen banaketa iragartzen zuena.
Liburuak diska grabatu zen Beatlesen garaia kontatzen digu, abesti bakoitzari buruzko ausnarketa egiten du eta abestien gaztelaniazko itzulpena eginez gain, kreditoak ere eskeintzen dizkigu. Azkenik, diskak izan duen eraginari buruz hitz egiten du, beste musikarien disketan eta disken azaletan ere.
Marcos Gendre argitalpen ezberdinetan parte hartzen du, lazancadilla.com-en partaidea da eta Quarentenan argitaratutako "200 discos de bolsillo:1977-1991. Una historia alternativa en formato pequeño" liburuaren egilea da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina