"Astrid Kichhnerr with The Beatles"
Astrid Kichhnerr
Damiani (Bologne, 2017)
1. ed. 96 orr.
Astrid Kirchherrek garrantzi handia dauka The Beatlesen historian.
Taldea lehenengo aldiz Hamburgora joan zenean, Klaus Voormannek Astrid eraman zuen Kaiserkeller diskotekara oso interesgarria iruditzen zitzaion talde britaniar ezezaguna entzutera. Garai hartan bateria Pete Best zen eta baxua Stuart Sutcliffe, geroago Astriden mutilaguna izango zena.
Taldearen Hamburgoko egunen argazki ezagunak berak egin zituen, geroago mundu osoan behin eta berriz argitaratu izan direnak.
Liburu honetan argazki bilduma ederra dago, Hamburgoko garaikoak eta geroago egindakoak, "A hard day´s nigth" filmatzen ari zenean ateratakoak edo Tenerifen izandako oporrei dagokienak, adibidez.
"Astrid Kirchherr with The Beatles" 2017an Boloniako Palazzo Favan izandako erakusketa ere izan zen, Fondazione Cassa di Raspamiok antolatutakoa.
Daukadan alearen bertsioa ingelesa da, baina italieraz ere argitaratu zen.
Liburuaren ikuspegi zabalagoa izateko utzitako lotura kontsulta daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina