Paul Saltzman
Insight Editions (San Rafael-California, 2018)
1. ed. 102 orr.
1968an, George Harrisonen asmoa dela eta, Beatleskideak Indira joan ziren, Rishikeshera, zehazki. Bertan, Himalaien beheko aldean, Maharishi Mahesh Yogiren zuzendaritzapean gogoeta transzendentala egin zuten. Musika konposatu zuten ere, momentju hartan "White album" prestatzen ari ziren eta.
Maharishiren eragina, beraz, garrantzitsua izan zen garai hartan. Egonaldi honen ostean Georgek, Paulek eta Ringok Maharishirekin harremana izan zuten, hautsi egin zena berari leporatu ziotenean Mia Farrow aktoresaren bortxaketa.
Indian pasatutako egun horien lekuko grafikoa daukagu liburu hau, Paul Saltzmanek egindako argazkiak dituena, bera izan baitzen egun horietako argazkiak lor zitzakeen bakarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina