BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EL JARDÍN DEL PULPO

 


"El jardín del pulpo-Octopus´s garden"

SM argitaletxea

Madrid (2013)

32 orr.

Gabonetako opor hauetan "El jardín del pulpo-Octopus´s garden" liburua aurkezten dugu, umeentzat oparia ederra izan daitekeena. 

Ipuinak Ringo Starren "Octopus´garden" abestiaren historia aurkezten du abestiaren letra berekin adierazita, gaztelaniaz eta ingelesez,  eta Ben Cort ilustragileak irudietan jarri duena. Horrez gain, "Octopus´en garden" abestia duen CDa gehitzen da, oparia borobildu ahal izateko.

2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

UNCUT-284

 


"Uncut-284"

(2021eko urtarrila)

Uncut (Londres)

118 orr.

Eskuartean daukat UNCUT musika aldizkariaren hurrengo urtarrilaren alea. Azalean, Paul McCartneyren argazkia, eta,  artikuluen artean,  berari egindako elkarrizketa irakur daiteke, eta bere "McCARTNEY-III" diska berriari buruzko informazioa topa dezakegu.
Beti bezala, aintzinako eta oraingo argazkiez hornituta dago.

Nik daukadan alea arrunta da, 2020ko musikarik onena biltzen  duen CDa duena, baina badago argitalpen berezia. Horretan, boltsa baten barruan, CDaz gain, bildumagileentzako azala duen aldizkaria dago Paulen posterra ere gehitzen da,  atzetik beste aldizkarietan argitaratutako pieza batzuk dituena. 







2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

VIBRACIONES-84


"Vibraciones-84"

(1981eko iraila)

Iniciativas Editoriales Sociedad Anónima (Barcelona)

64 orr.

Vibraciones aldizkariaren 1981eko ale hau musika taldeei eskeinitako dossierra zeukan. Lehenengo pop-rock taldei hurbilketa egin ostean (artean The Beatles taldea dago), 60ko eta 70eko hamarkaden taldeak eta 80ko hamarkadaren hasierakoak aurkezten dira, Espainaikoak eta mundu osokoak.

Eta osagarri moduan, The Beatlesen posterra daukagu.

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-LENNON

 


"The ultimate music guide-Lennon (80th birthday edition)"

2020ko urria

UNCUT (Londres) 

146 orr.

John Lennonen jaiotzaren 80 urte betetzen direnean UNCUTek "The ultimate music guide" sailean Lennnoni eskeinitako ale berezia argitaratu du.

Aldizkarian Lennonen bakarreko diskografia ikertu egiten da eta jadanik ezagutzen diren artikulu historikoak tartekatzen dira, aurretik NMEn, UNCUTen, Melody Makerren edo Musical Expressen argitaratuak izan zirelako. Aipatzekoa da, bestalde,  "The ultimate collection" izeneko artikulua, aurten kaleratutako "Gimme Some Truh" abesti bildumari buruzkoa dena. 

"The ultimate collection" saileko aldizkari guztiak bezala, oso argitalpen ederra da eta, noski,  oso gomendagarria Beatleszale guztion bilduma bibliografikoan egoteko.

2020(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

ON A TUÉ JOHN LENNON

 


"On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980"

Jacques Colin

Le Castor Astral (Bègles, 2019) 

A day in the life collection

1.ed. 183 orr. 

Gaur John Lennonen hilketaren 40. urteurrena da. 1980ko abenduaren 8an, Datoka eraikinaren sarreran, aurreko egunean "Double fantasy" diskaren kopia aurkeztuz autografoa eskatu zion batek Lennon hil zuen. 

Hau guztia kontatzen duten filmeak eta liburuak askotan argitaratu izan dira. Filmeen artean, "Chapter 27" (Jarret P. Schaefer, 2007),   "I killed John Lennon" (John Wilson, 2005) edo "The killing of John Lennon"( Andrew Piddington, 2006) ditugu. Liburu ugari ere badago, "Who killed? John Lennon" (Fenton Bresler, ) edo "Let me take yo down" (Jack Jones) liburak, adibidez,  eta Johni buruzko liburu askotan bere hilketaz ere hitz egiten da, batzuetan konplotaren teoriak ere azaltzen direla. 

Kontua da azken egun hauetan, orain dela gutxi erositako "On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980" liburua irakurri dudala. Frantsesez irakurtzeko aukera paregabea izan da eta, nahiz eta liburu borobila ez izan, gustura irakurri dudala esan beharra daukat. 

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

LOS BEATLES Y ELLAS


"Los Beatles y ellas"

José María Plaza & Marta Ponce

Muevetulengua (Madrid, 2020)

1. ed. 232 orr.

The Beatlesen kuspegi ezberdina daukan liburua da honako hau, taldean emakumezkoek izan duten eragina ikertzen baitu. 
Alde batetik, taldearen biografia egiterakoan, mundu femeninoak izan duen garrantzia azpimarratzen da, eta, bestetik, liburuaren azken partean Beatlesekin zerikusia izan duten emakume bakoitzari eskeinitako irudia eta biografia agertzen dira (Julia, Yoko Ono, Astrid Kirchheer, Linda Eastman,...)
Liburua osatzeko Beatleskideen koadro bana agertzen dira, artearen historian oso ezagunak direnak. (George Harrison Van Goghen arabera, Ringo Starr José de Riberaren ikuspegitik, Paul McCartney Leonardoren Gioconda balitz bezala, John Lennon Edward Munchen "Oihua"-ren protagonista eta Yoko Ono Franciso de Goyaren "Maja desnuda" bezala)
Eranskin moduan, The Beatlesen garaiko beste taldeei buruzko informazioa daukagu eta taldearen diskografiari buruzko laburpena. 

 

2020(e)ko abuztuaren 31(a), astelehena

CLASSIC ROCK-276


"Classic Rock-276"

2020eko ekaina

Classic Rock (London)

18 orr. 

"Classic Rock" aldizkariaren ekaineko alean The Beatlesi buruzko artikulua irakurtzeko aukera daukagu, "Let it be" diskaren inguruko gaia lantzen da, hain zuzen ere. 
Diskaren inguruko gorabeherak eta abestiei buruzko iruzkinak daude bertan... Ez dago berririk, baina artikulu hauek eskertu egiten dira urteurrenak betzetzen direnean...

RECORD COLLECTOR-VOL 1: EVOLUTION (1940-1964)

 

"Record Collector-vol 1: Evolution (1940-1964)"

Record Collector Magazine (London)

116 or.

Hona hemen The Beatlesi eskeinitako Record Collector aldizkariaren lehenengo atala, taldearen hasierari dagokiona, 1940tik 1964ra arte, hain zuzen ere. 
Lehenengo garaia ikertzen du, argazki askorekin hornituta eta beste bi atalekin bilduma ederra egiten du. (hirugarenari buruzko sarrera aspaldian argitaratuta dago)

2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

ENDERROCK-251


"Enderrock-251"

2016ko uztaila

Enderrock Ediciones S. L. 

92 orr.

Enderrock aldizkari katalanaren 251. zenbakian "The Beatles" eta "The Rolling Stones" taldeak eta haien lanak konparatzen dira, lehenengoaren "Revolver" eta bigarrenaren "Aftermah" disketatik abiatuta.
Horrez gain, "The Rolling Stones" taldeak 40 urte lehenago Katalunian eduki zuen kontzertuaz hitz egiten da, L´Estartiten izandako XI. Beatles Weekend izenekoa eta eta Joana Biarnés argazkilariaren lana ere hizpide direla.

Osagarri moduan, bi taldeen abestien katalanerazko bertsioak dituen diska dago.


"Beatles vs Stones"

EDR E-32

EDR Discos


1. "Norwegian Wood" ROGER GASCON
2. "Angie" SMOKING STONES
3. "I´ve Just Seen a Face" EXILI A ELBA
4. "Family" GENT DEL DESERT
5. "Here Comes The Sun" QUARTETTO DA CINQUE
6. "Dead Flowers" BOB & EL LLADRE
7. "I´m So Tired" MAGICAL MISTERY GROUP
8. "Under My Thrumb" PASCAL COMELADE
9. "A Ticket To Ride" ELS PICAPEDRERS
10. "(I Can´t Get No)Satisfaction" THE BONDS
11. "Please, Please Me" ELS 4 GATS
12. "Paint It Black" ELS XOCS
13."She´s A Woman" NURI
14. "Long Long While" ELS TRONS
15. "Yellow Submarine" THE DRUMS
16. "Sympathy For The Devil" ARIEL SANTAMARIA I LA BANDA DEL DR. JUANTXI

MOJO ALDIZKARI GEHIAGO-2



"Mojo-121"

(2003ko abendua)

Mojo (London)

164 orr.

Mojo aldizkari britainarraren aleen bilduma osatzen jarraitzen dut. Hona hemen azken egun hauetan lortutakoak...


"Mojo-126"

(2004ko maiatza) 

Mojo (London)

148 orr.


"Mojo-130"

(2004ko iraila)

Mojo (London)

148 orr.


"Mojo-152"

(2006ko uztaila)

Mojo (London)

156 orr.


"Mojo-191"

(2009ko urria)

Mojo (London)

156 orr.

MALAVIDA




(2019ko abendua)

Editorial Cornoque 

Asociación Cultural Malavida (Zaragoza)

70 orr.

Hauxe da Malavida komiki aldizkariaren 40. zenbakia, argitalpenaren  25. urteurrenarena dena. 
Angelito Perkeleren azalean The Beatlesen "Abbey Road" diskarena omentzen da. Bertan, Beatleskideak zebrabidea zeharkatzen duten bitartean, Paulek zera dio: "Arraioa, John! Ondo da txinatarra argazkian ateratzea, baina oilaskoz jantzita izan behar da?"

Kontua da Joko Ono ez dela txinatarra, japoniarra baizik... Hala ere, azala dibertigarria gertatzen da.

Eta, bestalde,  azken urriaren 12ko desfilearen erreferentzia dago. Ikusi farolan eskegita geratu den paratxutista militarra eskegita...



2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

NEW YORK YEARS


John Lennon-The New York years

NECA

17,5 cm

Hemen dago John Lennonen beste irudia. Kasu honetan New Yorken bizi zen garaia irudikatzen duena. 
Badago antzeko bat, baina handiagoa dena eta soinua ere daukana. Hurrengo batean aurkeztuko dut blogean...

ALL TOO MUCH


"All too much"

(Italia, 1993?) 93-BE-21273


"All too much" diska honetan The Beatlesen abestien bilduma dago, bertsio kuriosoak edo ezberdinak dituena. Haien artean, alemanerazko bertsio batzuk daude. 

Diska beraren Amerikako Estatu Batuen edizioa Interneten aurkitu dut, "rarities" izenpeko bilduma batean argitaratutakoak.


"All too much, the Beatles rarities on compact disc. Vol. 4"

The Beatles

Weestwood One Radio Network

USA-Canada

(1993)




2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

JOHN LENNON-LOS JUGLARES


"John Lennon" 

Martinez, Miguel & Escudero, Vicente

Ediciones Júcar  (Madrid, 1994) 1. ed. 240 orr.

"John Lennon-2"

Andrés López Matinez

Ediciones Júcar (Madrid, 1998) 1.ed.

Hona hemen John Lennonen Espainiako bibliografian klasikoak diren bi liburu.

Júcar argitaletxearen "Los juglares" bildumakoak dira, eta modu sinple baina erakargarri batean Johnen bizitza eta lana aurkezten dizkigute.

Lehenengoak Lennonen mitoa dauka gaitzat eta, horrez gain, bere abestien antologia txikia (ingelesezko hitzekin eta gaztelaniazko itzulpenekin), bere bizitzako data interesgarriak, bere ziten bilduma eta diskografiaren datuak gehitzen ditu.

Bigarrenak Johnen biografia kontatzen digu,  1940 eta 1966 urteen bitartean, hain zuzen ere. Gehigarri moduan, 1957tik 1966 urtera arte izan zituen aktuazioen zerrenda daukagu ("The Quarry Men", "Johnny & The Moondoogs", "The Silver Beatles" eta "The Beatles" taldeekin). Zuzenean abestu zituen bertsioena ere kontsulta daiteke, eta  abestien hitzen bildumaren eta bere diskografiaren berri ematen zaigu.

LOS BEATLES Y LOS AÑOS 60


"Los Beatles y los años 60"

Michka Assayas & Claude Menier "Claudius"

ANAYA (Madrid, 1996)

1.ed. 96 orr.

Liburu hau Frantziako "Regard d´aujourd´hui" bildumaren "Les Beatles et les années 60" izenekoaren itzulpena da. Gure artean 1996an argitaratu zen, baina oraindik interesgarria iruditzen zaigu.

Liburuan The Beatlesen taldearen ibilbidea aurkezten da, beti 60. hamarkadaren gertaerekin lotura adieraziz eta, hau guztia, zatika kontsulta daiteke, irudi eta argazki ugari dituzten 2 orrialdeko atal bakoitzean  gai ezberdina jorratzen baitu. 


"Les Beatles & Les années 60"

Michka Assayas & Claude Menier "Claudius"

Fontaine (Paris, 1996)

1.ed. 96 orr.

2020(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

ASPALDIAN LORTUTAKO LIBURU BATZUK


"La historia de los Beatles. Las claves del porqué son el mejor grupo de la historia"

César San Juan Guillén

Redbock Ediciones

Barcelona (2017)

1. ed. 224 orr.

Aspaldian lortu ditut liburu hauek, baina ez dut oraindik haiei buruzko blogeko sarrerarik egin. Oraingoan denak batera dituzue...

Haien artean, denetarik dago.
Niretzat interesgarriena César San Juanen "La historia de los Beatles. Las claves del porqué son el mejor grupo de la historia" da. Oso ondo dokumentatuta dago eta ikuspegi pertsonala erakusten digu. Maitasunez egindako liburua dela igartzen da!
"El peluquero de los Beatles" oso liburu kuriosoa da, orain arte izan ez dugun beste pertsonaiaren gogoetak ekartzen dizkiguna. 
"Sgt. Peppers a través del espejo" eta "El álbum del año de la revolución" liburuek bi diska garrantzitsuak aztertzen ditu ("Sgt. Pepper´s" eta "LP zuria"), baina horrelako liburu pilo daude Beatlesen bibliografian. Ez dute informazio berririk ematen. 
"Los 9 de John Lennon" eta " El saber de Los Beatles" liburuek, beraien aldetik, labur gelditzen dira, nire ustez, aurreikusten dena baino gutxiago eskeintzen baitute.
Eta "Brian Epstein" managerrari buruz informazioaren bila bagabiltza, hauxe da berari buruz Debbie Gellerek idatzitako biografia klasikoa, galdu ezin dena. 


"El peluquero de los Beatles"

Leslie Cavendish

Indicios-Ediciones Urano

(2018)

1. ed. 285 orr.


"Sgt. Pepper´s a través del espejo"

Askoren artean (Francesc Vicens-koordinatzailea)

T & B Ediciones (Madrid, 2017)

1. ed. 263 orr. 


"The Beatles (EMI, 1968) El álbum del año de la revolución"

Francesc Vicens (Coordinador)

T & B Editores (Madrid, 2019)

1. ed. 309 or.


"Los 9 de John Lennon"

Amaiur Ekizari

Libros.com (Madrid, 2015)

1.ed. 253 orr.


"El saber de The Beatles"

José Ginés Cillero

STI Ediciones

(Zaragoza, 2018)

1. ed. 438 orr.


"Brian Epstein"

Debbie Geller

Discoplay (Madrid, 2000) 1. ed. 200 orr.

REVISTA DISCOGRÁFICA-1


"Los Beatles-Revista discográfica 1: España 1962-1972"

Juan Carlos Irigoyen Pérez 

(2017)

1.ed. 32 orr.

Liburuxka hau argiltapen zabalago baten atala da, mundu osoan The Beatles taldeak izan duen diskografia ikertzen duen lan mordoarena, hain zuzen ere.
Liburuxka honetan Espainian 1962tik 1972ra arte argitaratu ziren diskoen gida kontsulta daiteke. Diska bakoitzaren aurreko eta atzeko azalaren  eta diskaren argazkiak daude, abestien zerrenda eta egilen izenak gehituta.
Esan beharra dago diska bakoitzaren lehenengo edizioa aurkezten dela, eta ez dela gehitzen hurrengo edizioen informaziorik. 1999an Javier Tarazonak idatzitako liburuxkuan, aldiz, informazio hori gehitzen zen, nahiz eta bakarrik 45 R.P.M.-ko diskei buruz hitz egin.


"Discografía española de vinilos de 45 R.P.M."

Javier Tarazona

Sgt. Beatles Fan Club 

(Zaragoza , 1999)

1.ed. 30 orr.

2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

¡EY, SUPERABUELO!


"¡Ey, superabuelo!"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Editorial Bruño (Madrid, 2019) 

1. ed. 32 or. 

Hona hemen Paul McCartneyk idatzitako ipuina eta Kathryn Durstek marraztutakoa.

Antza denez, Paulen iloba batek "grandude" deitzen zion, "Hey Jude" abestiaren erreferentzari eginez edo. Hortik aurrera bere iloba guztiek "grandude" deitzen zioten eta berak ipuin bat idaztea pentsatu zuen, superahalmenak eta iparorratz magikoa zituen aitite baten historia kontatzen zuena.

Gaztelaniaz eta katalaneraz badaukagu salgai, eta mundu osoan hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera daukagu...



Liburuaren bertsioak: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelez.


Liburuaren bertsioak: katalaneraz, suedierraz eta italieraz.


Liburuaren bertsioak:holandesez eta alemaneraz








2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

LENNON WALL-PRAGA


Lennon wall (Praga, Txekia)

Pragako lekuekin jarraituta hona hemen John Lennoni eskeinitako horma. Ederra, ez da?



 

 


JOHN LENNON PUB-PRAGA


John Lennon Pub Restaurant


Pragara joatekotan John Lennonen Pub Restaurant bisita daiteke. 
Bere webgunean informazio osagarria dago, bertan dasta daitezkeen menuak barne.


2020(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

CORGI SUBMARINE 2018


The Beatles Yellow Submarine 

(134 mm)

CORGI

Subafilms Limited

Hornby Hobbies Ltd (UK)

Yellow Submarine filmearen 50. urteurrena ospatzeko Corgi renYellow Submarine jostailu klasikoa berriro salgai dago. 
1969an lehenengo aldiz fabrikatu zen eta bildumazaleen artikulu bilatuenetarikoa izan da urte askotan.
Submarinoak ate mugikorrak ditu, zabaltzerakoan beatleskideen irudiak agerian uzten dituztenak. Periskopioak ere mugitzen dira, kasu honetan,  submarinoa aurrera doan heinean.


2020(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-THE BEATLES


"The ultimate music guide-The Beatles"

UNCUT (Londres)

(2019ko abendua)

1468 or.

UNCUT aldizkariak "The ultimate music guide" bildumean The Beatlesi eskeinitako ale berezia argitaratu zuen abenduan.
Aldizkarian The Beatlesi egindako elkarrizketa klasikoak edukiz gain, taldearen diskei buruzko informazio zabala aurkezten da,  dena argazki ugariekin hornituta. 
Argitarapena taldearen informazio artxibo modukoa baliogarria  da ...