BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

ROCKY CARTOON



Snowland beetle


Herbereetako Pete Bettingeren postal hauek Rocky Cartoon seriekoak dira, Beatleskide bakoitzari bana eskeinia.


Ganga Beetle



Ladybird Beetle



Colourado Beatle´95

Horiez gain, John Lennonen kasuan, beste bat dago. Johnen A Spaniard in the works liburuaren izenburua aitzaki hartuta, A Spaniard in his own life izenekoa da.
Quijote berria balitz bezala, John Quijotek, Sanchoren (Yoko Ono) laguntzaz "erraldoi" modernoen aurka borrokatuko du.



Sweet Toledo Beetle

2011(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

EL SUEÑO HA TERMINADO


El sueño ha terminado


Escrihuela, Juan Manuel. Quarentena ediciones

(Llinas del Vallés-Barcelona, 2010) 1. ed. 159 orr.

1980ko abenduaren 8a.
New Yorken, Dakota eraikinaren aurrean, Mark David Chapmanek John Lennon hil zuen, John bere emaztearekin etxera itzultzen zenean. J. D Salingerren Zekale artean harrapaka (The Catcher in the rye, 1951) liburuarekin obsesionatuta omen zegoen Chapman, eta horrek hilketa egitera eraman omen zuen... Ez dut liburu hori irakurri eta ez dut inoiz ulertu zein den erahilketa eta liburuaren arteko lotura.
Pasa den urtean musika kritikaria den Juan Manuel Escrihuelak nobela hau idatzi eta argitaratu zuen, liburuaren izena aukeratzerakoan Lennonen The dream is over abestiaren izena erreferentzia hartuta. John Lennon egun horretan ez hiltzekotan zer gerta zitekeen kontatzen digu, zernolako harremanak izan zitzazkeen The Beatles beste taldekideekin, Yokorekin, Julianekin,... Berriro elkartuko ziratekeen? Zuzeneko kantaldiak emango zituzketen? Nolako harremanak izango zituzketen?...
Irakurtzeko erraza gertatzen da eta interesa pizten du, baina neuk azkenean ez dut oso ondo ulertu amaierako kapituluak besteekin daukan lotura.


2011(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

1, 2, 3, ...


1

The Beatles

Apple (2000)

7243 5 29325 2 8

The Beatles 1 edo The Beatles one Ingalaterran edota Amerikako Estatu Batuetan lehenengo postuan egondako 27 singleen bilduma da. 2000 urtean argitaratu zen eta diamantezko diska lortu zuen, hamarkadan gehien saldu zen diska izan zela. Benetako arrakasta aspaldian banatutako taldea batena izateko!!
Hemen ikus daitezke dituen abestien izenak...


Ba, kontua da garai hartan The Beatles 2 eta The Beatles 3 diskak erosi nituela (The Beatles 4 ere ikusita daukat, baina ez dakit gehiagorik dagoen)
Azalen diseinuak ere lehenengoaren jarraipena ematen zuenez, geroago egindakoak zirelakoan nengoen. Baina,... hau sorpresa! Urte batzuk lehenago argitaratuta zeuden diska pirata hauek, 1993an, hain zuzen ere.
Ez dut ulertzen nola diseinatu ziren The Beatles 1 oraindik existitzen ez bazen. Hau misterioa!
Norbaitek du horren azalpenik?


2

The Beatles

(1993)

AL 10.002






3

The Beatles

Alhoa (1993)

AL 10.006




2011(e)ko otsailaren 1(a), asteartea

LORD OF THE RINGS

Lord of the rings

Peter Jacksonek zuzendu zituen J.R.R. Tolkienen Lord of the rings liburuan oinarritutako hiru filmeak, baina 1967an Stanley Kubricki eskeini zioten proiektu hori, The Beatles taldekideak Gandalf (George), Frodo (Paul), Sam (Ringo) eta Gollum (John) paperetan egongo zirela.
Baina bertan behera gelditu zen proiektu hori. Antza denez, Tolkien horren kontra zegoelako ...
Hala ere, Interneten ikus daitezke balizko filme hori iragartzeko kartelak, hemen bildu ditudanak. Kuriosoak, ez da?



















Horrez gain, "erabilitako" musikaren diska-azalarako diseinuak ere ikus daitezke...






2011(e)ko urtarrilaren 25(a), asteartea

PICTURE DISC BATZUK


Silver Beatles-Side A


Picture disc= A phohograph record that has a picture displayed on the vinil of one or both sides

Gaztelaniaz fotodisco deitzen direnak, alde batean edo bietan irudia duten biniloak dira.
Garai batean oso preziatuak izan ziren, normalean bakoitzetik ale gutxi argitaratzen zirelako, eta, ondorioz, bildumagileen altxor bihurtzen ziren.

.

Silver Beatles-Side B

Sarrera honetan, The Beatles taldearen picture disc batzuk bildu ditut.
Silver Beatles izeneko honetan Tony Sheridanekin grabatutako abesti batzuk daude, Decca disketxean egindako grabaketetan, The Decca Tapes izenarekin ezagutzen direnak. Izen ezberdinekin argitaratu egin da: The Beatles Decca Auditions, The Decca gone sessions, The Decca Tapes,...
Eta hurrengo hauetan kontzertu ezberdinen grabaketak daude. Ezagunak dira, baina biniloek irudi kuriosoak dituzte. Batez ere, gizakia ilargira doanean, Sgt. Pepper´sen diska eramaten duen astronatuta horrena gustukoa dut. Bestalde, Milanen kontzertuaren diskari dagokionez, ez dut oso ondo ulertzen zein den Barcelona C.F.rekin duen lotura.



The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (1)

CROCODRILE records (Milano, 1988)

BGP 156





The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (2)



The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (3)




The live Beatles recorded live in AUSTRALIA, 1964 (4)


The Beatles live in Milan-Velodromo Vigorelli (June 24, 1965)

Side A

WHY NOT records (Milano)

WN 7005


The Beatles live in Milan-Velodromo Vigorelli (June 24, 1965)

Side B (Interview)



The Beatles San Houston Coliseum

Side A (August 19, 1965-Afternoon concert 1)

BULLDOG records (Milano, 1987)

BGP 903

0236/2000


The Beatles San Houston Coliseum

Side B (August 19, 1965-Afternoon evening concert 2)

BGP 903


The Beatles San Houston Coliseum



Side C (August 19, 1965-Evening concert 1)

BGP 904


The Beatles San Houston Coliseum



Side D (August 19, 1965-Evening concert 2)

2011(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

KONTSULTA LIBURU BI



Beatles, The-La guía definitiva

Gilsanz, José Luis . Segovia (2010) 1. ed. 391 orr.


The Beatles-Su historia en anécdotas

Blair, William. Robin book. Barcelona (2010) 267 orr.

Kontsulta liburu bi hauek erosi berriak ditut, oso interesgarriak biak, baina publiko ezberdinei zuzenduak. Lehenengoa Beatlesen mundua ondo ezagutzen dutenentzat egokia den bitartean, bigarrena lehenengo hurbilketa egin nahi duenarentzat nahikoa da.

José Luis Gilsanzen liburuan datu bilketa izugarria dago, benetako ikerketa liburua deitu dezakegun horietakoa dela. Sei ataletan banatuta dago: discografia, grabaketak, abestiak, zinea eta telebista, kantaldiak eta beste batzuk deitutakoa (Liverpool eta Londresen lekuak, erabilitako kitarrak, haien etxeak, bibliografia,...). Edozein gaitako daturen bat bilatu nahi badugu, bertan aurkituko dugu. Itzela, benetan!

Antza denez, egileak lan hau fotokopiatuta argitaratuta zeukan, baina oraingo honetan, Caja Segoviaren laguntzaz, argitaratu egin du liburu moduan.

Informazio gehiago nahi ezkero, hauxe da egileak daukan blogaren helbidea:

William Blairren liburuan, beatleszale gehienok ezagutzen ditugun datuak daude, kronologikoki antolatuta eta anekdotei lotutako testu txikiekin. Ez da jarraian irakurtzeko liburua, zatika irakurtzeko baizik. Hau dela eta, zerbait kontsultatu nahi badugu, bertara jo dezakegu, baina beti datu orokorrak eta ezagunak aurkituko ditugu.



2011(e)ko urtarrilaren 12(a), asteazkena

THE BEATLES´ GARDEN-58


The Beatles´ Garden-58

Sgt. Beatles Fan Club

Zaragoza (2010eko abendua) 31 orr.

Abenduan The Beatles´Garden aldizkariaren azken alea argitaratu zen, eta jadanik 58 zenbaki atera ditu Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubak.
Aurreko aldizkaria kaleratu zenetik argitaratu diren diskak, liburuak, aldizkariak, ... eta Beatlesen inguruan egon diren ekitaldiak aipatuz gain, honako artikulu hauek irakur daitezke aldizkarian:
- Gimme Some Truth. Aurten John Lennonen 70. urteurrena dela eta erremasterizatutako diskak ikertzen dira.
- George Harrison: de Beatle a Jardinero. Javier Tarazonak eta Ricardo Gilek idatzitako liburuari buruzkoa da. George Harrison: El hombre invisible liburua idatzi zutenetik honi Harrisonen bizitzan gertatutakoaren kontaketa gehitu diotela.
- Let it be (1) Aldizkariko El disco al desguace atalari dagokio.Let it be diskaren historia kontatzen digute, bigarren zatia hurrengoan irakurtzeko aukera izango dugula.
- Avalancha de reediciones Apple. Sagarraren diskoetxearen diska mordoa berriz kaleratu dira. Haien artean Badfinger, James Taylor, Mary Hopkin edo Billy Prestonen lanak.