BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-63


"The Beatles´ garden-63"

Sgt. Beatles Fan Club

Zaragoza (2014ko urtarrila) 32 orr.

Labetik atera berria heldu zaigu Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek argitaratutako fanzinearen azken aldizkaria, beti bezain interesgarri. 
Azkenaldi honetan taldeari buruz izandako berriak kontatuz gain, hauxek dira ale honen artikuluak:
- "Wings over America" Paul McCartneyren taldearen zuzeneko diskari buruzkoa, hirukoitza izan  zena.
- "La ciencia de los cuatro fabulosos" Oso artikulu bitxia The Beatlesek zientzia medikoan izandako eragina gaitzat hartzen duena.
- "On air-Live at the BBC, vol 2" Argitaratutako azken diskari buruzko artikulua.
- "New" Berriro McCartney hizpide, oraingoan bere azken diska komentatzeko.

Askotan esanda daukat, baina ekainean 62. zenbakia atera zenetik, ez da denbora gehiegi pasa aldizkari hau argitatzeko? Urtero ale gehiago ateratzen den aldizkaria nahiko genuke, noski!

Amaitzeko, loturan daukazue aldizkariaren facebook-en helbidea, The Beatles taldeari buruzko beste berriak kontsultatu nahi izanez gero  bertan topa baitaitezke: The Beatles´garden


2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

EL QUINTO BEATLE


"El quinto Beatle-La historia de Brian Epstein"

Andrew G. Robinson, Kyle Baker & Vivek K.Tiwary

Paninicomics (Girona, 2013) 168 orr.

Nork merezi zuen bostgarren Beatleskide deitua izatea? Stuart Sutcliffe, The Beatlesen lehen garaiko baxua? Brian Epstein, taldearen managerra? George Martin, urte askotan haien disken ekoizlea izan zena? Joaquin Luqui, Espainiako irratiko beatleszale amorratua?... Paul McCartneyk argi zeukan: Brian Epstein, Liverpoolgo taldea munduko talderik ospetsuena izatea lortu zuen gizona!
Bostgarren beatleskidea zen Brian Epsteinen azken urteak kontatzen zaizkigu Paninicomicsek argitaratutako komiki honetan (sentitzen dut, baina neuk ez dut "nobela grafikoa" terminoa erabiltzen!). Kontakizuna The Beatles taldea ezagutzen duenean hasten da eta bera hiltzean amaitzen da, taldearekin izandako harremanez gain, bere bizitza pertsonala ere islatuta agertuz.
Gidoia Vivek J. Tiwaryrena da eta marrazkiak Andrew C. Robinsonenak, baina Filipinetan gertatu zenari buruzko episodia Kyle Bakerrek marraztua da, albumaren tonua apurtzen duena, nire ustez. 
Egia da Brianen bizitza ezezaguna gertatzen zaigula. "A Cellarful of Noise" (1964), bere autobiografia zena, eta Debbie Gellerrek idatzitako "Brian Epstein" liburua (2000) ditugu informazio bakarrak. Ongietorria, beraz, komiki hau.
Eta liburuaren sarreran Andrew Loog Oldmanek esandakoa gogoratuko dut: "Brianek The Beatles taldea maite zuen bezala bere burua maite izan balu, beharbada oraindik gurekin legoke"            

2014(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

THE BEATLES EN ESPAÑA


"The Beatles en España (Edición corregida y aumentada)" 

José Luís Álvarez.

 Quarenetena Ediciones. Llinars del Vallés (Barcelona) (2013)

1. edizioa. 288 orr

2007an José Luis Álvarezek "Los Beatles en España" argitaratu zuen Leongo Lobo Sapiens argitaletxean. Nik baneukan liburu horren berri, baina irakurri gabe, aspaldian baitzegoen agortuta eta ezinezkoa gertatzen zitzaidan lortzea. Hala ere, "España rinde homenaje a The Beatles" izeneko pack-ean,  "Yo estuve con ellos" liburuxka aurkitu nuen, Álvarezen testuren laburpena dena. 
Eta orain dela gutxi, liburua berrargitaratu da, oraingoan Quarentena Edicionesen eskutik, Lobos Sapiensek berriro argitaratzeari ezin baitzion aurre egin. Gainera, argitalpen berritu honek informazio gehiago dauka, nik dakidala, Roberto Sánchezek Fonoramarako egin zuen dokumentua ekarpen berri bakarra izanik.
Liburuan José Luis Álvarezek (liburuaren azaleko argazkian Ringo eta Johen artean dago), Beatleskideek Espainian izandako ibilaldia kontatzen du lehenengo pertsonan, batzutan bere bizitzapeneen informazio gehiegi emanez, kontaketan garrantzi handia ez duena, nere ustez.
Hala ere, oso arin eta gustura irakurtzen da. Beatleszale guztiok irakurri beharrekoa da, orain arte ezagutzen ez genituen gertaerak kontatzen baitzaizkigu. 

"Los Beatles en España"

 José Luís Álvarez 

Editorial Lobo Sapìens (León) (2007)

 1. edizioa  250 orr.

2014(e)ko urtarrilaren 2(a), osteguna

RINGO PELUTXEA


Ringo Starr Pelutxea-Yellow submarine 

(30 zm)

Factory Entertainment, Inc (USA)

(2012)

Ringorena baino ez zitzaidan falta Beatleskideen pelutxeak blogean aurkezteko...
Lau pelutxeak 2012an AEBko Factory Entertainment enpresak jarri zituen salgai, nahiz eta Txinan ekoiztuak izan. 30 cm-ko irudi hauek Yellow Submarine garaiko jantziekin apainduta ditugu, taldeak izan zuen psikodeliaren garaiaren lekuko dira, beraz.

2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

RS-ESPECIAL COLLECTORS EDITION PAUL McCARTNEY


"Rolling Stone-Special Collectors Edition-Paul McCartney"

Rolling Stone (2013) 98 orr.

Urte amaieran Rolling Stone aldizkariak Paul McCartneyri eskeini dio bildumagileentzako ale berezia. 
Rob Sheffielden sarrera eta Simon Vozick-Levinsonek idatzitako "With the Beatles" artikuluaz gain, azken 40 urteetan Rolling Stonen argitaratutako artikulu batzuk irakur ditzakegu. Paulen bizitzaren ikuspegi zabala osotzen da argazki multzo ederraz hornitutako ale honetan!
Hauxek dira aurretik argitaratutako artikuluak bakoitzari dagozkion datuekin...

"Going Solo" Jann S. Wenner-RS 57 (1970ko apirilaren 30a)
"Paul Is Not Dead (And Neither Is the Past)" Paul Gambaccini-RS 153 (1974ko urtarrilaren 31)
"Flyubg Hight" Ben Fong-Torres-RS 215 (1976ko ekainaren 17a)
"You Can´t Get It Right All the Time" Kurt Loder-RS 482 (1986ko irailaren 11)
"Back On Top" Anthony DeCurtis-RS 883/884 (2001eko abenduaren 6a)
"Paul´s Fresh Start" Brian Hiatt-RS 1151 (2012ko martxoaren 1a)



Rolling Stone-57 (1970ko apirilaren 30a)


Rolling Stone-153 (1974ko urtarrilaren 31)


Rolling Stone-215 (1976ko ekainaren 17a)


Rolling Stone-482 (1986ko irailaren 11)


Rolling Stone-883/884 (2001eko abenduaren 6a)


Rolling Stone-1151 (2012ko martxoaren 1a)

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

GLEE



"Yesterday"

Glee AEBko teleserie musikala da, 2009an lehenengo denboraldia izan zuena. Seriean Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuen bizitza kontatzen da, Glee Club izeneko taldean musika lantzen dutenena, hain zuzen ere. 
Kontua da bostgarren denboraldian The Beatles  omendu nahi izan zutela, eta, horretarako, lehenengo bi kapituluetan, "Love, love, love" eta "Tina in the sky with diamonds" izenekoetan, Liverpoolgo taldearen abestiak kantatzen dituzte.
Sarrera honetan kapitulu horien eszena musikal batzuk bildu ditut...


"I saw her standing there"


"Help"


"A hard day´s night"


"Here comes the sun"



"All you need is love"


"Let it be"


"Sergeant Pepper´s Lonely Hearts Club Band"


"Hey Jude"

2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

IRAGARARKI BILDUMA-2



Molson Canadian (Kanada, 1980)

Aurreko sarrera batzuetan The Beatles taldearen irudiak edota haien abestiak dituzten iragarkiak ikusteko aukera izan dugu. Oraingo honekin jarraitzen dugu...

1. "Molson Canadian " - "A hard´s day´s night" abestia entzuten da. 
2. "Radio 2" Beatleskide itxurako txoriek "She loves you" kantatzen dute, erritmoari jarraitzen dioten bitartean. 
3. "Swedish national road administation"-en iragarkian taldearen irudia erabiltzen da, kaskoaren erabilera eskatzeko.
4. "Volkswagen beetle" iragartzeko Beetle (kakarraldoa)/Beatle hitzekin jolasten da, kotxea eta taldekideen irudiak aurkeztean.
5. "E-plus" telefonia konpainiako iragarkian "Hello, goodbye" abestia entzun daiteke. Oso abestia egokia, bi hitz horiek komunikazioarekin zerikusi handia baitute.
6. "Telenor" iragarkirako "Come together" abestia aukeratu zuten.
7. "Rockband"-en iragarkian, haien karrerako abesti esangurutsu batzuk entzun daitezke: "A hard´s day´s night""Paperback writter", "Here come the sun" eta "A day in the life", marrazki bizidunez egindakoan. 


Radio 2 (Ghana, 1998)


Suediako Trafiko kanpaina (Suedia, 1999)


Volkwagen beetle (Brasil, 2000)


E-plus (Alemania, 2004)


Telenor (Suedia, 2007)


Rockband (2009)