BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

LOVE ORANGE-2


"Love Orange" iragarkia 

Orange telefonia-enpresaren Love tarifaren iragarki berria ikus dezakegu telebistan. Bestean bezala, bertan "All you need is love" abestia entzun daiteke.

Eta Love Negocio-ri dagokiona ere...



2017(e)ko urtarrilaren 21(a), larunbata

TITANS BINILOZKO IRUDIAK-RINGO


Titans Vinyl Figures-Ringo Starr 

Subafilms Ltd (2015)

16 cm-ko irudia

Ringoren irudiarekin jarraitzen dugu Titans Vinyl Figures Saileko irudien argitalpena. Submarinoaren irudia baino ez zait falta...


2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

TITANS BINILOZKO IRUDIAK-GEORGE


Titans Vinyl Figures-George Harrison 

Subafilms Ltd (2015)

16 cm-ko irudia

George Harrisonen txanda da Titans Binilozko Irudien aurkezpenean. 
Beste irudia bildumarako...


2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

"LENNON" KOMIKIA


"Lennon"

Foenkinos, David; Coberyan & Horne

Kraken (Madrid, 2016)

1. ed. 155 orr.

John Lennoni buruzko komiki berria daukagu, "Lennon" izenekoa.
Komikiak Johnek New Yorkeko Dakota eraikinean bere psikologoarekin dituen saio hipotetikoak kontatzen dizkigu, honela bere bizitzari berrikuspena egiten diola. 
Ez du abeslariaren ikuspegi berririk ematen eta marrazkia nahiko pobrea iruditu zait. Emaitza, beraz, eskasa.


2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

EL FIN DE SEMANA PERDIDO


"John Lennon. El fin de semana perdido"

Iván Moldes.

T & B Editores (Madrid) 2016 

1. ed. 245 orr.


1973an John Lennon eta Yoko Ono banandu egin ziren eta John May Pangekin bizitzera joan zen. Elkarrekin pasatutako 19 hilabeteei "galdutako asteburua" izena jarri zion Lennonek, Billy Wilderren izen bereko filmari erreferentzia eginda. 


"The lost weekend"

Billy Wilder (1945)

Garai horri buruzko kontaketa May Pangek berak egin zuen "Loving John" (1983) liburuan, gure artean "Adorable John" (Plaza & Janés, 1984) izenpean argitaratu zena. Bere kontakizunaren muina bion arteko harremana zen, Johnen karrera bigarren planoan geldituta.
Iván Moldesen liburuan, ordea, John Lennonen garapen musikala eta beste musikariekin izandako hartuemanak aztertzen dira. Izan ere, galdutako asteburuan bi diska argitaratu zituen ("Walls and bridges" eta "Rock n´roll music"), beste musikarien disketan hartu zuen parte  (Harry Nilsson, Micke Jagger eta Ringo Starr), David Bowieren "Fame" abestiaren konposaketan lagundu zuen, Elton Johnekin batera grabatutako "Wathever gets you throu the nigth" abestiak lehenengoa izan zen zerrendan, Paul McCartneyrekin berriro elkartu egin zen,... Garai aberatsa ikuspegi musikalean, beraz.

TITANS BINILOZKO IRUDIAK-PAUL


Titans Vinyl Figures-Paul McCartney

Subafilms Ltd (2015)

16 cm-ko irudia

Titans binilozko irudiekin jarraituz, hona hemen Paul McCartneyrena.
16cm-ko altuera dauka eta beste irudietan bezala burua eta besoak mugi daitezke...


2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

THE ULTIMATE COLLECTOR´S EDITION-LENNON


"The ultimate collector´s edition. Lennon"

Uncut (Londres, 2016)

146 orr.

Uncutek ekainean "The ultimate collector´s edition. The Beatles" argitartu ostean, John Lennoni eskeinitakoa jarri du salgai. 
Aldizkari formatua eduki arrean liburua izan zitekeen honetan, aldizkari ezberdinetan Lennoni buruz argitaratutako artikulu zaharrak irakur ditzakegu eta bakarrean grabatutako diskak berrikusi, hau guztia argazki askorekin hornituta.