BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

YELLOW SUBMARINE-K´NEX


Yellow Submarine

K´NEX 

Subafilms ltd.  (Hatfield-PA)

(2012)

Lortu berriak ditut The Beatlesen irudi hauek. 
Yellow Submarine filmearen irudiak dira, konkretuki Beatleskideak Sgt. Pepper´s Bandako musikariez janzten direnetakoak.
Irudi txikiak dira, jantzitako kapelaren arabera bakoitzaren neurria 6 cm eta 7 cm-en artekoa baita. 
Bestalde, guztira 29 pieza txiki dira. Horregatik, kutxan jartzen den moduan, ez da egokia 5 urte baino gutxiago dutenentzat.


2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

EL PRINCIPIO DEL INICIO


"El principio del inicio. The Beatles"

José Manuel Boronat Urbano

Punto Rojo (Sevilla, 2014)

1. ed. 144 orr.

Oso kuriosoa da liburu hau, José Manuel Boronatek Punto Rojo izeneko enpresarekin argitaratu duena. Nik ez nuen Punto Rojo ezagutzen, baina oso interesgarria iruditu zait nola argitaratu daitezkeen argitaletxeek argitaratu nahi ez dituzten liburuak. Dirua izan ezkero (eta ez gehiegi, zorionez), oso erraza ematen du prozesu guztiak. (loturan ikus daiteke)

Liburua maitasunez idatzitakoa da, baina sinplegia da Beatleszale aditu batentzat. Hala ere, neuk gomendatzen dut. 

Bertan, The Beatlesen taldearen historia kontatzen zaigu, Beatlemania agertu baino lehenago gertakaerak aztertuz, horiek izan baitziren "El principio del inicio".

UNCUT-263


"Uncut-263"

TI Media Limited

London. 

2019ko apirila 

118 orr.

Apirileko zenbakian UNCUT aldizkari britainarrak John Lennoni eskeintzen dizkio azala eta artikulu luzea. Artikuluan Johnek bakarrean izan zuen karrerari errepasoa egiten zaio eta Yokorekin izandako harreman pertsonala eta profesionala kontuan hartzen ditu. 
Diskari dagokionez, esan baharra daukagu ez daukala zerikusirik Beatleskidearin, hilabeteko kantak aurkezten baititu...


"Holy Rollers (15 tracks of the month´s best music)"

UNCUT 2019 04

LA GUÍA. THE BEATLES


"La guía. The Beatles"

José Luis Gilsanz Román

Silex Ediciones (Madrid, 2018)

1. ed. 401 orr.

Aspaldian José Luis Gilsanzen "La guía definitiva" liburua aurkeztu genuen blogean. Oraingo honetan liburu horren bertsio berria eta eguneratua daukagu, "La guía. The Beatles" izenarekin argitaratua izan dena.

Ez da jarraian irakurtzeko liburua, kontsulta liburua baizik. The Beatles taldeari buruzko datu bilketa izugarria da (diskak, lekuak, grabaketak, kontzertuak,...), datuen bila gabiltzanean bertan kontsultatu ahal izateko. 

Azala Álvaro Ortegak diseinatu du taldearekin zerikusia duten irudiekin (filmeak, leku esanguratsuak, Maharashi Yogi, Brian Epstein, disken azalak, terrazako kontzertua,...)

Behar-beharrezko liburua beatleszaleentzat!


2019(e)ko otsailaren 23(a), larunbata

IMAGINE JOHN YOKO


"Imagine John Yoko"

John Lennon , Yoko Ono & Bertan egondakoak

Blume (Barcelona, 2018)

1. ed. 320 orr.

Liburu eder honek John Lennonen "Imagine" albumaren sorketa aztertzen du Yoko Onoren zuzendaritzapean eta, liburuan esaten den bezala, "bertan egondakoen" ekarpenekin.
Liburuan grabaketaren kokapena (Titten Hurst Park Ingalaterran eta Record Plant New Yorken), parte hartu zuten musikariak, albumaren musika, letrak, ekoizpena, ... aztertzen ditu argazki ugari eta, batzuetan, ezezagun askorekin hornituta.
Lennonzaleentzako oinarrizko liburua, zalantzarik gabe.

Liburuari lehenengo begirada egiteko lotura hau daukagu.



THE BEATLES IN INDIA


"The Beatles in India"

Paul Saltzman

Insight Editions (San Rafael-California, 2018)

1. ed. 102 orr.


1968an, George Harrisonen asmoa dela eta, Beatleskideak Indira joan ziren, Rishikeshera, zehazki. Bertan, Himalaien beheko aldean, Maharishi Mahesh Yogiren zuzendaritzapean gogoeta transzendentala egin zuten. Musika konposatu zuten ere, momentju hartan "White album" prestatzen ari ziren eta. 
Maharishiren eragina, beraz, garrantzitsua izan zen garai hartan. Egonaldi honen ostean Georgek, Paulek eta Ringok Maharishirekin harremana izan zuten,  hautsi egin zena berari leporatu ziotenean  Mia Farrow aktoresaren bortxaketa.
Indian pasatutako egun horien lekuko grafikoa daukagu liburu hau, Paul Saltzmanek egindako argazkiak dituena, bera izan baitzen egun horietako argazkiak lor zitzakeen bakarra.


2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

ASTRID KIRCHHERR WITH THE BEATLES


"Astrid Kichhnerr with The Beatles"

Astrid Kichhnerr

Damiani (Bologne, 2017)

1. ed. 96 orr.


Astrid Kirchherrek garrantzi handia dauka The Beatlesen historian.
Taldea lehenengo aldiz Hamburgora joan zenean, Klaus Voormannek Astrid eraman zuen Kaiserkeller diskotekara oso interesgarria iruditzen zitzaion talde britaniar ezezaguna entzutera. Garai hartan bateria Pete Best zen eta baxua Stuart Sutcliffe, geroago Astriden mutilaguna izango zena. 
Taldearen Hamburgoko egunen argazki ezagunak berak egin zituen, geroago mundu osoan behin eta berriz argitaratu izan direnak.
Liburu honetan argazki bilduma ederra dago, Hamburgoko garaikoak eta geroago egindakoak, "A hard day´s nigth" filmatzen ari zenean ateratakoak edo Tenerifen izandako oporrei dagokienak, adibidez. 
"Astrid Kirchherr with The Beatles" 2017an Boloniako Palazzo Favan izandako erakusketa ere izan zen,  Fondazione Cassa di Raspamiok antolatutakoa.

Daukadan alearen bertsioa ingelesa da, baina italieraz ere argitaratu zen.

Liburuaren ikuspegi zabalagoa izateko utzitako lotura kontsulta daiteke.