BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

RUTA 66-443

 


"Ruta 66-443"

(2026ko urtarrila)

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

72 orr. 

Aurtengo aldizkariekin hasita, eskuetan daukagu azken RUTA 66 aldizkaria, azalean John Lennon eta Yoko Onoren argazkia duena. 
"Power To The People" kutxa salgai jarri ostean, bikoteak New Yorken izandako ibilbidea gogoratzen zaigu Javier M. Ayensak idatzitako artikuluan, Beatleskideak izan zuen garairik politikoena azpimarratuz. 


EL SUBMARÍ GROC-43

 


"El Submarí Groc-43"

El Submarí Groc

2025eko abendua

36 orr.

Badakagu etxea  El Submarí Groc aldizkariaren azken alea, abenduari dagokiona. 

Bertan honako artikulu hauek irakur ditzakegu: 
-"Anthology" bildumaren argitalpen erremasterizatua eta bernahasiari buruzkoa.
- "Wings" taldearen azken bilduma ikertzen duena. 
- "Power To The People" bildumaren berri ematen duena. 
- Pere Genéri egindako elkarrizketa. 
- Antonio Martínez bildumagileari egindako elkarrizketa. 
-"Batería es mi segundo nombre" atalaren 9. zatia, Ringo Starr, Alan Leyland and Terry McCann protagonistekin. 
- Urrian Els Encantsen antolatutako ekintzak kontatzen dituena. 
-"La tarde que llegaron los Beatles" antzerkilanaren antzezpena Bartzelonan.
- Chris Hodge artista gogoratzen diguna. 

Eta horren guztiaren gain, aurtengo DVD extra eta 2025eko "Pop Go The Beatles" programa bereziaren CDa.



"Anthology 2025. The nine part series, Chapter 9"

El Submarí Groc

DVD


"Pop Go The Beatles. Programa especial 2025"

CD





THIS IS ROCK-258


"This Is Rock-258"

2025eko abendua

TIR (Irun)

98 orr.

Abenduko This Is Rock aldizkarian The Beatlesi eskeinitako artikulua irakur dezakegu, Rubber Soul diskari buruzkoa, hain zuzen ere. 
Héctor Castillo Campillok idatzitako artikuluan diska taldearen pubertaroaz hitz egiten da, diska orduko gizartean kokatzen duela. 
Artikulu interesgarria da, nahiz eta berrikuntza gutxi eskeini.

 

2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

EL NACIMIENTO DE UN ICONO. REVOLVER 50



"El nacimiento de un icono. REVOLVER 50"

Klaus Voormann

Editorial MILENIO

Lleida (2022) 

1. edizioa

143 orr. 

Hona hemen orain dela gutxi eskuratu dudan azken liburua...

1966an Beatleskideek hain laguna zuten Klaus Voormanni enkargatu zioten prestatzen ari ziren diskaren azala, Revolver izango zenarena, hain zuzen ere. 
Liburu honetan azal horren diseinuaren historia kontatzen zaigu, Voormannek berak egindako komikia barne dagoela. (Erantsitako bideoan ikus daiteke)
Gogoratu behar da Revolver diskaren azalagatik Voormannek urte horretan LP baten azalik onerarentzako Grammy Saria irabazi zuela. 




 

2025(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

EL SUBMARÍ GROC-42

 


"El Submarí Groc-42"

2025eko iraila

36 orr. 

Ahaztuta neukan aldizkari honi buruzko sarrera egitea...

Oraingo honetan honako artiku hauek irakur ditzakegu:

- Uztailean izandako "Beatles Weekend de L´Estartit".
- "Liverpool Beatlesweek"
- John Lennon eta Yoko Onoren "One To One" filmeari buruzkoa.
- Cavern Clubeko zuzendaria izandako George Guinnessi egindako elkarrizketa. 
- Miguel Puig Castiñeriras bildumagilearekiko elkarrizketa. 
-Bateriajolei eskeinitako atalean Pete Besti buruzko artikuluaren hirugarren zatia. 
- "Live AID"-aren 40 urteurrena gaia duena. 
- Hot Chocolate Bandaren Applen izan zuten karrera ikertzen duena. 

MOJO-385

 


"Mojo-385"

2025eko abendua

Mojo (London)

124 orr.

Nahiz eta azaroaren hasieran egon, jadanik salgai dago abenduaren MOJO aldizaria. 
Azalean John Lennonen argazkia daukagu, Bob Gruenek New Yorken ateratakoa. Eta artikuluen artean, John & Yoko/Plastic Ono Band With Elephant´s Memory And Special Guest izeneko disken bilduma argitaraketaren aitzakiarekin, 70. hamarkadaren hasierako Lennon eta  Onoren lana eta bizitzaren gainbegirada ematen zaio. 

Opari gisa, diska hau, komentatutako diska horren sanplerra dena: 

"Power to The People"

John Lennon& Yoko/Plastic Ono Band with Elephant´s Memory and Sècial Guests

CD (An exclusive MOJO sampler)

(UK, 2025)


- Come Together (live)
- Well, Well, Well (live)
- Instant Karma! (We All Shine On) (live)
- Cold Turkey (live)
- Don´t Worry Kyoko (Mummy´s Only Looking For A Hand In The Snow) (Live)
- New York City (Ultimate Mix)
- Sunday Bloody Sunday (Ultimate Mix)
- Afirca Staten (Evolution Documentary)
- Send Me Some Lovin´(Home Jam)

2025(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

THIS IS ROCK-256


"This is rock-256"

2025eko urria

This is rock (Irun)

100 orr.

This is rock aldizkariaren urriko alean azala John Lennoni eskeinita dago, eta artikuluen artean 1980 urtea gogorazten zaigu, John Lennon hil zuten urtea, hain zuzen ere. 
Urte horretan Lennonen bizitzan gertatutakoa, bai musikaren aldetik eta pertsonaren aldetik ere, laburbilduta daukagu.
Noizean behin John Lennon gogoratzea ez dago txarto...