BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2016(e)ko urria 19, asteazkena

THE STORY OF THE BEATLES


"The story of The Beatles. The complete guide to the greatest band of all time"

Imaging plubishing (Dorset, 2016) 2. ed.  162 orr.

Argitalpen hau aldizkari formatukoa da, baina edukieraz liburua izan zitekeen. 
The Beatlesi buruzko informazio orokorra bilatu nahi duenarentzat egokia da, disken informazioa gehituta taldearen historia labur azaltzen baita. 
Oso erraz irakurtzen da eta irudi askoz hornituta dago, erakargarriagoa egiten duena.
Bildumagilea izatekotan bilduma osatzeko beste artikulua...


2016(e)ko urria 14, ostirala

THE BEATLES´ GARDEN-67


The Beatles´ Garden-67

(Urriak 2016)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

32 orr.

Heldu berria da Zaragozako Sergeant Beatles Fan Cluben aldizkariaren azken alea.
Betiko atalez gain, bertan honako artikulu hauek irakur daitezke: 
- Paul McCartneyk Madrilen izan zuen emanaldiari buruzkoa, emanaldia baino lehenenagoko zehaztasunak gehitzen dituena.
- Ron Howarden "Eight Days A Week" dokumentalari buruzkoa.
- "The Beatles At The Holllywood Bowl" diska berria/berritua ikertzen duena.
- Hamburgoko Star-Cluben izandako grabaketen gaia duena.
Beti bezala, oso aldizkari interesgarria, hurrengoaren zain irrikitan uzten gaituena!

LENNON-STEVE COLERIDGE



"Steve Coleridge. Lennon"

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)-Strawberry Beatles Fan Club (Valencia)

(2001) 12 orr.

2001ean Algineten izandako  2."Convención Nacional de Beatles Fans" barruan Steve Coleridgeren erakusketa egon zen ikusgai urriaren 27 eta 29an.
Erakutsitako lanek John Lennon zuten gaia eta teknikaren aldetik, gouachea edo akrilikoa ziren erabilitakoak. 
Hemen aurkezten duguna erakusketa haren katalogo txikia da.

2016(e)ko urria 13, osteguna

YOKO LENNON´S-BILBAO


Yoko Lennon´s pubaren edalontzi-azpikoa

Pasa den otsailean Yoko Lennon´s izeneko pub baten edalontzi-azpiko honi buruzko sarrera argitaratu nuen blogean. Bilbon, Zabalburu plazatik hurbil zegoen pubarena izan zitekeela esaten nuen horretan, baina ez nengoela seguru. 

Kontua da informazio gehiago aurkitu dudala eta jadanik egiaztatuta dago...
Hemen daude pubaren inaugurazioaren kartela (1981) eta Alaska y los Pegamoides taldearen emanaldi-iragarkia, bietan pubaren logotipoa ikus daitekeela, edalontzi-azpikoan dagoenaren berbera dena.



(1981)


1982-11-26


TITANS BINILOZKO IRUDIAK-JOHN


Titans Vinyl Figures-John Lennon

Subafilms Ltd (2015)

16 cm-ko irudia

Jarraitzen dugu Titans binilozko irudiekin.
Kasu honetan, John Lennonena da, beste Beatleskideen irudien bezalako neurrikoa, 16 cm-koa.