BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2017(e)ko martxoa 20, astelehena

PARA TOCAR


"Para tocar y cantar con letras, acordes y tablaturas-The Beatles 1"

RICORDI (Buenos Aires, 1993)

34 orr. 

Liburu txiki hauetan The Beatlesen abestien letrak ditugu, kitarraz laguntzeko akordeak eta tablaturak gehituta. Antza denez, lau aleko bilduma zen, baina neuk hiru baino ez ditut lortu.
Aipatzekoak dira liburuen azalen diseinuak, Titi Albarracinenak direnak. Haietariko bi ezagutzen genituen Zaragozako Sgt. Beatles Fan Cluben loteria txarteletan agertzen baitziren (1994koa eta 1998koa) 


"Para tocar y cantar con letras, acordes y tablaturas-The Beatles 2"

RICORDI (Buenos Aires, 1993)

34 orr. 


"Para tocar y cantar con letras, acordes y tablaturas-The Beatles 4"

RICORDI (Buenos Aires, 1993)

34 orr. 


THE EARLY YEARS-ALDIZKARIA


"The Beatles. The early years" 

 Vintage-Rock

Anthen Publishing (London)

(2017ko martxoa) 132 orr.

Oso interesgarria iruditu zait Vintage-Rockek The Beatlesi eskeinitako ale hau.
Taldearen lehenengo urteak aztertzen dira bertan, sortu zirenetik "Help" diska/filmea argitaratu arte. Hasierako emaldiak, Brian Epstein papera taldean, lehengo bi filmak, lehenengo 5 LPak, abestirik esanguratsuenak,... berriz aztertzen dira argazki ugariz hornitutako artikuluetan.
Ez galdu lortzeko aukera!

2017(e)ko martxoa 8, asteazkena

PAPERBACK WRITER-12


"Paperback Writer-12"

(2003)

Strawberry Beatles Fan Club (Valencia)

38 orr.

"Paperback writer" fanzinearen bilduma osotzen dut lortu berria daukadan zenbaki honekin.
Aldizkariaren gai nagusia garai hartan "Let it be... naked" argitaratutako diska da. Horrez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- Ringo Starren diskografia
- Georgerentzako kontzertua.
- John Lennon Legend
- Beatlesen zinema, Beatles talderik gabekoa.
- 1961 urteko egunez egunekoa.

Zenbaki honekin, daukadan azkena 13.a da. Gehiagorik argitaratu ziren?

2017(e)ko martxoa 3, ostirala

CUADERNOS EFE EME-10


"Cuadernos Efe Eme-10" 

Midons (Valencia, 2016ko negua)

224 orr.

"Cuadernos Efe Eme" aldizkariaren 10. zenbakian John Lennoni buruzko artikulu interesgarria irakurri ahal izan dugu.
Ignacio Juliàren artikulu horretan Johnen musika aztertzen da abeslariaren mitoa alde batera utzita, bakarreko karreran zentratuta eta bere diskografia pirata ere ikertuz. 
Beatleskidearen ikuspegi berria Juliàk eskeintzen diguna...