BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2019(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

WEDDING ALBUM-CD



"Wedding album" 

John Ono Lennon & Yoko Ono Lennon


CD

SC291/CHIM29


John eta Yokoren ezkontza 1969ko martxoaren 20an izan zen, eta "Wedding Album" argitaratu zuten urte berean, bikotearen hirugarren diska "abangoardista" izango zena. Berezia eta kuriosoa, baina ikuspegi musikaletik interes gehigerik gabekoa izan zen.
Aurten, ezkontzaren eta diskaren 50. urteurrenaren aitzakiarekin, "Wedding Album" berrargitaratu da Secretly Canadianen eskutik.
LParen kopia zuzena argitaratu da binilo zurian eta sarrera honetan aurkezten dugun CD formatuko hau.
Beatleszale eta Lennonzale amorratuentzako produktua da...



"YESTERDAY" FILMEA


"Yesterday" filmearen kartela

Gaur estreinatzen da Danny Boyleren azken filmea, "Yesterday" izena duena, baina gure artean estreinaldia uztailaren 5ean izango da. 
Beatelesen musikari buruzko filmea da, baina The Beatlesarik gabe, zuzendarik dioen bezala...
Filmean Jan Malicken historia kontatzen zaigu. Arrakastarik gabeko kantari eta kitarrista da, baina mundu osoan gertatzen den argi-galera baten ondoren, The Beatlesen abestiak gogoratzen duen bakarra da. Taldearen abestiak kantatzen hasten da eta musikaren izarra izatera heltzen da.
Abestien artean, "She loves you", "I watn to hold your hand", "I saw her standing there", "In my life", "Penny Lane", "Eleanor Rigby", Strawberry fields forever", "Here comes the sun", "Hey Jude", "Help!", eta "All you need is love" entzuteko aukera izango dugu.
Filmea ikusteko irrikitan gaude, baina momentuz trailerrarekin geldituko gara...