BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko maiatza 18, asteazkena

MAFALDA


Mafalda Quino komikigilearen pertsonaia da.
Marrazkilari argentinar honek Mafaldaren tirak argitaratu zituen 1964tik 1973ra arte, geroago liburu moduko argitarapenetan ezagutu ditugunak.
Mafalda (izen berezia, benetan!) HegoAmerikako erdiko klasearen ispilua izan zen, gazteria aurrerakoiena bezala. Askotan berarekin bat gentozen irakurtzen genuenean, ez da?
Eta The Beatles  taldea izugarri gustatzen zitzaion. Ikusi, bestela, hemen dauden tira hauek...















2011(e)ko maiatza 16, astelehena

DUNKIN IRUDIAK



Dunkin motako irudiak (4 cm-koak)  (70eko hamarkada)

Plastikozko irudi hauek, Beatleskideetan oinarrituta daudenak, pipa boltsa barruan, opari moduan, lortu ahal ziren.
Banaka ere lortzen omen ziren, batzutan giltzeroen zatia zirela. 
Laurak berdinak dira , aldaketa bakarra kolorea dela.

2011(e)ko maiatza 10, asteartea

IZENBURU BERRIAK


"Las muchas vidas de John Lennon" 

Goldman, Albert. Lumen. Barcelona (2010) 1. ed. 934 orr.

2010eko amaieran Las muchas vidas de John Lennon izeneko liburua argitaratu zuen Bartzelonako Lumen argitaletxeak. 
Elvis Presleyren biografia polemikoa  idatzi ondoren, Albert Goldmanek John Lennonen biografia hau idatzi zuen, eta Elvisen biografiarekin gertatu zen bezala, Goldmanek Johnen bizitzaren pasadizo ilunenetan edo arakatzen ditu, kontaketa sentziazionalista eginez: gazte denborako borrokak, Cynthia eta Yoko Onorekin izandako harremanak, Brian Epsteinekin eduki omen zituen harreman homosexualak, ...
Nahiko eztabaidatsua Johnen zaleen artean, baina oso irakurria ere.

Kontua da, biografia hau jadanik argitaratuta zegoela gure artean, baina izenburua ez zen berbera, nahiz eta oso antzekoa izan: Las vidas de John Lennon. 
Gauza bera gertatu zen  Johnen lehenengo emaztea zen Cynthia Lennonek idatzi zuen biografiarekin, lehen aldiz argitaratu zenean John izenez saldu zela, baina, geroago, El auténtico Lennon izenarekin. Argitaletxeen trukoa salmentak handiagoak izan daitezen, izenburu berriak liburu zaharrentzat!



 "Las vidas de John Lennon"  

Goldman, Albert. Plaza & Janés. Barcelona (1989) 1. ed. 798 orr.



"John"

Goldman, Albet. Robinbook. Barcelona (2005) 1. ed. 268 orr.




"El auténtico John Lennon"

Lennon, Cynthia. Robinbook. Barcelona (2009) 1. ed. 268 orr.

2011(e)ko maiatza 3, asteartea

ASTERIX BRITANIAN


Astérix chez les bretons 1966an argitaratu zen Asterixen abentura da.
Asterix eta Obelix Britainara abiatzen dira eta heltzen direnean, bertan oso ospetsuak diren bardoak ikusten dituzte, neskak txoratuta daudela. Nortzuen antza daukate bardo horiek? Beatleskideena, noski!

The Beatles komikietan izeneko sarreran honen berri eman nuen aspaldian, baina oraingo honetan hizkuntza ezberdinetakoak bildu ditut... 
Besterik aurkituko banu, gehituko nuke. 


Frantseseraz




Euskeraz


Ingelesez


Katalaneraz



Italieraz


Danieraz



Alemaneraz





Gaztelaniaz