BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko abendua 31, larunbata

NOWHERE BOY FILMEAREN KARTELAK


Nowhere boy

(Espainia)

Nowhere boy (Sam Taylor-Wood, 2009) filmearen kartelak biltzen ibili naiz, gure artean filmearen DVDa salgai jarri denean. Herrialde ezberdinetakoak aurkitu ditut...


(Espainia)


(Britainia Haundia)


(Britainia Haundia)


(Txile)


(Israel)


(Grezia)


(Britainia Haundia)


(Alemania)


(Korea)


(Frantzia)


(Grezia)


(Rusia)


(Japonia)


(Suiza)


(Korea)


(Rusia)

2011(e)ko abendua 24, larunbata

THE BEATLES TENERIFEN


Los Beatles en Tenerife-Estancia y Beatlemanía

Nicolás González Lemús. Nivara Ediciones.

 La Laguna-Tenerife (2010) 157 orr.

Aspaldidanik nenbilen liburu honen bila, eta ezinezkoa zitzaidan Bilbo inguruko herrietan aurkitzea . Baina,... azkenean lortu dut!

1963 urtea zen. The Beatlesen Please please me diska atera berria zen eta Beatleskideak Tenerifera joan ziren opor labur batzuk pasatzera. Beno... haietariko hiru baino ez ziren joan: Paul, George eta Ringo. Klaus Voormannen aitaren etxean gelditu ziren eta kanariar uharte hau bisitatu zuten....
Ez dira egun horietako argazki asko ezagutzen, baina Astrid Kirchherrek atera zituen batzuk, adibidez, Lido San Telmo igerilekuletan egindako hiru ikus daitezke liburuan.
Tenerifen izandako opor hauen kontakizunaz gain, The Beatles taldeak Kanariar Uhartetan izan zuen eragina kontatzen zaigu liburuan, 1965an Espainian egin zituzten emanaldiak barne.
Oso liburu kuriosoa iruditu zait eta interesgarria Beatleszale guztiontzat.
Gezurra ematen du bibliografia oparoa daukan musika taldearen historiaren zati batzuk oraindik ezezagunak izatea, ez da? 



2011(e)ko abendua 7, asteazkena

LOTERIA 2011


Loteria 2011

(Sgt Beatles Fan Club, Zaragoza)


Hauxe da Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubaren aurtengo loteria txartela. Irudia Espainaiko EP bati dagokiona da, Help! filmearena, I need you, You´ve got to hide your love away, Yesterday eta Dizzy Miss Lizzy abestiak dituena, hain zuzen ere.



Yesterday-Dizzy Miss Lizzy-I need you-You´ve got to hide your love away

DSE 16.676

EMI-odeon (1965)

2011(e)ko abendua 1, osteguna

BABY´S IN BLACK


"Baby´s in black-La historia de Astrid Kirchherr y Stuart Sutcliffe" 

Bellstorf, Arne. sin sentido Ediciones. Madrid (2011) 1. ed. 206 orr.

Baby´s in black abestia Beatles For Sale diskan agertu zen 1962an. 
Askoren ustez, The Beatles taldeak 60ko hamarkadaren hasieran Hamburgon kantatzen zuenean bertan ezagutu zuten Astrid Kirchherri eskeinitakoa da. Bajoa jotzen zuen orduko Beatleskidea zen Stuart Sutclifferekin maitemindu eta amodiozko historioa izan zuen, Stuart hil zen arte. 
Astrid Kirchherrek The Beatlesen orrazkera ospetsua "asmatu" zuena izan zen, eta argazkilaria zenez, taldearen argazki historiko batzuk egin zituen Hamburgon, John Lennonen Rock´n Roll diskaren azalean agertzen dena, adibidez.

Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

She thinks of him and so she dresses in black
And though he'll never come back, she's dressed in black
Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

I think of her, but she thinks only of him
And though it's only a whim, she thinks of him
Oh how long will it take
Till she sees the mistake she has made?
Dear what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

Oh how long it will take
Till she sees the mistake she has made?
Dear what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

She thinks of him and so she dresses in black
And though he'll never come back, she's dressed in black
Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?



(Lennnon & McCartney)


Izen berarekin Anne Bellstorfe marrazkilariaren komikia argitaratu zen orain dela denbora gutxi gure artean. 
Zuri-beltzezko marrazkiez hornituta Hamburgoko giro hura oso ondo islatuta dago, Astrid eta Stuarten arteko historioa kontatzeko, The Beatles taldea beti inguruan daukagula (emanaldiak,argazki saioak, Georgeren arazoak adin txikikoa zelako, John eta Stuarten arteko harremanak,...)
Gustura irakurtzen da, benetan, eta zuri-beltzekoa izatea azkenean eskertzen da, historioari ondo baitatorkio.