BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko urria 18, ostirala

WHITE ALBUM: EN LOS LÍMITES DE LA CREACIÓN


"The Beatles. White Album: en los límites de la creación"

Marcos Gendre. Quarentena Ediciones. Llinars del Vallès (Barcelona) (2013) 

1. ed. 143 orr.

Beatlesen bibliografian azkenetariko liburua dugu honako hau, Quarentena Edicionesek Discos que marcaron una época sailean Bruce Springsteenen lehen diskeei eskeinitakoa argitaratu eta gero dendetan salgai jarri duena.
Diska zuriari buruzko da. Badakizue, Beatleskideak egin zuten diska hura, bakoitzak bere abestiak egiten zituenean, haien arteko harremanak hoztuta zeudenean (edo berotuta esan beharko genuke), haien emazteak estudiora joaten zirenean (Yoko, batez ere), ingeniariak alde egin zuenean eta Ringok bere "oporrak" hartu zituenean,... Laburbilduz, abesti asko duen diska (bikoitza, gainera), estilo askokoa eta batzuentzat klasikoa, taldearen banaketa iragartzen zuena.
Liburuak diska grabatu zen Beatlesen garaia kontatzen digu, abesti bakoitzari buruzko ausnarketa egiten du eta abestien gaztelaniazko itzulpena eginez gain, kreditoak ere eskeintzen dizkigu. Azkenik, diskak izan duen eraginari buruz hitz egiten du, beste musikarien disketan eta disken azaletan ere. 

Marcos Gendre argitalpen ezberdinetan parte hartzen du, lazancadilla.com-en partaidea da eta Quarentenan argitaratutako "200 discos de bolsillo:1977-1991. Una historia alternativa  en formato pequeño" liburuaren egilea da.

2013(e)ko urria 10, osteguna

BESTE IRAGARKIAK




Tim-Telecom Italia Mobile ("All together now")

The Beatlesen abestiak erabiltzen dituzten iragarkiak biltzen jarraitu dut eta orain arte blogean ikusi gabekoak dituzue sarrera honetan.
Asko gustatu zait Tim enpresarena, agertzen diren pertsonek sakeleko telefonoa irudikatzen duten hori. Ze ona!
Fiat 500Lkoa sarrera bateko protagonista izan bazen ere, hemen osorik ikusi daiteke, ez bertsio laburtuan.
Iberiak egindako zahar bat ere aurkitu dut. herrialde batzuetan ikusi ezin daitekeena, ez dakit zergatik...
Eta La Caixarenak, enpresaren aurreko iragarkietan bezala From me to you abestia entzun daitekeenak.  



Tim ("All together now")



Fiat 500L (2012) ("All together now")


Iberia (2000) ("Across the universe")


La Caixa ("From me to you")



La Caixa ("From me to you")



La Caixa ("From me to you")

2013(e)ko urria 9, asteazkena

URTEBETETZEA


John Lennon (1940-1980)

Gaur John Lennonen urtebetetze eguna da. 73 urte beteko zituen...
Auskalo zelako diskografia izango zuen bizirik izango balitz!





2013(e)ko urria 8, asteartea

ERREMASTERIZATUAK EL PAISEN




The beatlesen promozia El Paísen

Urriaren 13tik aurrera El País egunkariarekin batera igandero The Beatlesen diska erremasterizatuak lor daitezke. CD bakoitzaren prezioa 9,90 €koa izango da eta diska bikoitzaren kasuan 12,90koa. White albumarekin CDak gordetzeko kutxa ere lor daiteke.

Hona hemen argitaratzeko egutegia:

Urriak 13- Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band
Urriak 20-Abbey Road
Urriak 27-The Beatles (White Album) + CDak gordetzeko kutxa
Azaroak 3-Let it be
Azaroak 10-Help!
Azaroak 17-Rubber Soul
Azaroak 24-Revolver
Abenduak 1-Magical Mystery Tour
Abenduak 8-A Hard Day´s Night
Abenduak 15-Please Please Me
Abenduak 22-With The Beatles
Abenduak 29-With The Beatles
Urtarrilak 5-Past Masters (2 CD)
Urtarrilak 12-Yellow Submarine

Ez dakit 2009an argitaratu ziren diska erremasterizatuak diren, orduan saltzen ziren moduan aurkeztuak. Ikusiko dugu ea alderik dagoen bien artean...

Informazio gehiago El País egunkariaren webgunean.

2013(e)ko urria 3, osteguna

MOJO-240



"Mojo-240"

London (2013ko urria) 130 orr.

Urriaren 14an Paul McCartneyren diska berria kaleratuko da, New izenekoa. Hori dela eta, Mojo aldizkari musikal ingelesak berari egindako elkarrizketa argitaratu du urriko alean. Eta, noski, azala ere berari eskeini dio. 
Zaila da gauza berriak kontatzea hainbeste elkarrizketa izan ondoren!
Aldizkariarekin batera Songs in the key of Paul  diska daukagu, Paulen poparen estiloa jarraitzen omen duten abestien bilduma. 



"Songs in the key of Paul"

Mojo (2013)

1. Robyn Hitchcock. Let me roll it
2. Redd Kross Hazel eyes
3. Flamin´Grooves Shake some action
4. The nerves When you find out
5. Nick Piunti It all comes down
6. Squeeze Pulling mussels from a shell
7. Jim Noir Tea 
8. Kelley Stoltz I am your singer
9. Cotton Mather Lily dreams on
10. Kevin Tihista On my way
11. Chris Stamey & Yo la tengo The summer sun
12. The golden dogs Nineteen hundred and eighty five
13. Euros childs Good time baby (talk to me)
14. Nick Capaldi First of the runaways
15. David Ellis Wake up smiling



ROLLING STONE-168


"Rolling stone-168"

(2013ko urria)

Prisa (Madrid) 114 orr.

The Beatlesen lehenengo diska argitaratu zenetik 50 urte betetzen direnean, Rolling Stoneren urriko aldizkarian taldearen 50 abesti onenen zerrenda aukeztu dute. Ez da oso originala izan, horrelakorik askotan egin baita egunkari, aldizkari edo irrati saioetan... 
Guretariko bakoitzak bere zerrenda egin lezake, beharbada, ezberdina eguna edo egoeraren arabera. 
Interesgarriagoa iruditu zait Diego A. Manriqueren artikulua, "Seis razones para odiarlos" izenekoa, The Beatles taldea urte batzuetan komunikabidean ez agertzeko eskatzen duena.
Bestalde, artikulu txiki batean Espainiako abeslari batzuek Beatlesen abestirik gogokoenaz hitz egiten dute. Hori aurkezteko A hard day´s nigth diskaren azalaren kopia egin da, abeslari bakoitzaren argazkia bertan agertzen delarik. 

Aldizkariaren azalari dagokionez, Michael Coperrek Sgt. Pepper´s diskaren garaiko saioan egindako argazkia dugu.


2013(e)ko urria 1, asteartea

LENNON NAKED



"Lennon naked"  (Edmund Coulthard, 2010)

BBC

2010ean BBCk John Lennoni buruzko filmea ekoiztu zuen, Edmund Coulthardek zuzendua eta Lennon naked izena duena. Filme horrek Johnen bizitza zuen gaia 1967tik 1971era arte.
Gure artean argitaratu gabe dagoelakoan nago, neuk behintzat ez dut inon aurkitu. Ezagutzen nuen bakarra trailerra zen, baina orain dela gutxi youtuben ikusteko aukera dagoela aurkitu dut. Hemen daukazue...



Filmearen protagonista Christopher Eccleston da, Doctor Who telesailaren aktore ezaguna, 28 days later filmean ere parte hartu zuena.


Christopher Eccleston


Hemen dituzue Christopher Eccleston (John Lennon) eta Naoko Mori (Yoko Ono) Two virgins diskaren azaleko argazkiak ateratzen diren eszenan. Alderatu benetakoekin...
 

Christopher Eccleston & Naoko Mori






NA JORDANAREN POSTALA

Na Jordana Fallaren postala

Valencia (Gabonak 1995)

Hauxe da Valenciako Na Jordana izeneko Fallak argitaratu zuen postala 1995-1996eko gabonak zoriontzeko. John, Paul, George eta Ringo Valenciako jantzi tipikoez jantzita agertzen dira, aurreko sarrera batean aurkezten nuen erlojuko irudian bezala...
Gogoratu 1996an Na Jordanaren fallan Beatleskideen irudiak agertzen zirela, Mozart musikariarekin batera.