BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2010(e)ko iraila 27, astelehena

EMIROBERREN IRUDIAK


Beatlemanía-Paul
Emirober
 (8 cm-ko irudiak)


Antza denez, 80ko hamarkadako irudiak dira honako hauek, 60ko hamarkadan eskuz margotutako Comansi motakoak imitatuz eginak. Kasu honetan, The Beatles taldekideak Beatlemania izeneko lau boltsa ezberdinetan agertzen dira (blister esango lukete moderno izan nahi dutenek).
Bakoitzak lau irudi ditu, baina ezberdintasuna kartoian dagoen irudian datza: John, Paul, George edo Ringorena.
Haurtzaroan genituen indio eta bakeroen irudiak bezalakoak dira. Zelako garaiak!!


Beatlemanía-John


Beatlemanía-George


Beatlemanía-Ringo

2010(e)ko iraila 14, asteartea

22 ESCARABAJOS


"22 escarabajos-Antología hispánica del cuento Beatle"
Askoren artean. Páginas de Espuma. Madrid (2009) 1. edizioa. 318 orr.

Nahiz eta aurretik erosita eduki, udako oporrak arte ez dut irakurri 22 escarabajos liburua. Asko gustatu zait, benetan.
Beatles taldea, haren partaideak, abestiak edo haiekiko leiendak abiapuntu hartuta gaztelaniaz idatzitako 22 ipuin ditu. Gehienak argitaratugabeak dira, lehendik argitaratuak ere egon arren, hain artean, gaztelaniaz argitaratu zen lehena, Leopoldo Marechal argentinarraren El Beatles final ipuina, 1968koa dena. Bertan, Ringo ituxako robotaren istorioa kontatzen zaigu
Eta honako hauek ere asko gustatu zaizkit:

Bere txikitasunean oso ipuin handia da Eduardo del Llano izenekoa, Kubako izen bereko idazleak idatzitakoa. Eduardo del Llano idazleari buruzko balizko abestia sortze-prozesua azaltzen digu eta Beatlesen partaideen nortasun ezberdinak agerian uzten ditu, bakoitzak guk aurretik pentsa dezakeguna adierazten duela.
Las notas vicarias ipuinean lagun bik piano zahar batean Michelle jotzen ikasten dute, eta ustegabeko amaierarekin nolabaiteko zalantzan gelditzen gara.
Rock in the Andes ipuinean rock taldeak edo kantariak antikristo omen diren leienda datorkigu. Abesti konkretu batzuk aldrebes entzunda, deabruaren mezua entzun daitekeela esaten duena, edo erlijioa edo munduaren aurkako esaldiak esaten duten abestiena. Ipuinean John Lennon antikristo modukoa aurkezten dute protagonistek eta David Chapman, Johnen hiltzailea, munduaren salbatzailea edo.
33 ladrillos. Imajina dezagun ibai zabala zeharkatzen ari garela txalupaz laguntzaile batekin eta "pirata" batzuek, txalupara igonda, gure Beatlesen biniloak lapurtzen dizkigutela. Zer gerta daiteke?
Café anacrónico. Seargent Pepper´s diskaren azalean agertzen diren pertsonaiak kafetegi batean elkartzen dira, Ez da pixkat beldurgarria?
Julia. Johnek amari eskeinitako abestia abiapuntu hartuta, mamuen ipuina idatzi zuen Care Santos idazle kataluniarak, oso tonu lirikoan.
Cómo maté a John Lennon. Andrés Neuman argentinarrak hirugarren pertsona kokatzen du John Lennon hil zuten momentuan, Yoko bertan ez zegoela adieraziz. Zer gertatu zen bertan ipuinaren arabera? Neumanek idazten duen bezala: " Fuí yo quien mató a Lennon, pero no fuí su asesino..."


2010(e)ko iraila 2, osteguna

THE BEATLES KOMIKIETAN


“Beatles, The: su historia”

Askoren artean. Rosell (Girona, 2009) 1. ed. 252 orr.

Iaz The Beatlesen historia kontatzen duen komiki hau argitaratu zen. (Gaur egun, jende askok nobela grafikoa dela esango luke, baina nik ez dut termino hori ulertzen, antzeko liburuei betidanik komiki deitu zaielako. Modernoagoak direlakoan egongo dira!!)
Stéphane Nappezek idatzitazko idazki biografiko laburrak daude (Johnek Paul egazutu zuenean, Brian Epstein hil zenean, Yoko Ono Johnen bizitzan agertu zenean,...) eta bakoitzari buruz marrazkilariek komikia marraztu dute Gaet´sen gidoiarekin.
Egia esanda, komikigile gehienak ez ditut ezagutzen, Espainiako Victor Giménez izan ezik.
Bestalde, estilo eta kalitate ezberdinekoak direla esan behar da, baina orokorki interesgarri suertatzen da.

The Beatlesen historiari buruzko beste komikiak daude. Adibidez, honako helbide honetan irakur daiteke sarean dagoena:

http://www.beatle-web.com/comic/comic.htm



“Beatles y Lennon-Mermelada y dinamita”

Nicolás. Casset. Madrid (1992) 1. ed. 45 orr.

Liburu honetan, orrialde bakoitzean abesti bati buruzko komikia dago.
Bi estilokoak txandakatzendira, behin eta berriz: alde batetik, collage
antzekoa dena, eta, bestetik,marrazki koloretsukoa.


El submarino amarillo (Clásicos del cine)

Novaro argitaletxea (Mexiko)

Izen bereko filmearen komikia, filmea bezain psikodelikoa. Mexikon argitaratua zen, baina gure artean irakurrita.

The Beatles taldea ere beste komiki ezagunetan agertu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:

1) Albert Uderzok eta René Goscinnyk anakronismoez betetzen zituzten Asterix eta Obelixen komikiak, lurralde bakoitzaren topikoak edo pertsonaiak sartzen zituztela. Ohitura honi jarraituz, The Beatlesen partaideak Astérix chez les Bretons albumean agertzen dira, komikiaren protagonistak Bretainara heltzerakoan oso ezagunak eta famatuak diren koblakariak aurkitzen dituztenean, neskak inguruan oihuka daudela.
Hemen ikus daitezke euskerazko bertsioan eta jatorrizkoan.



Asterix Bretainian

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)



Asterix Bretainian

(15. xaflako azken bineta)


Astérix chez les Bretons

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)

2) Superman´s Pal Jimmy Olsen komikiaren 79. kapituluan, Superman eta Jimmy, bere laguntzailea, iraganera doaz, Kristo aurreko 1000 urtera, Sansonen bila . Bertan, Jimmyk Beatlesen abestiak kantatzen ditu, Ringoren antzera perkusioa joz.


Superman´s Pal Jimmy Olsen


79 zka (1964)

George Pap (marrazkia) & Leo Dorfman (testua)

Curt Swan (azalaren marrazkia)


Metropolisen gaude, apartamentu batean. Jimmyk bere ileorde gorria jantzita hobeto pasatzen omen du Beatlesekin...



Iraganeko Israelen Beatlesen ileordeak saltzen ditu, Yeah!, Yeah!, Yeah! kantatu eta danborra jotzen duen bitartean...


Superman heltzen denerako, Ringo bezain ospetsua da Jimmy...

Kapitulu honek ez dauka ez bururik ez hankarik, baina kuriosoa da, benetan.

3) Batmanen komiki honek Paul McCartney hil zela zioen zurrumurrua du gaitzat. Ez da aipatzen The Beatles taldea, arazo legalak direla eta , beharbada, baina lotura oso argia da: hasierako historioa, taldekideen itxura edo diskaren azala (St. Peppersen atzeko azala bezalakoa).


Dead... Till Proven Alive!

Batman-222

Irv Novick (marrazkia) & Frank Robbins (testua)


(1970)


Komikian, The Oliver Twists (The Beatles) taldeko Saul Cartwrigth (Paul McCartney) hilda zegoela esaten zuten askok, eta Robinek egia aurkitu nahi du. Saulen ahotsaren grabazioak egiten dituzte, ordezkoa dela egiaztatzeko. Adibidez, Alfredi bere urtebetetze egunean kantatzeko eskatzen diete.
Amaiera harrigarria da: Saul bizirik dago. Beste hirurak, aldiz, hegazkin istripu batean hil egin ziren
,hiru ordezkoak jarri zituztela!






4) Fantastic Four komikietan ere erreferentzia aurki daiteke. Strange Tales izeneko batean gertatu zen, The Thing eta The Torch baino ez dira agertzen eta Beatlesen " kameoa" dago.


(1964)

1965ko bineta batean Beatlesen partaideak agertzen dira   Reed Richards eta Sue Strormen ezkontzan. Bila daitezke bertan...



Alex Ross (marrazkia) & Kurt Busiek (testua)

(1965)

5) Eta... Yogi Hartzak, ileordea jantzita, Beatlesen abestiak kantatzen kitarra jotzen zuen bitartean, 1965ko tira honetan...


Yogi Bear

Bill Hanna & Joe Barbera

(1965)