BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
DOKUMENTALAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DOKUMENTALAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

EIGHT DAYS A WEEK-DVD



"Eigth days a week-The Touring Years"

Ron Howard

DVD- 2 disken edizio berezia 

(2016) 

Ahaztuta neukan "Eight days a week-The Touring Years" filmearen etxerako edizioari buruzko sarrera idaztea...

DVD eta Bluy-ray formatoetan argitaratu da, diska bakarreko eta diska bikoitzeko edizioekin.
Hemen aurkezten dudana diska bikoitzekoa da. Lehengo diskan filmea daukagu eta bigarrenean 100 minutuko edukiak, honako hauek direnak:
- "Palabras y música" (24 min.)
- "Pistas anticipadas de una nueva dirección" (18 min.)
- "The Beatles en directo 1963-1965" (12 min.)
- "Inmersión total" (45 min.)
- Filmearen hasiera alternatiboa (3 min.)
Eta, honez gain, 64 orriko liburuxka gehitzen da.

2011(e)ko urriaren 29(a), larunbata

¡¡QUE VIENEN LOS BEATLES!!




¡¡Que vienen los Beatles!!

(Pedro Costa, 1995. 50´)

1965ko uztailaren 1etik 4ra The Beatles taldea Espaniara etorri zen, Madril eta Bartzelonan kontzertu bana baitzuten. Madrilgo Las Ventas zezenplazan emanaldia uztailaren bian izan zen  eta Bartzelonako Monumentalean 3an.





30 urte geroago, Pedro Costak ¡¡Que vienen los Beatles!! dokumentala egin zuen, egun horien giroa eta historia kontatuz.
TVE-an ikusi ahal izan genuen eta bertatik grabatu. Zelako gizarte grisa eta triste ordukoa!!
youtuben aurkitu dut sei zatitan banatuta eta hemen jartzen saiatu naiz, baina bostgarrena ezin izan dut jarri. Ez dakit  zergatik. 
Hala ere,  youtubeko helbidea idatzi dut nahi duenak ikus dezan.
Ea gustukoa duzuen...

2013/10/19

Hemen zeuden bideoak youtubetik ezabatu dituzte. Berriro bilatu dut dokumentala. Hemen dago...