BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
DVD-AK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DVD-AK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

EL SUBMARÍ GROC-39


"El Submarí Groc-39"

2024ko abendua

36 orr.

Hauxe da abenduko "El Submarí Groc" aldizkaria. 

Abenduro egiten duten bezala, bi opari dakartza. Oraingo honetan, Brian Epsteinen bizitza kontatzen duen "Midas man" filmearen DVDa eta Francisco José Buenok aldizakirako egin duen "Pop go to The Beatles. Programa especial 2024" irrati-emanaldia. 



"Midas Man" 

DVD

2024


"Pop go The Beatles. Programa especial 2024"

(300 aleko edizioa)


Eta aldizkarian irakur ditzakegun artikuluak honako hauek dira: 

- Strawberry Fest Weekend 2024.
- The Beatles 1964 US albums in mono.
- "One hand clapping" dokumentalari buruzkoa.
- Fernando Castejonek beatleskideen diskei buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Franciso José Bueno bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- "Midas man" filmeaz Jordi Melgosak egindako artikulua. 
- The Beatlesen bateriajoleei buruzko seigarren atala, Pete Best protagonista duena. 
- David Peel kantariak Applen egindako lanaz hitz egiten duena. 

2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

EIGHT DAYS A WEEK-DVD



"Eigth days a week-The Touring Years"

Ron Howard

DVD- 2 disken edizio berezia 

(2016) 

Ahaztuta neukan "Eight days a week-The Touring Years" filmearen etxerako edizioari buruzko sarrera idaztea...

DVD eta Bluy-ray formatoetan argitaratu da, diska bakarreko eta diska bikoitzeko edizioekin.
Hemen aurkezten dudana diska bikoitzekoa da. Lehengo diskan filmea daukagu eta bigarrenean 100 minutuko edukiak, honako hauek direnak:
- "Palabras y música" (24 min.)
- "Pistas anticipadas de una nueva dirección" (18 min.)
- "The Beatles en directo 1963-1965" (12 min.)
- "Inmersión total" (45 min.)
- Filmearen hasiera alternatiboa (3 min.)
Eta, honez gain, 64 orriko liburuxka gehitzen da.

2015(e)ko abenduaren 30(a), asteazkena

AQUI, AHORA Y PARA SIEMPRRE


"The Beatles. Aquí, ahora y para siempre" 

emon (Barcelona, 2015) 

DVD (85´)

Aspaldidanik daukat erosita DVD hau, baina oraindik ikusi gabe neukan...

Ez dakit DVDaren informazioan egiazkoa den ala ez, baina inoiz ikusi gabeko irudiak iragartzen ditu:
- Taldearen lehenengo emanaldiak, backstagen momentu batzuekin.
- Amerikara heltzen diren irudiak.
- Beatlemaniaren momentu dibertigarriak.
- Johnek  Jesusi buruz esandakoa eta horren ondorioak.
- Indiarako bidaia.
- John eta Yokoren ezkontzaren ingurukoak.

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

1 +


"1 +" 

The Beatles

CD + 2DVD

Apple (2015)

Gabonak hurbil daudenean The Beatlesen artikulu berriren bat salgai jarri ohi da, batzutan hain berria ez bada ere. 
Aurten "1" diskaren argitalpenaren 15. urteurrena ospatzen den honetan, taldearen "hit"en diska birrargiratu da, abesti horien bideoklipak deitu ditugunak zaharberrituak dituen DVD batekin. Deluxe edizioan, horiez gain, beste abestien bideoklipak dituen DVDa gehitzen da. Bildumazaleentzat altxor berria, noski!
Edizio ezberdinak egin dira:
1) CDa eta lehenengo DVDa dituena.
2) CDa eta lehenengo Blu-Ray duena.
3) Deluxe argitalpena 2 DVDekin.
4) Deluxe edizioa 2 Blu-Rayekin.

Hemen aurkezten duguna 3. da...


"1" CD-a

DVD-1: 


"Love Me Do"

"From Me To You"

"She Loves you"

"I Want To Hold Your Hand"

"Can´t Buy Me Love"

"A Hard Day´s Night"

"I Feel Fine"

"Eight Days a Week"

"Ticket to Ride"

"Help!"

"Yesterday"

"Day Tripper"

"We Can Work It Out"

"Paperback Writer"

"Yellow Submarine"

"Eleanor Rigby"

"Penny Lane"

"All You Need Is Love"

"Hello, Goodbye"

"Lady Madonna"

"Hey Jude"

"Get Back"

"The Ballad of John and Yoko"

"Something"

"Come Together"

"Let It Be"

"The Long and Winding Road"


DVD-2:
"Twist And Shout"

"Baby It´s You"

"Words of Love"

"Please Please Me"

"I Feel Fine"

"Day Tripper"

"Day Tripper"

"We Can Work It Out"

"Paperbak Writer"

"Rain"

"Rain"

"Strawberry Fields Forever""

"Within You Without You/Tomorrow Never Knows"

"A Day in the Life"

"Hello, Goodbye"

"Hello, Goodbye"

"Hey Bulldog"

"Hey Jude"

"Revollution"

"Get Back"

"Free as a bird"

"Real Love"

2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

CRÓNICA FOTOGRÁFICA


"Los Beatles. Los cuatro muchachos que hicieron temblar el mundo" 

Marie Clayton & Tim Hill (Daily Mailen argazkiak) Parragon (2015) 256 orr.


Liburudendetara heldu berria da argitalpen hau, liburua eta DVDa dituena. Liburuan Daily Mailen 400 argazkiekin The Beatles taldearen historia kontatzen zaigu eta DVDan taldearen emanaldiak ikus ditzakegu hasieratik Candlestick Parkeko azkenera arte. 
Publiko zabalari bideratuta dagoen produktu atsegina da eta os prezio onean dago salgai, 12 € ingurukoa!


"Ya están aquí Los Beatles" DVD

Parragon Books Ltd (2015) 60´

2014(e)ko abuztuaren 21(a), osteguna

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS-DVD


"Vivir es fácil con los ojos cerrados"

 David Trueba (España, 2013) DVD

Jadanik DVD eta Blu-Rayn ikus dezakegu "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmea, 2013an sei Goya sari irabazki zituena. 
Juan Carriónen historian libreki oinarrituta dago. Juan Carrión The Beatlesen abestiak erabiltzen zituen bere ikasleei ingelesa irakasteko 60ko hamarkadako Espainian. 1966an John Lennon Almerian "How I won the war" filmean parte hartzera etorri zenean, Juan Carrión berarengana jo zuen bera ezagutzeko eta berarekin hitz egiteko...
Filmean irakasleak bere bidaian etxetik alde egindako mutil bat eta sekreturen bat daukan neska hartzen du. Hirurok Almeriara joango dira eta haien bizitza betiko aldatuko da.


2012(e)ko azaroaren 10(a), larunbata

MAGICAL MYSTERY TOUR REMASTERED


Magical Mystery Tour-Collector´s edition (2012)

The Beatlesen Magical Mystery Tour filmea (1967) berrargitaratu egin da  aurten DVD eta Blu-ray formatoetan. Horrez gain, bildumagileentzako edizioa berezia ere badago honako produktuekin:

- Filmea (DVD)
- Filmea (Blu-ray)
- EP bikoitzaren berrargitalpena, sei abesti zituena.
- Filmeari buruzko liburua.

Opari ederra Beatleszaleentzat..



Magical Mystery Tour liburua


Magical Mystery Tour DVD eta Blu-Ray


Magical Mystery Tour EP bikoitza



2012(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

YELLOW SUBMARINE ZAHARBERRITUA


"Yellow Submarine" 

Georges Dunning (1968, 2012an zaharberritua)

Apple 

DVD  5099962145992

Atzo 1968ko Yellow submarine filme berriztua jarri zen salgai DVD eta blue-ray formatoetan. Agortuta zegoen filmea Paul Routan Jr-en taldeak berriztu du, fotogramaz fotogramaz eginda, jatorrizko filmea eskuz egindakoa zen eta.
Filmeaz gain, DVDan Mod Odissey izeneko dokumentala ikusteko aukera daukagu, proiektuaren making-offa azaltzen duena, eta,  jatorrizko trailerra, zuzendariaren iruzkinak eta beste elkarrizketa batzuk...


Material osagarrien barruan lau fotogramen kopiak ditugu, bakoitza Beatleskide bati dagokiona, eta filmearen pegatinak...




Bestalde, John Lasseterrek idatzitako 16 orriko liburuxka gehitzen da, filmeari buruzko ikerketa eginda, bertan kartelen aukeraketa ere ikus dezakegula. 



Liburuxka

2012(e)ko urtarrilaren 21(a), larunbata

NOWHERE BOY


Nowhere  boy Taylor-Wood.Sam. (UK-Canada)

Cameo (2011) 95´

Orain dela egun batzuk Nowhere  boy  filmearen  DVDa erosi eta ikusi egin dut. 
John Lennonen bizitzaren une erabakigarria irudikatzen duen filme honek, gazte denboran ikastetxetik kanporatu ondoren Johni zer gertatu zitzaion ikusteko parada ematen digu...
Bere bizitzaren bi emakume garrantzitsuen eragina ikusten dugu, Julia, txikitan utzi zuen ama, eta Mimi, etxean hartu zuen izekoa. Biok eragina handia izan zuten bere nortasunean eta karrera musikalean. Amak jotzen irakatsi zion, Rock & Rollaren munduan murgilduz (Elvis erregearen musikan, tartean) eta Mimik bere lehen kitarra erosi zion.
The Quarrymen sortu zenetik The Beatles taldea lehenengo aldiz Hamburgora joan ziren arteko ibilbidea irudikatzen da...
Ez nuke esango filme ona denik, baina bai gustura ikusten den horietako bat dela. 
Eta filmea amaitzean (nola ez!) Johnen Julia abestia entzuten da... 



Aaron Johnson (John Lennon)


Anne-Marie Duff (Julia) & Kristin Scott Thomas (Mimi)


Thomas Brodie Sangster (Paul), Aaron Johnson (John) & Sam Bell (George)



2010(e)ko urriaren 16(a), larunbata

ED SULLIVAN´S SHOWS-DVD


The 4 complete ED SULLIVAN SHOWS starring THE BEATLES
2 DVD
(2010)

1964ko otsailaren 9a zen. The Beatles taldea Amerikako Estatu Batuetako telebista programa ospetsu batean agertzen da: Ed Sullivan Show izenekoan. 73 milioi amerikarrek ikusi zuten beraien etxeetan eta Beatlemania jaio zen Amerikan!

Orain dela gutxi DVD bikoitz hau argitaratu da gure artean. Ed Sullivanen programak ikusteko aukera ematen dute, osorik gainera. Kontuan hartu behar da, barietate programa zela, magoak, kantariak, aktoreak edo zirku artistak ere agertzen zirela bertan. Horrez gain, iragarkiak ikus daitezke: bizarra kentzeko bitsa, zapatak garbitzeko krema, garbikariak, postreak egiteko errezetak,... Garaiko gizarte amerikarra irudikatuta agertzen zaigu. Zelako itxurak! Zelako garraisiak nerabeek egiten zituztenak!!

DVDetan Estatu Batuetan izandako 4 programa osoak agertzen dira, baina beste material osagarri asko ere badago: elkarhizketak, iruzkinak, Ed Sullivanek Topo Gigiorekin The Beatlesi buruz hitz egiten,...


Disc 1

1. diska:
-1964ko otsailaren 9ko programa
-1964ko otsailaren 16ko programa



Disc 2

2. diska:
-1964ko otsailaren 23ko programa
-1965ko irailaren 12ko programa

Eta horrez gain, 1964ko otsailaren 9an Ed Sullivan Showeko estudiora joateko sarreraren kopia daukagu...




1964ko otsailaren 9ko grabaketarako sarreraren kopia

2010(e)ko uztailaren 19(a), astelehena

BEATLES CARTOONS


The Beatles cartoons-Volume one

(DVD total-4, Brasil)

The Beatles cartoons Al Brodaxek ekoiztutako animaziozko seriea izan zen, 1965etik 1967ra emititua izan zena, geroago, egindako kapituluak behin eta berriz ikusi badira ere. Bertan, lau musikarien marrazki bizidunak agertzen dira haien abestietan oinarritutako historio laburretan. Horietaz gain, abestien karaoke antzekoa ere emititzen zen.
Seriaren DVDak zailtasun handiaz aurkitzen dira. Honako hauek dira neuk ezagutzen ditudan bakarrak...



The Beatles Cartoons-volume two

(DVD total-04, Brasil)


Hona hemen bi kapitulu eta bi karaoke , adibide moduan... Gehiago ikusi nahi izanez gero, DVDak topatzen ez direnean, YouTuben bilatu baino ez dago.