BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko urtarrila 28, asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-63


"The Beatles´ garden-63"

Sgt. Beatles Fan Club

Zaragoza (2014ko urtarrila) 32 orr.

Labetik atera berria heldu zaigu Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek argitaratutako fanzinearen azken aldizkaria, beti bezain interesgarri. 
Azkenaldi honetan taldeari buruz izandako berriak kontatuz gain, hauxek dira ale honen artikuluak:
- "Wings over America" Paul McCartneyren taldearen zuzeneko diskari buruzkoa, hirukoitza izan  zena.
- "La ciencia de los cuatro fabulosos" Oso artikulu bitxia The Beatlesek zientzia medikoan izandako eragina gaitzat hartzen duena.
- "On air-Live at the BBC, vol 2" Argitaratutako azken diskari buruzko artikulua.
- "New" Berriro McCartney hizpide, oraingoan bere azken diska komentatzeko.

Askotan esanda daukat, baina ekainean 62. zenbakia atera zenetik, ez da denbora gehiegi pasa aldizkari hau argitatzeko? Urtero ale gehiago ateratzen den aldizkaria nahiko genuke, noski!

Amaitzeko, loturan daukazue aldizkariaren facebook-en helbidea, The Beatles taldeari buruzko beste berriak kontsultatu nahi izanez gero  bertan topa baitaitezke: The Beatles´garden


2014(e)ko urtarrila 21, asteartea

EL QUINTO BEATLE


"El quinto Beatle-La historia de Brian Epstein"

Andrew G. Robinson, Kyle Baker & Vivek K.Tiwary

Paninicomics (Girona, 2013) 168 orr.

Nork merezi zuen bostgarren Beatleskide deitua izatea? Stuart Sutcliffe, The Beatlesen lehen garaiko baxua? Brian Epstein, taldearen managerra? George Martin, urte askotan haien disken ekoizlea izan zena? Joaquin Luqui, Espainiako irratiko beatleszale amorratua?... Paul McCartneyk argi zeukan: Brian Epstein, Liverpoolgo taldea munduko talderik ospetsuena izatea lortu zuen gizona!
Bostgarren beatleskidea zen Brian Epsteinen azken urteak kontatzen zaizkigu Paninicomicsek argitaratutako komiki honetan (sentitzen dut, baina neuk ez dut "nobela grafikoa" terminoa erabiltzen!). Kontakizuna The Beatles taldea ezagutzen duenean hasten da eta bera hiltzean amaitzen da, taldearekin izandako harremanez gain, bere bizitza pertsonala ere islatuta agertuz.
Gidoia Vivek J. Tiwaryrena da eta marrazkiak Andrew C. Robinsonenak, baina Filipinetan gertatu zenari buruzko episodia Kyle Bakerrek marraztua da, albumaren tonua apurtzen duena, nire ustez. 
Egia da Brianen bizitza ezezaguna gertatzen zaigula. "A Cellarful of Noise" (1964), bere autobiografia zena, eta Debbie Gellerrek idatzitako "Brian Epstein" liburua (2000) ditugu informazio bakarrak. Ongietorria, beraz, komiki hau.
Eta liburuaren sarreran Andrew Loog Oldmanek esandakoa gogoratuko dut: "Brianek The Beatles taldea maite zuen bezala bere burua maite izan balu, beharbada oraindik gurekin legoke"            

2014(e)ko urtarrila 17, ostirala

THE BEATLES EN ESPAÑA


"The Beatles en España (Edición corregida y aumentada)" 

José Luís Álvarez.

 Quarenetena Ediciones. Llinars del Vallés (Barcelona) (2013)

1. edizioa. 288 orr

2007an José Luis Álvarezek "Los Beatles en España" argitaratu zuen Leongo Lobo Sapiens argitaletxean. Nik baneukan liburu horren berri, baina irakurri gabe, aspaldian baitzegoen agortuta eta ezinezkoa gertatzen zitzaidan lortzea. Hala ere, "España rinde homenaje a The Beatles" izeneko pack-ean,  "Yo estuve con ellos" liburuxka aurkitu nuen, Álvarezen testuren laburpena dena. 
Eta orain dela gutxi, liburua berrargitaratu da, oraingoan Quarentena Edicionesen eskutik, Lobos Sapiensek berriro argitaratzeari ezin baitzion aurre egin. Gainera, argitalpen berritu honek informazio gehiago dauka, nik dakidala, Roberto Sánchezek Fonoramarako egin zuen dokumentua ekarpen berri bakarra izanik.
Liburuan José Luis Álvarezek (liburuaren azaleko argazkian Ringo eta Johen artean dago), Beatleskideek Espainian izandako ibilaldia kontatzen du lehenengo pertsonan, batzutan bere bizitzapeneen informazio gehiegi emanez, kontaketan garrantzi handia ez duena, nere ustez.
Hala ere, oso arin eta gustura irakurtzen da. Beatleszale guztiok irakurri beharrekoa da, orain arte ezagutzen ez genituen gertaerak kontatzen baitzaizkigu. 

"Los Beatles en España"

 José Luís Álvarez 

Editorial Lobo Sapìens (León) (2007)

 1. edizioa  250 orr.

2014(e)ko urtarrila 2, osteguna

RINGO PELUTXEA


Ringo Starr Pelutxea-Yellow submarine 

(30 zm)

Factory Entertainment, Inc (USA)

(2012)

Ringorena baino ez zitzaidan falta Beatleskideen pelutxeak blogean aurkezteko...
Lau pelutxeak 2012an AEBko Factory Entertainment enpresak jarri zituen salgai, nahiz eta Txinan ekoiztuak izan. 30 cm-ko irudi hauek Yellow Submarine garaiko jantziekin apainduta ditugu, taldeak izan zuen psikodeliaren garaiaren lekuko dira, beraz.