BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

EL QUINTO BEATLE


"El quinto Beatle-La historia de Brian Epstein"

Andrew G. Robinson, Kyle Baker & Vivek K.Tiwary

Paninicomics (Girona, 2013) 168 orr.

Nork merezi zuen bostgarren Beatleskide deitua izatea? Stuart Sutcliffe, The Beatlesen lehen garaiko baxua? Brian Epstein, taldearen managerra? George Martin, urte askotan haien disken ekoizlea izan zena? Joaquin Luqui, Espainiako irratiko beatleszale amorratua?... Paul McCartneyk argi zeukan: Brian Epstein, Liverpoolgo taldea munduko talderik ospetsuena izatea lortu zuen gizona!
Bostgarren beatleskidea zen Brian Epsteinen azken urteak kontatzen zaizkigu Paninicomicsek argitaratutako komiki honetan (sentitzen dut, baina neuk ez dut "nobela grafikoa" terminoa erabiltzen!). Kontakizuna The Beatles taldea ezagutzen duenean hasten da eta bera hiltzean amaitzen da, taldearekin izandako harremanez gain, bere bizitza pertsonala ere islatuta agertuz.
Gidoia Vivek J. Tiwaryrena da eta marrazkiak Andrew C. Robinsonenak, baina Filipinetan gertatu zenari buruzko episodia Kyle Bakerrek marraztua da, albumaren tonua apurtzen duena, nire ustez. 
Egia da Brianen bizitza ezezaguna gertatzen zaigula. "A Cellarful of Noise" (1964), bere autobiografia zena, eta Debbie Gellerrek idatzitako "Brian Epstein" liburua (2000) ditugu informazio bakarrak. Ongietorria, beraz, komiki hau.
Eta liburuaren sarreran Andrew Loog Oldmanek esandakoa gogoratuko dut: "Brianek The Beatles taldea maite zuen bezala bere burua maite izan balu, beharbada oraindik gurekin legoke"            

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina