BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko urtarrila 21, larunbata

NOWHERE BOY


Nowhere  boy Taylor-Wood.Sam. (UK-Canada)

Cameo (2011) 95´

Orain dela egun batzuk Nowhere  boy  filmearen  DVDa erosi eta ikusi egin dut. 
John Lennonen bizitzaren une erabakigarria irudikatzen duen filme honek, gazte denboran ikastetxetik kanporatu ondoren Johni zer gertatu zitzaion ikusteko parada ematen digu...
Bere bizitzaren bi emakume garrantzitsuen eragina ikusten dugu, Julia, txikitan utzi zuen ama, eta Mimi, etxean hartu zuen izekoa. Biok eragina handia izan zuten bere nortasunean eta karrera musikalean. Amak jotzen irakatsi zion, Rock & Rollaren munduan murgilduz (Elvis erregearen musikan, tartean) eta Mimik bere lehen kitarra erosi zion.
The Quarrymen sortu zenetik The Beatles taldea lehenengo aldiz Hamburgora joan ziren arteko ibilbidea irudikatzen da...
Ez nuke esango filme ona denik, baina bai gustura ikusten den horietako bat dela. 
Eta filmea amaitzean (nola ez!) Johnen Julia abestia entzuten da... 



Aaron Johnson (John Lennon)


Anne-Marie Duff (Julia) & Kristin Scott Thomas (Mimi)


Thomas Brodie Sangster (Paul), Aaron Johnson (John) & Sam Bell (George)






2012(e)ko urtarrila 14, larunbata

SGT. PEPPER´S-EN AZALA IMITATZEN...


Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band (The Beatles. Parlophone, 1967)

Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskaren azala musikaren azalik ezagunena eta arrakastatsuena da zalantzarik gabe. 
Azala egiteko Peter Blakek eta Jann Haworthek montaketa itzela egin zuten Paul McCartneyren ideiari jarraituz, eta Michael Cooperrek behin betiko argazkia egin zuen.
Kontua da ordudanik azala askotan imitatua izan dela, sarrera honetan ikus daitekeen bezala, bertan adibide batzuk baino jarri ez ditudala.
Frank Zapparen Mothers of invention taldeak imitatu zuen lehenengoz We´re only in it for the money diskaren kasuan, atzeko azala ere imitatu zutela.
The Rolling Stones taldeak, beren aldetik, Their Satanic Majesties Request diska argitaratu zutenean The Beatlesen diskari erantzun omen zion. (Begira ezazu nola izkutatu zituzten Beatleskideen irudiak azalean...)
Eta ordudanik mundu osoan eta mota guztietako disketan azala eredu bezala hartua izan da...
Haien artean, kasu berezia izan daiteke Sgt. Petsound´s diskarena, The Beatlesen diskaren azala eta The Beach Boysen Pet Sounds izenekoa uztartzen baititu.





We´re only in it for the money (The Mothers of Invention.Verve, 1968)




Their Satanic Majesties Request (The Rolling Stones. Decca, 1967)




Electronic Version Of Sgt. Pepper´s (Jun Fukamachi. Toshiba, 1977)


The Moonlight Tapes (Askoren artean. Danceville, 1980)


Burnig Ambitions (Askoren artean. Cherry Red, 1982)



The Great Celebtrity Sing Off (Golden Throats. Rhino, 1988)


Et es 20 Johr jenau jetz her (Bläck Fööss. ?, 1990)


Verssioneando (Tijuana In Blue. Basati, 1992)


Sgt. Pepper´s (Big Daddy.Rhino, 1992)


Sinister Slaughter (Macabre. Nuclear Blast ,1993)


The Exotic Beatles-Part Two (Askoren artean. Exotica Records, 1994)


Tropical Tribute to the Beatles (Askoren artean.RMM Records, 1996)




The Monster Mash Rock´N´Roll Party (Askoren artean. Novelty Records, 1998)


Around The Globe (Askoren artean. QDK Records, 1998)


Naçao Nordestina (Zé Ramalho. BMG, 2000)


The Good, the bad & the ugly (Sonny Vincent. Empty Records, 2003)


Cripple Crow (Devendra Banhart. XL Recordings,2005)


Sgt. Petsound´s (The Beachles, 2006)


Pet Sounds (The Beach Boys.Capitol, 1966)



Con la ayuda de la amistad (Askoren artean.Rama Lama, 2006)



Welltberünhmt In Österreich (Askoren artean.Universal Music, 2007)


2012(e)ko urtarrila 7, larunbata

LOS TESOROS DE LOS BEATLES


"Los tesoros de los Beatles" 
Terry Burrows. Libros Cúpula. Barcelona (2011)
1. ed. 64 orr.

Gabonetan The Beatlesi buruzko liburu berri batzuk egoten dira salgai, haien artean prezio altua dutenak, opariak direla eta, errezago saltzen direlakoan edo. 
Aurtengo kuriosoena, beharbada, Los tesoros de los Beatles izenekoa izan daiteke.
Liburua kutxa baten barruan saltzen da, argazkian ikus daitekeen azala duena, eta, barruan argazki askoz hornitutako biografia arrunta egonez gain, taldearen dokumentu batzuen fakzimilak ditugu.
Haien artean honako hauek daude:
- Hamburgon lan egiteko Bruno Koshcmiderrekin egindako kontratua.
- Neil Aspinallen txartelean idatzitako errepertorioa.
- Liverpooleko Jazz Societyren foilletoa.
- Pan American konpainiaren txartela, autografiatuta.
- Roy Orbison/Beatlesen giraren kartela.
- Wellintonen izandako kontzertuaren kartela.
- Empire Stadium (Vancuver) ekitaldirako sarrera.
- Help! filmatzen zutenean sinatutako postala.
- Magical Mistery Touren jaiarako gonbidapena.