BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
DENETARIK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DENETARIK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

BEATLEMANIA-10 POSTERS

 


Beatlemanía-10 posters

El Submarí Groc 

(2022)

100 aleko argitalpena

El Submarí Groc-ek 10 poster dituen karpeta hau argitaratu berri du. Poster bakoitzaren neurria 29 x 21 cm-koa da eta guztiak The Beatlesen lehenengo bi filmeen irudien erreprodukzioak dira. 
Esan beharra dago, bestaldetik, karpeta honen 100 ale baino ez direla argitaratu.

Beatleszaleak garenontzako material interesgarria!

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

ADABAKIAK

 


The Beatlesen adabakiak

Hauek jantzietan jartzen ziren adabakiak dira, lisagailuz berotu ostean itsasten ziren horietakoak.
Hemen aurkezten ditugun hauek "El Corte Inglés" enpresak saltzen zituen bere garaian, haien prezioa pezetetan jartzen zuenez 2.000 urtea baino lehenago izan beharko  litzateke...



2022(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

REVOLVER DISKAREN AZALAREN DISEINUA

 


The Beatlesen "Revolver" diskaren argitarapen bereziak kaleratu diren urtean gaude. Horrez gain, diskari buruzko artikuluak daude aldizkari askotan eta ikerketa ugari agertu dira ezezagunak ziren datuei buruz. Horrekin jarraituz,  hona hemen Klaus Voormannek diseinatutako diseinuaren azala azaltzen duen bideoa. Oso interesgarria!

2021(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

RINGO


Bai, hau Ringo da. Ez naiz okertu, ez!
Ringo gure etxeko txakurra da eta gure seme-alabek izen hori jarri zioten niri engainatzeko edo, nik etxean txakurrik nahi ez nuelako eta Beatleskide baten izena jarrita, bigunduko nintzelakoan zeudelako.

Kontua da 7 urte daramatzala gure etxean Ringok... 

 

2019(e)ko abuztuaren 1(a), osteguna

TAXMAN BEATLES BAR-EDALONTZIAZPIKOA


Taxma Beatles Bar-Edalontziazpikoa

Taxman Beatles Bar

(León)

The Beatlesekin zerikusia duen beste pub baten edalontziazpikoa da honako hau.
Pubak Taxman du izena eta Leónen dago. Argi dago, hango apainketa dela eta, bertako beatleskide kutunena Harrison dela...


"Taxman" BeatlesBar (León)

2018(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena

RINGO EUSKADIN


Igandean Bilboko Euskalduna Jauregian egon ginen Ringoren kontzertuan.
Lehenengo aldiz ikusten nuen Ringo... 
Egia esan,  bere taldeko musikariak oso onak dira eta haien aldetik klasiko batzuen bertsio interesgarriak entzun genituen. Ringok, bere aldetik,  bere bateria jo zuen, beti 60ko hamarkadaren estiloan, baina gau horretan benetako bateria Greg Bissonette izan zen, gaur egungo bateriarena egin zuena.
Ringok abesti batzuk kantatu zituen, haien artean, The Beatlesen "Yellow submarine", "I Wanna be your man" edo "With a litlle help of my friends", John Lennonen "Give peace a chance" abestiaren  zati batekin amaitu zuela.
Oso atsegin egon zen publikoarekin, baina bere musika eragina pobrea gertatu zen...




2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

LOS CUATRO FABULOSOS A CROCHET


Los cuatro fabulosos a CROCHET

Parragon books Ltd (2015)

The Beatlesekin zerikusia duten produktuak amaigabeak dira. Denetarik aurkitu daiteke...
Lortu dudan azkena CROCHETez lau kideak egiteko kit hau da. Kutxa barruan liburuxka bat dago, John, Paul, George eta Ringoren irudiak  egiteko argitasunak dituena. Gainera, hauek  egiteko materiala  gehitzen da (haria, betetzekoa eta orratza) 



2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

YELLOW SUBMARINE ITSULAPIKOA


"The Beatles.Yellow Submarine-Money Box"

Subafilms S. L. (2016)

Orain dela hilabete bi erosi nuen The Beatlesen filmearen submarino horiaren irudi handia zelakoan. Gero portzelanazko itsulapikoa zela ikusi nuen... Zelako despistea!




2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

YOKO LENNON´S-BILBAO


Yoko Lennon´s pubaren edalontzi-azpikoa

Pasa den otsailean Yoko Lennon´s izeneko pub baten edalontzi-azpiko honi buruzko sarrera argitaratu nuen blogean. Bilbon, Zabalburu plazatik hurbil zegoen pubarena izan zitekeela esaten nuen horretan, baina ez nengoela seguru. 

Kontua da informazio gehiago aurkitu dudala eta jadanik egiaztatuta dago...
Hemen daude pubaren inaugurazioaren kartela (1981) eta Alaska y los Pegamoides taldearen emanaldi-iragarkia, bietan pubaren logotipoa ikus daitekeela, edalontzi-azpikoan dagoenaren berbera dena.



(1981)


1982-11-26


2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

YOKO LENNON´S PUB


Edalontzi-azpikoa (Yoko Lennon´s pub)

John eta Yokoren izena duten pub asko egon dira eta oraindik daude munduan zehar. Badakit haietariko askok ere arazo legalak izan dituztela Johnen alargunaren demanda judizialengatik. 
70ko eta 80ko hamarkadan Bilbon Lennon´s izeneko puba zegoen Zabalburuko plazatik hurbil. Ez nintzen inoiz bertan izan, baina bere ateko iragarkia  ikusten nuen ondotik pasatzerakoan.
Ez dakit edalontzi-azpikoa hau pub hari dagokion, baina nere bilduman beraren oroigarriren bat izatea gustatuko litzaidake...

2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

BINÉFAR BEATLES WEEKEND 2015


Apirilaren 24, 25 eta 26an Beatleskideen topalekua izango da Binéfar herria. Bertan, ekintza ugari izango ditugu: erakusketak, hitzaldiak, Jesús Ordovasen "John Lennon" liburuaren aurkezpena, bildumagaien azoka edo "Help" filmearen emanaldia, besteak beste.
Hona hemen egun horien egitaraua:



2015(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

JOHN LENNONEN KIKARAK


Hauexek dira ditudan John Lennoni buruzko kikarak. 
Lehenengo biak "Imagine" filmearen kartelean erabili zen irudia daukate. Hirugarrena
ean "Imagine" abestia grabatu zen piano zuriaren irudia ikus daiteke, eta laugarrenean John eta Jokoren irudi borrokatzailearen adibidea dago.






2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

ENKANTEA SOTHEBY´S-EN


"Free as a bird" diskaren azala

(Bertan agertzen den marrazkiak 8.820€ eta 11.025€ bitarteko kotizazioa dauka)

Bihar New Yorkeko Sothetby´s-eko egoitzan John Lennoni eskeinitako enkantea izango da. Bertan bere marrazki eta gutunen artean 100 lote salduko dira. Marrazki gehienak berak idatzitako lehengo liburuan agertzen ziren, "In his own write" izenekoan, hain zuzen ere. 
Hasierako prezioak 2.000€ eta 50.00€ bitartekoak dira, baina saltzerakoan  askoz handiagoak izan daitezke. Bihar jakingo dugu!



2014(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

YOKO ONO BILBON


Irailaren 4ra arte Bilboko Guggenheim Museoan Yoko Onoren lanari eskeinitako erakusketa egongo da ikusgai, Half-a-wind-Show izenekoa.
Egia esan, niri ez zait gehiegi gustatu, ez baita oso interesgarria. Kuriositate moduan, John Lennonek Yoko ezagutu zuenean erakusaretoan ikusi zuen "Sabai pintura, bai pintura" ("Ceilling Painting, Yes Painting", 1966) obra ikusteko aukera daukagu.


n

Erakusketa zabaldu baino lehenago hiru performance egin zituen museoan: Sky Piece To Jesus Christ, Promise Piece eta Action Paintig, azken hau museorako pentsatutakoa dena.



Informazio gehiago nahi izanez gero, Guggenheim Museoaren webgunea kontsulta daiteke.





2014(e)ko apirilaren 5(a), larunbata

GLEE-IMAGINE



Hona hemen "Glee" telesailean ikus genuen John Lennonen Imagine abestiaren bertsioa, gorren talde batek kantatuta telesaileko protagonista batzuekin. 
Ez galdu, merezi du eta!

2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

BINÉFAR BEATLES



Asteburu honetan Binéfar (Huesca) Beatleszaleen bilgunea da. Izan ere. Liverpoolgo taldea  dela eta, ekintza asko antolatu dira:
- "Campos de fresas en el desierto" izeneko erakusketa, John Lenonek Almeriarekin daukan loturaz.
- Adolfo Iglesiasen hitzaldia "Juan & John: El profesor y Lennon en Almeria para siempre" liburuari buruz.
- "Nowhere boy" eta "Across the universe" filmeen emanaldiak.
- Beatlesen abestien bertsioak kantatzen dituzten "Abbey Road" taldearen emanaldia.

Binéfarrera hurbiltzeko aukera baduzu ez galdu eta gero kontatu!!


2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

BILBON BERRIRO!


Gaur The Beatles taldearen emanaldia izan dugu berriro Bilbon. Izan ere, Beatleskideen txotxongiloak ikusteko aukera izan dugu hiriko Kale Nagusian...




2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

BILBOKO ATHLETICEKO JOKALARIAK


Athleticeko jokalariak  The Beatles taldearen itxuraz (EITBko irudia)

Urtero bezala abenduaren 24an ETBn "Euskal Kantuen Gaua" programa ikusteko aukera izango dugu. Programa horretan kantariak ez diren pertsona ezagunek abesten dute, kanta herrikoak normalean. Aurten, sorpresa moduan, Bilboko Athleticeko lau jokalari izango ditugu The Beatles taldea imitatzen."Love me do" abestia interpretatuko omen dute.
Irudian ikus ditzakegu Markel Susaeta, Mikel Balenziaga, Iker Muniain eta Oscar de Marcos Beatleskidez mozorrotuta. 


2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

THE BASKLES


The Baskles (2013)

Alvaro Macua-Bateria
Iñigo García-Baxua
Imanol Fortes-Kitarra
Bittor Fortes-Kitarra

Euskal Herriko Unibertsitateko gazte batzuek The Baskles izeneko gezurrezko dokumentala filmatu dute, izen bereko rock taldeak The Beatles baino lehenago musikaren historia aldatu zuen taldearena, hain zuzen ere. Ez galdu! Benetan merezi du!
Jon Lenonkoetxea, Patxi McKarnagirre, Jorge Harrisonetxe eta Iñigo Starbideren taldeak arrakasta handiko abestiak grabatu zituen.

Lehengo diska With The Baskles omen zen eta Mutrikun lehenengo kantaldia izan zuten. Geroago, Basktlesmanía izan zen, "Gelp, no se puede ligar" bezalako abestien arrakastarekin.
Kantaldiak utzita, Bilboko Jarrai Road estudioetan grabatzen zituzten haien diskak, "Sargento piperrak" edo "The Blue Album", adibidez,  azken hau Bilboko kolore urdinari eskeinitakoa, nolabait.
Eta amaitzeko Bilboko Futbol Taldeari eskeinitako abestia: "A le ti"

"Cuando me encuentro en  tiempos de problemas la Amatxu de Begoña viene a mi. Gritos de esperanza, A  le ti- Y la hora  más oscura ya se sienta justo frente a mí,  gritos de esperanza, A le ti. A le ti,  A le ti, A le ti, beti zurekin,  A le ti ... Cuando los corazones rotos sepan que no pueden más tendrán una respuesta... A le tic. Y que la lluvia no perdone en las gradas de  San Mamés, somos de los tuyos ... A le  ti. A le ti, A le ti, A le ti , A le ti beti zurekin, A le ti, ..."






2013(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

URTEBETETZEA


John Lennon (1940-1980)

Gaur John Lennonen urtebetetze eguna da. 73 urte beteko zituen...
Auskalo zelako diskografia izango zuen bizirik izango balitz!