BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
PIRATAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PIRATAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

IN THE BEGINNING


"In the beginning" 

The Beatles 

Mischief Music (EU, 2013) 

5-7´´SGL (HHA6)


Ezaguna banuen ere lortu berria daukat The Beatlesen diska-kutxa hau. 
Ez dakit diska bilduma ofiziala den ala ez. Kontua da The Beatlesek Tony Sheridanekin grabatutako abesti batzuk dituela eta lehenengo singlearen biak, baina niretzat ezezaguna den enpresak argitaratua dela.
Kutxa honek bost binilo ditu, bostak binilo garden gorriak. Esan beharra dago kutxa urdina ere salgai dagoela, eduki berbera duena baina binilo garden urdinekin.


"In the beginning" 

The Beatles 

Mischief Music (EU, 2013) 

5-7´´SGL (HHA5)


2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

MORE BEATLES


"More Beatles" 

BRS (Portugal, 1990) BRS 73180

Diska honetan aurretik The Beatlesen diskografia ofizialean argitaratutako abestiak biltzen dira, taldearen lehenengo garaikoak, hain zuzen ere.


2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

THE SILVER BEATLES IN BLACK


"The Silver Beatles in Black. Featuring Tony Sheridan"

Dog & Roll (ECC,1995) DNR 018

Behin eta berriz argitaratu diren abestiak ditu diska honek, The Beatles taldeak Tony Sheridanekin grabatu zituenak. 
Kasu honetan, berezitasuna CDa metalezko kutxa biribil beltzean gordeta egotea da.