BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2010(e)ko abendua 30, osteguna

ROLLING STONE-134


Rolling Stone-134


(2010eko abendua)

Progresa (Madrid)

154 orr.


Orain dela 30 urte Amerikako Estatu Batuetako Rolling Stone aldizkariak John Lennoni buruzko ale berezia atera zuen, Annie Leibovichek John hil zuten egunean egindako argazki mitikoa azalean agertzen zela, Historiako ezagunenetariko bat izango dena ordudanik.
Abendu honetako alean, Espaniako Rolling Stone aldizkariak orduko artikuluak argitaratu ditu , gaztelaniaz lehenengo aldiz irakurtzeko aukera emanez. Eta, noski, jatorrizko azala berriro erabili egin da.
Honetaz gain, 33 artistari Leibovichen azala berrinterpretatzeko eskatu zitzaion, emaitzak maila ezberdinekoak direla, baina interesgarriak. Haien artean, Mariscal edo Alberto Corazónen lanak daude, adibidez.
Bestalde, oso ona iruditu zait Javier Méndez Floresek Leibovichen argazkiari buruz idatzitako ausnarketa ...


Rolling Stoneren jatorrizko azala


Annie Leibovichen argazkia

2010(e)ko abendua 20, astelehena

JOHNEN KITARRA


Rikenbacker 325 Capri (1958)

25 cm-ko irudia

The Baby Axe Co Ltd (Kent, England)

Orain dela gutxi, John Lennonen kitarraren miniatura hau lortu nuen. Berak erabiltzen zuen Rikenbacker 325aren eredua bere kutxa barruan saltzen da, kutxak garraiatzeko maleta irudikatzen duela.
Enpresa berak beste Beatleskideen kitarren miniaturak eta Ringoren bateriarena ere saltzen ditu.




John Lennonen Rikenbacker kitarrei buruz irakurtzeko hona hemen helbide hau:


Eta The Beatles taldekideen Rikenbacker kitarrei buruz beste hau:

2010(e)ko abendua 14, asteartea

BEATLES MEMORABILIA, LA COLECCIÓN DE JULIAN LENNON


Beatles memorabilia-La colección de Julian Lennon

Southall, Brian & Lennon, Julian. Grijalbo. Barcelona (2010)1. ed. 192 orr.

Julian Lennonek, John Lennonen seme nagusiak, The Beatles taldeari buruzko bilduma ederra osatu egin du urte askoren buruan. Harrigarria bada ere, bere aitarengandik oso objektu gutxi jaso egin zituen ( Johnek oparitutako bi kitarra). Bilduma egin ahal izateko enkanteetan erosi egin ditu objektu asko, Paul MacCartneyk edo May Pangek oparitutakoez gain. Gogoratu behar da Paul Julianen laguna dela eta May Johnen emaztegaia denboraldi batean, asteburu galdua deitutako garaian.
Aurten argitaratutako liburu honetan bildumaren berri ematen zaigu lehenengo aldiz, White Father: The Spirit of Lennon izeneko erakusketa ibiltariaren ondoren.
Izugarri aberatsa da Julianek daukana: Johnen kitarrak, urrezko diska asko, argazkiak, letrak, egindako marrazkiak, jantziak, filmeen fotogramak, ...

"Bilduma hau oso garrantzitsua da niretzat... nere historiaren zati bat da, gure historiarena."

(Julian Lennon)



2010(e)ko abendua 8, asteazkena

LOTERIA-2


Loteria

Sgt Beatles Fan Club

Zaragoza ( 2010)

Ekaineko sarrera batean Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ateratako loteria txartelak jarri nituen. Honetan aurtengoa eta lortu berri dudan 1995koa daude, orduko sarrera osatzeko edo.
Aurtengo txartelean Espainako All you need is love singleko argazki bera erabili da eta 1995koan Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band LPko azalaren karikatura dago.


All you need is love/Baby you´re a rich man

DSOL 66.080

EMI-odeon, 1967


1995

2010(e)ko abendua 1, asteazkena

THIS IS ROCK-78


This is Rock-78

Irun (2010eko abendua) 98 orr.

This is Rock (TIR) Irunen argitaratzen den rock aldizkaria da, 2005etik kioskoetan dagoena. Jadanik 78 zenbaki atera dira eta kalitatezko produktua eskeintzen jarraitzen dute.
Abenduko alean The Beatlesi buruzko bi artikulu irakur daitezke: John Lennon hil zen egunari buruzkoa eta Abbey Road diskari buruzkoa.
Johnen azken egunaren datuak kontatzeko, aurten argitaratutako December 8,1980-The day John Lennon died liburuaren zati batzuk erabili dira. Liburu hau Keith Elliot Greenberg kritikari ezagunak idatzi du. Ea laster gure artean argitaratzen den!



December 8, 1989-The day John Lennon died
Greenberg, Keith Elliot. Backbeat (2010) 256 orr.


Bigarren artikuluan Let it be eta gero grabatu zuten Abbey Road diskari buruz hitz egiten da: zernolako giroa zegoen, nolako saioak izan ziren, ... Orain dela 40 urteko historia...The Beatlesen amaiera.

2010(e)ko azaroa 20, larunbata

EL MENTÓN DE FOGARTY


Venimos subidos en norias

(Warner, 2009)

El mentón de Fogarty Bizkaiko pop-rock taldea da, Bilbo Basket saskibaloi taldearen abestia egin zuena. Jadanik disko bi ditu argitaratuta, azkena Venimos subidos en norias izenekoa dela.
Nik behin entzun nituen zuzenean eta esan beharra daukat oso inpresio ona atera nuela. Soinu ona daukate, saio dibertigarria egiten dute eta jendea erakartzen dakite. Zer gehiago eska daiteke?
Kontua da azken diskaren Todo está cambiando a mi alrededor abestiaren bideoklipa egin zutela, The Beatlesen A Hard Day´s Night filmearen irudiak eta eszenak imitatuz. Noski, Inglaterran izan beharrean, Bilboko kaleetan, Iparraldeko tren-geltokian edo Getxo inguruetan ikusten ditugu taldekideak. Ikus daitezke kaleetatik korrika egiten, aireportura heltzen, haien zaleak zorabiatuta, ...
Ez al da dibertigarria?


2010(e)ko azaroa 13, larunbata

THE BEATLES´ GARDEN



The Beatles´Garden-1

(1993ko martxoa)

1993tik Zaragozako Sgt. Beatles´Fan Clubek The Beatles´Garden aldizkaria argitaratzen du. Hasiera batean, urtean lau ale argitaratzen baziren ere, gaur egun ez dago argitaratzeko epe finkorik, batzutan ale berririk gabeko hilabete asko pasatzen direla.
Ale batzuk jadanik agortuta daude, baina asko oraindik lor daitezke. Kasu batzuetan, berriro argitaratu dira, batez ere lehenengoak. Esan beharra dago lehenengo hauek oso kotizatuta daudela bildumagileen artean...

The Beatles´Garden-2 (2. edizioa)

(1993ko uda)

Denboraz aldizkaria kalitate handiagokoa izatera heldu da, askotan bertan artikulu interesgarriak irakur daitezkeela. Bestalde, azken hilabeteetako informazio asko edukitzen du: liburu berriak, erakusketak, diska berriak, enkanteak, argitaratzen diren DVDak, ...

Azken zenbakia ekainekoa izan zen. Hona hemen bere azala...


The Beatles´Garden-57

(2010eko ekaina)

Edukiak:

- "Y Not, el nuevo disco de Ringo Starr"
-"Rob Shanahan, fotografiando a Ringo"
-"De Almería para el mundo"
- "Hard day´s night hotel"
-"La guitarra Rosetti Solid 7 de Paul Mcartney"
- "Ataques a la estatua de John Lennon en Almería"
- "Noticias"


2010(e)ko urria 27, asteazkena

JOHN ETA YOKO BARTZELONAN


John eta Yoko Bartzelonako argizarizko irudien museoan



Esan beharra daukat: argizarizko irudien museoak ez ditut gustuko, lehen egiten ziren beldurrezko filme horiengatik izango da, behar bada, baina ez ditut erakargarri. Gehienetan, irudiek ez dute pertsonaien antzik, artifizialegiak direla ematen dute,...

Bartzelonan dagoen museoan, John eta Yokoren irudiak daude, argazkian ikus daitezkeenak. Zelako txarrak diren! Ez dute haien antzik, ez da?

Ea hobeak egiten dituzten edo, bestela, kentzea izango litzateke onena!!

2010(e)ko urria 16, larunbata

ED SULLIVAN´S SHOWS-DVD


The 4 complete ED SULLIVAN SHOWS starring THE BEATLES
2 DVD
(2010)

1964ko otsailaren 9a zen. The Beatles taldea Amerikako Estatu Batuetako telebista programa ospetsu batean agertzen da: Ed Sullivan Show izenekoan. 73 milioi amerikarrek ikusi zuten beraien etxeetan eta Beatlemania jaio zen Amerikan!

Orain dela gutxi DVD bikoitz hau argitaratu da gure artean. Ed Sullivanen programak ikusteko aukera ematen dute, osorik gainera. Kontuan hartu behar da, barietate programa zela, magoak, kantariak, aktoreak edo zirku artistak ere agertzen zirela bertan. Horrez gain, iragarkiak ikus daitezke: bizarra kentzeko bitsa, zapatak garbitzeko krema, garbikariak, postreak egiteko errezetak,... Garaiko gizarte amerikarra irudikatuta agertzen zaigu. Zelako itxurak! Zelako garraisiak nerabeek egiten zituztenak!!

DVDetan Estatu Batuetan izandako 4 programa osoak agertzen dira, baina beste material osagarri asko ere badago: elkarhizketak, iruzkinak, Ed Sullivanek Topo Gigiorekin The Beatlesi buruz hitz egiten,...


Disc 1

1. diska:
-1964ko otsailaren 9ko programa
-1964ko otsailaren 16ko programa



Disc 2

2. diska:
-1964ko otsailaren 23ko programa
-1965ko irailaren 12ko programa

Eta horrez gain, 1964ko otsailaren 9an Ed Sullivan Showeko estudiora joateko sarreraren kopia daukagu...




1964ko otsailaren 9ko grabaketarako sarreraren kopia

2010(e)ko urria 9, larunbata

ROLLING STONE-132


Rolling Stone-132

Madrid (2010eko urria)

John Lennon bizirik balego, gaur bere 70. urtebetetzea ospatuko genuke. Hori dela eta, Rolling Stone aldizkariak, urriko alean, bere bizitzari buruzko 70 datu aurkezten dizkigu, 70 incógnitas sobre su vida y su música izenpean. Egia esan, datu berri gehiegirik ez dago. Nik, adibidez, ez nekien hiru liburu idatzi zituenik. Lehenengo biak ezagutzen nituen, baina ez neukan Skywrinting by World of Mouth izenekoaren berri. Barregarria iruditu zait, bestalde, Tierno Galvánek, Madrilgo alkatea zenak, John Lennox deitzen ziola.
Interesgarriena da nola aurkezten den bere garaiko Liverpool, Londres edo New York hiriak nolakoak ziren , marrazkien bidez lagunduta.
Johnen bizitza irudikatzen duen komikia ere gehitzen da , baina oso laburra da (2 orrikoa) eta ez da oso ona.
Amaitzeko, Yoko Onori egindako elkarhizketa txikia dago, Johnen diskografia erremasterizatua argitaratuko dela aitzakiarekin.

2010(e)ko iraila 27, astelehena

EMIROBERREN IRUDIAK


Beatlemanía-Paul
Emirober
 (8 cm-ko irudiak)


Antza denez, 80ko hamarkadako irudiak dira honako hauek, 60ko hamarkadan eskuz margotutako Comansi motakoak imitatuz eginak. Kasu honetan, The Beatles taldekideak Beatlemania izeneko lau boltsa ezberdinetan agertzen dira (blister esango lukete moderno izan nahi dutenek).
Bakoitzak lau irudi ditu, baina ezberdintasuna kartoian dagoen irudian datza: John, Paul, George edo Ringorena.
Haurtzaroan genituen indio eta bakeroen irudiak bezalakoak dira. Zelako garaiak!!


Beatlemanía-John


Beatlemanía-George


Beatlemanía-Ringo

2010(e)ko iraila 14, asteartea

22 ESCARABAJOS


"22 escarabajos-Antología hispánica del cuento Beatle"
Askoren artean. Páginas de Espuma. Madrid (2009) 1. edizioa. 318 orr.

Nahiz eta aurretik erosita eduki, udako oporrak arte ez dut irakurri 22 escarabajos liburua. Asko gustatu zait, benetan.
Beatles taldea, haren partaideak, abestiak edo haiekiko leiendak abiapuntu hartuta gaztelaniaz idatzitako 22 ipuin ditu. Gehienak argitaratugabeak dira, lehendik argitaratuak ere egon arren, hain artean, gaztelaniaz argitaratu zen lehena, Leopoldo Marechal argentinarraren El Beatles final ipuina, 1968koa dena. Bertan, Ringo ituxako robotaren istorioa kontatzen zaigu
Eta honako hauek ere asko gustatu zaizkit:

Bere txikitasunean oso ipuin handia da Eduardo del Llano izenekoa, Kubako izen bereko idazleak idatzitakoa. Eduardo del Llano idazleari buruzko balizko abestia sortze-prozesua azaltzen digu eta Beatlesen partaideen nortasun ezberdinak agerian uzten ditu, bakoitzak guk aurretik pentsa dezakeguna adierazten duela.
Las notas vicarias ipuinean lagun bik piano zahar batean Michelle jotzen ikasten dute, eta ustegabeko amaierarekin nolabaiteko zalantzan gelditzen gara.
Rock in the Andes ipuinean rock taldeak edo kantariak antikristo omen diren leienda datorkigu. Abesti konkretu batzuk aldrebes entzunda, deabruaren mezua entzun daitekeela esaten duena, edo erlijioa edo munduaren aurkako esaldiak esaten duten abestiena. Ipuinean John Lennon antikristo modukoa aurkezten dute protagonistek eta David Chapman, Johnen hiltzailea, munduaren salbatzailea edo.
33 ladrillos. Imajina dezagun ibai zabala zeharkatzen ari garela txalupaz laguntzaile batekin eta "pirata" batzuek, txalupara igonda, gure Beatlesen biniloak lapurtzen dizkigutela. Zer gerta daiteke?
Café anacrónico. Seargent Pepper´s diskaren azalean agertzen diren pertsonaiak kafetegi batean elkartzen dira, Ez da pixkat beldurgarria?
Julia. Johnek amari eskeinitako abestia abiapuntu hartuta, mamuen ipuina idatzi zuen Care Santos idazle kataluniarak, oso tonu lirikoan.
Cómo maté a John Lennon. Andrés Neuman argentinarrak hirugarren pertsona kokatzen du John Lennon hil zuten momentuan, Yoko bertan ez zegoela adieraziz. Zer gertatu zen bertan ipuinaren arabera? Neumanek idazten duen bezala: " Fuí yo quien mató a Lennon, pero no fuí su asesino..."


2010(e)ko iraila 2, osteguna

THE BEATLES KOMIKIETAN


“Beatles, The: su historia”

Askoren artean. Rosell (Girona, 2009) 1. ed. 252 orr.

Iaz The Beatlesen historia kontatzen duen komiki hau argitaratu zen. (Gaur egun, jende askok nobela grafikoa dela esango luke, baina nik ez dut termino hori ulertzen, antzeko liburuei betidanik komiki deitu zaielako. Modernoagoak direlakoan egongo dira!!)
Stéphane Nappezek idatzitazko idazki biografiko laburrak daude (Johnek Paul egazutu zuenean, Brian Epstein hil zenean, Yoko Ono Johnen bizitzan agertu zenean,...) eta bakoitzari buruz marrazkilariek komikia marraztu dute Gaet´sen gidoiarekin.
Egia esanda, komikigile gehienak ez ditut ezagutzen, Espainiako Victor Giménez izan ezik.
Bestalde, estilo eta kalitate ezberdinekoak direla esan behar da, baina orokorki interesgarri suertatzen da.

The Beatlesen historiari buruzko beste komikiak daude. Adibidez, honako helbide honetan irakur daiteke sarean dagoena:

http://www.beatle-web.com/comic/comic.htm



“Beatles y Lennon-Mermelada y dinamita”

Nicolás. Casset. Madrid (1992) 1. ed. 45 orr.

Liburu honetan, orrialde bakoitzean abesti bati buruzko komikia dago.
Bi estilokoak txandakatzendira, behin eta berriz: alde batetik, collage
antzekoa dena, eta, bestetik,marrazki koloretsukoa.


El submarino amarillo (Clásicos del cine)

Novaro argitaletxea (Mexiko)

Izen bereko filmearen komikia, filmea bezain psikodelikoa. Mexikon argitaratua zen, baina gure artean irakurrita.

The Beatles taldea ere beste komiki ezagunetan agertu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:

1) Albert Uderzok eta René Goscinnyk anakronismoez betetzen zituzten Asterix eta Obelixen komikiak, lurralde bakoitzaren topikoak edo pertsonaiak sartzen zituztela. Ohitura honi jarraituz, The Beatlesen partaideak Astérix chez les Bretons albumean agertzen dira, komikiaren protagonistak Bretainara heltzerakoan oso ezagunak eta famatuak diren koblakariak aurkitzen dituztenean, neskak inguruan oihuka daudela.
Hemen ikus daitezke euskerazko bertsioan eta jatorrizkoan.



Asterix Bretainian

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)



Asterix Bretainian

(15. xaflako azken bineta)


Astérix chez les Bretons

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)

2) Superman´s Pal Jimmy Olsen komikiaren 79. kapituluan, Superman eta Jimmy, bere laguntzailea, iraganera doaz, Kristo aurreko 1000 urtera, Sansonen bila . Bertan, Jimmyk Beatlesen abestiak kantatzen ditu, Ringoren antzera perkusioa joz.


Superman´s Pal Jimmy Olsen


79 zka (1964)

George Pap (marrazkia) & Leo Dorfman (testua)

Curt Swan (azalaren marrazkia)


Metropolisen gaude, apartamentu batean. Jimmyk bere ileorde gorria jantzita hobeto pasatzen omen du Beatlesekin...



Iraganeko Israelen Beatlesen ileordeak saltzen ditu, Yeah!, Yeah!, Yeah! kantatu eta danborra jotzen duen bitartean...


Superman heltzen denerako, Ringo bezain ospetsua da Jimmy...

Kapitulu honek ez dauka ez bururik ez hankarik, baina kuriosoa da, benetan.

3) Batmanen komiki honek Paul McCartney hil zela zioen zurrumurrua du gaitzat. Ez da aipatzen The Beatles taldea, arazo legalak direla eta , beharbada, baina lotura oso argia da: hasierako historioa, taldekideen itxura edo diskaren azala (St. Peppersen atzeko azala bezalakoa).


Dead... Till Proven Alive!

Batman-222

Irv Novick (marrazkia) & Frank Robbins (testua)


(1970)


Komikian, The Oliver Twists (The Beatles) taldeko Saul Cartwrigth (Paul McCartney) hilda zegoela esaten zuten askok, eta Robinek egia aurkitu nahi du. Saulen ahotsaren grabazioak egiten dituzte, ordezkoa dela egiaztatzeko. Adibidez, Alfredi bere urtebetetze egunean kantatzeko eskatzen diete.
Amaiera harrigarria da: Saul bizirik dago. Beste hirurak, aldiz, hegazkin istripu batean hil egin ziren
,hiru ordezkoak jarri zituztela!






4) Fantastic Four komikietan ere erreferentzia aurki daiteke. Strange Tales izeneko batean gertatu zen, The Thing eta The Torch baino ez dira agertzen eta Beatlesen " kameoa" dago.


(1964)

1965ko bineta batean Beatlesen partaideak agertzen dira   Reed Richards eta Sue Strormen ezkontzan. Bila daitezke bertan...



Alex Ross (marrazkia) & Kurt Busiek (testua)

(1965)

5) Eta... Yogi Hartzak, ileordea jantzita, Beatlesen abestiak kantatzen kitarra jotzen zuen bitartean, 1965ko tira honetan...


Yogi Bear

Bill Hanna & Joe Barbera

(1965)

2010(e)ko abuztua 24, asteartea

RINGOREN BESTE BATERIA


Aurtengo udan Ringoren jostailuzko beste bateria hau aurkitu eta erosi dut. A hard day´s night diskari dagokiona da, bertan dauden marrazkiek adierazten dutenez, izen bereko diskaren azalekoak dira eta.
Aurreko sarrera batean agertzen zena bezala, ProbaDisk enpresak egina da.
Serie honetako beste bateriak daude?



2010(e)ko abuztua 16, astelehena

ENDERROCK-177

Enderrrock 177 (2010eko uztaila)
Enderrock (Barcelona) 74 orr.

Katalunian izandako oporretan Enderrock aldizkariaren uztaileko alea erosi nuen. Ez nuen ezagutzen, baina katalaneraz argitaratzen den argitaletxe ezagun baten rockari buruzko aldizakaria da, 1993tik kalean dena eta 2004an Kataluniako Kultura Sari Nazionalaren irabazlea.
Uztaileko alean Beatlesi buruzko artikulu batzuk daude:
- 1965eko uztailaren 3an Bartzelonan izandako emanaldia kontatzen duena.
- "Catalunya és Beatle" : Katalunian aukeratutako Beatlesen hamar abestiak, Beatles taldea eta politikariak, ...
- Taldearen eragina Kataluniako gizartean eta kulturan 60ko hamarkadan.

Nahiz eta katalaneraz jakin ez, esfortzu txiki batekin, ulertzeko modukoak dira...

Honetaz gain, aldizkariarekin batera Submari pop izeneko diska eskeintzen da, Kataluniako musikari ezberdinek egindako Beatlesen abestien bertsioak dituena, katalaneraz, noski! Ah! ... bertsio intrumentalik ere badago: "While My Guitar Gently Weeps"


2010(e)ko abuztua 10, asteartea

EIGHT DAYS A WEEK


"Eight days a week-Inside the Beatles´ Final World Tour"
Whitaker, Robet & Hearn, Marcus. H KLICZKOWSKI-ONLYBOOK S.L.
(Madrid, 2010) 1. edizioa.

Aurten argitaratu den liburu honetan Beatlesen 1964ko mundu emanaldietan Robert Whitakerrek egindako argazkiak agertzen dira, Alemanian, Alaskan, Japonian, Hong Kongen eta Filipinetan egindakoak, hain zuzen ere.
Taldearen argazki liburu gehienetan gertatzen den bezala, haien emanaldietakoak agertuz gain, beste motakoak ere ikus daitezke: hoteletan edo aireportuetan egindakoak, bakarka edo taldeka, Brian Epsteinekin batzutan, elkarrekin askotan, kazetariekin elkarhizketak egoten zirenean, taldearen zaleekin, hirietako giroa islatzen zutenak, ...
Beatlesen ikuspegi orokorragoa agerian dago , ez bakarrik alde publikoa, ...
Bapatean, honen antzeko liburua gogoratu dut, Tomorrow never knows izenekoa, Beatlesen azken emanaldiari buruzkoa da , San Franciscon 1966ko abuztuaren 29an eman zutena. Taldeak agur esan zien bertan jendeaurreko emanaldiei... Horrez gero, Let it be filmean agertzen den Apple Records konpaniako terrazan egindakoa baino ez zen egon.




Tomorrow never knows: The Beatles´ last concert”
Marshall, Jim & Lefcowitz, Eric. Terra Firma Books.
New York (1991) 1. ed. 101 orr.