BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
THE BEATLES´ GARDEN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
THE BEATLES´ GARDEN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna

THE BEATLES´ GARDEN-68


The Beatles´ Garden-68

(2017ko urria)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

48 orr.

Etxera heldu zait "The Beatles´ Garden" aldizkariaren azken alea, 68 zenbakia duena, hain zuzen ere.
Aurrekoa argitaratu zenetik urtebete pasa da, eta oraingoan sorpresa handia dakar, hauxe izango baita kaleratuko den azken zenbakia. Eskertzekoa da Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek 25 urte hauetan The Beatlesen bibliografian utzi digun altxor ederra!

68. zenbaki honek "Sgt. Pepper´s" diskaren azala dauka eta bertan honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- "Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band" diskaren 50. urteurrenari buruzkoa.
- Geoff Emericki egindako elkarrizketa.
- "Joe Orton y Los Beatles" Idazleak The Beatlesentzat egindako gidoiari buruzkoa. ("Up against it", taldeak egingo omen zuen filmearena)
- "Thrillington, el misterioso carnero"
- "Tras las huellas andaluzas de Penny Lane"
- "Let it be"-3: La cara B"
- "Los Beatles en Tenerife"
- "Juan Carrión" (Irakasleari egindako elkarrizketarekin)
- "Give me more love" (Ringo Starren azken diska)

2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

THE BEATLES´ GARDEN-67


The Beatles´ Garden-67

(Urriak 2016)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

32 orr.

Heldu berria da Zaragozako Sergeant Beatles Fan Cluben aldizkariaren azken alea.
Betiko atalez gain, bertan honako artikulu hauek irakur daitezke: 
- Paul McCartneyk Madrilen izan zuen emanaldiari buruzkoa, emanaldia baino lehenenagoko zehaztasunak gehitzen dituena.
- Ron Howarden "Eight Days A Week" dokumentalari buruzkoa.
- "The Beatles At The Holllywood Bowl" diska berria/berritua ikertzen duena.
- Hamburgoko Star-Cluben izandako grabaketen gaia duena.
Beti bezala, oso aldizkari interesgarria, hurrengoaren zain irrikitan uzten gaituena!

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

THE BEATLES´GARDEN-66


"The Beatles´s garden-66" 

(2016ko maiatza)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.


Argitaratu berria da The Beatles´garden aldizkariaren 66. zenbakia.
Azala eta idazkia eskeintzen dizkio George Martini, aurten hil egin den bostgarren Beatleri.

Horrez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu aldizkarian:
- "The Beatles 1, los promos para televisión" The Beatles 1 + diska bereziko 21 bideoei buruzkoa.
- "Julien´s auctions" Ringo Starrek enkantean salduko dituen artikuluei buruz, haien artean bere bilduma beatleren atal handia.
- "50 Aniversario Strawberry Fields Forever" Almerian abesti honen oroimenez izango diren ekitaldia du gaitzat.
- "From Mono to Infinity. Alan Parsons at Abbey Road Studios" 
- "Lizzie a través del Universo. De Río de Janeiro a Abbey Road" Lizzie Bravok, Brasilgo emakumea denak, Beatlesekin izandako esperientziak kontatzen dizkiguna.

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-65


"The Beatles´ garden-65"  (2015eko urria)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Urtebete pasa da azken The Beatles´ garden argitaratu zenetik. Desagertuko zelakoan geunden, baina berpiztu egin zaigu!
The Beatles taldea Espainara heltzearen 50. urteurrena da gai nagusia, noski, baina beste gai batzuei buruzko artikuluak irakur ditzakegu. "Do you want to know a secret" eta berrien atalez gain, honako gai hauek ere lantzen dira:
- "50 aniversario de Los Beatles en España"
- "Que arriben els Beatles" 
50 urteurrena dela eta,  Bartzelonako Unibertsitatean  izandako ekintzen multzoari buruzkoa.
- "Grabación de Los Beatles en Madrid" José Luís Álvarezek argitaratutako diskari buruz, aldizkarian "La gran mentira de José Luís Álvarez" izendatzen dutena.
- "Postcards from paradise" Ringoren azken diska du gaitzat.
- "Beatles weekends 2015" 
Espainian hanhemenka izandako jaurdunaldi beatlesei buruzkoa.
- "Gira europea OUT THERE"
- "What´s wrong with Spain, Paul?" 
- "Liverpool Beatle Week 2015"

2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-64


"The Beatles´ garden-64"

Sgt. Beatles Fan Club. Zaragoza (2014ko urria) 32 orr.

Bederatzi hilabete itxaron behar izan dugu Zaragozako Sgt Beatles Fan Clubek argitaratzen duen aldizkari hau berriro eskuetan izateko!

Azken hilabeteetan izan diren berriez gain, honako hauek dira irakur daitezkeen artikuluak:
- "Paul McCartney: gira Out Here" Emanaldien bigarren zatiaren berri ematen da, argazki batzuekin hornitutako artikuluan,
-"Live At The BBC Vol.2" Diska hauetan dauden hitzezko zatien itzulpena irakur daiteke. Eskertzekoa da egindako lana!
- "50 aniversario de A Hard Day´s Nigth" The Beatlesen lehengo filmea ikertzen da, orain dela 50 urte ekoiztu zela aitzakia hartuta. 
- "Vivir es fácil con los ojos cerrados triunfa en los Goya" David Truebaren filmea Goya sarietan izandako arrakastaren berri ematen da, errodaia koadernoa izan daitekeen liburuaren iruzkina ere eginez.
- "Binefar Beatles weekend 2014" Huescako herri honetan apirilaren 4tik 6ra arte izandako ekintzak kontatzen zaizkigu artikulu txiki honetan.

2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-63


"The Beatles´ garden-63"

Sgt. Beatles Fan Club

Zaragoza (2014ko urtarrila) 32 orr.

Labetik atera berria heldu zaigu Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek argitaratutako fanzinearen azken aldizkaria, beti bezain interesgarri. 
Azkenaldi honetan taldeari buruz izandako berriak kontatuz gain, hauxek dira ale honen artikuluak:
- "Wings over America" Paul McCartneyren taldearen zuzeneko diskari buruzkoa, hirukoitza izan  zena.
- "La ciencia de los cuatro fabulosos" Oso artikulu bitxia The Beatlesek zientzia medikoan izandako eragina gaitzat hartzen duena.
- "On air-Live at the BBC, vol 2" Argitaratutako azken diskari buruzko artikulua.
- "New" Berriro McCartney hizpide, oraingoan bere azken diska komentatzeko.

Askotan esanda daukat, baina ekainean 62. zenbakia atera zenetik, ez da denbora gehiegi pasa aldizkari hau argitatzeko? Urtero ale gehiago ateratzen den aldizkaria nahiko genuke, noski!

Amaitzeko, loturan daukazue aldizkariaren facebook-en helbidea, The Beatles taldeari buruzko beste berriak kontsultatu nahi izanez gero  bertan topa baitaitezke: The Beatles´garden


2013(e)ko uztailaren 15(a), astelehena

THE BEATLES´ GARDEN-62


The Beatles´garden-62

(2013ko ekaina)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Sei hilabete itxaron izan behar dugu Zaragozako Sgt. Beatles´s Fan Cluben The Beatles´ garden aldizkariaren azken alea jasotzeko. Ze denbora luzea! Zaila izan beharko da hurrengo aldizkaria ateratzea…

Hauxek dira dituen artikuluak:
1) “Reedición de Magical Mystery Tour”
2) Inside Abbey Road Studios”
3) Paul McCartney Archive Collection atalaren barruan “RAM, la vida en el campo”
4) “50 aniversario de Los Beatles en Tenerife”
5) Binéfar Beatles Weekend

Esan beharra dago honekin batera “The Beatles Globe” izeneko boletinaren 37. zka ere argitaratu dela, The Beatles taldearekin zerikusia duten beste berriak jasotzen dituena: liburuak, erakusketak, argitalpenak,… 

2012(e)ko urriaren 16(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-61


The Beatles´garden-61 

(2012ko urria)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek bere aldizkariaren azken zenbakia argitaratu berri du. Sei hilabete itxaron behar izan ditugu ale berria irakurtzeko!

The Beatlesi buruzko berriez gain (diskak, liburuak, erakusketak,..) artikulu interesgarri hauek ditugu:
- Disco al desguace atalean Let it be diskaren bigarren zatiaren azterketa, A aldeari dagokiona.
- Paulen Kisses On The Bottom diskari buruzkoa.
- SBFC-ek argitaratu duen Junto a los Beatles liburuaren berri ematen duena. Aldizkarian agertutako elkarrizketa batzuk bildu dira liburuan (George Martin, Derek Taylor, Alistair Taylor, pete Beste, Tony Sheridan, Richard Lester,...). Pertsonaien izenak irakurri besterik ez da egin behar liburuaren interesa argi gelditzeko.
Ez dauka itxura txarrik!
- Ringo 2012  eta McCartney II disken iruzkina.
- Londres 2012 joku olinpikoetan The Beatlesek eduki zuten parte hartzeari buruzkoa. Kontuan hartu behar dugu McCartneyk jokuen hasierako zeremonian abestu zuela eta beste Beatleskideak era ez-zuzenean agertu zirela.

Ea hurrengo aldizkaria laster argitaratzen den... Zalantzarik gabe, Magical Mystery Tour filmea gai nagusia izango da orduan.

2012(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

THE BEATLES´ GARDEN ALDIZKARIAREN 60 ZENBAKIAK



1. zka (1993ko martxoa)

1993ko martxotik gaur egunera arte Zaragozako Sergeant Beatles Fan Clubek The Beatles´ Garden aldizkariaren 60 zenbaki argitaratu ditu. Bide luzea eta oparoa, jarraipena izango duena, nahiz eta azkenaldi honetan irregularki etxeratzen zaigun.
Hemen daude 60 zenbaki horien azalak...


2. zka (1993ko uda)


3. zka (1993ko udazkena)


4. zka (1993/1994-ko negua)


5. zka (1994ko udaberria)


6. zka (1994ko uda)


7. zka (1994ko udazkena)


8. zka (1994/1995-eko negua)


9. zka (1995eko udaberria)


10. zka (1995eko uda)


11. zka (1995eko udazkena)


12. zka (1995/1996-ko negua)


13. zka (1996ko udaberria)


14. zka (1996ko uda)


15. zka (1996ko udazkena)


16. zka (1996/1997-ko negua)


17. zka (1997ko udaberria)


18. zka (1997ko uda)


19. zka (1997ko udazkena)


20. zka (1997ko negua)


21. zka (1988ko udaberria)


22. zka (1988ko uda)


23. zka (1998ko udazkena)


24. zka (1998/99-ko negua)


25. zka (1999ko udaberria)


26. zka (1999ko uda)


27. zka (1999ko udazkena)


28. zka ( 1999/2000-ko negua)


29. zka (2000ko udaberria)


30. zka (2000ko uda)


31. zka (2000ko udazkena)


32. zka (2000/2001-eko negua)


33. zka (2001eko udaberria)


34. zka (2001eko uda)


35. zka (2001eko udazkena)


36. zka (2001/2002-ko negua)


37. zka (2002ko udaberria)


38. zka (2002ko uda)


39. zka (2002ko udazkena)


40. zka (2002/2003-ko negua)


41. zka (2003ko udaberria)


42. zka (2003ko uda)


43. zka (2003ko udazkena)


44. zka (2003/2004-ko uda)


45. zka (2004ko udaberria)


46. zka (2004ko uda)


47. zka (2004ko udazkena)


48. zka (2005eko negua)


49. zka (2005eko abendua)


50. zka (2006ko ekaina)


51. zka (2006ko  urria)


52. zka (2007ko martxoa)


53. zka (2008ko otsaila)


54. zka (2008ko azaroa) 


55. zka (2009ko abendua)


56. zka (2009ko uztaila)


57. zka (2010eko ekaina)


58. zka (2010eko abendua)


59. zka (2011ko urria)


60. zka (2012ko apirila)