BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
LIBURUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LIBURUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

THE BEATLES EN TENERIFE

 


"From Me To You. The Beatles en Tenerife"

Jorge Fonte Padrón

Ediciones MILENIO (2023)

112 orr.

    1963an Paul McCartneyk, George Harrisonek eta Ringo Starrek oporrak pasa zituzten Tenerifen, John Lennon Brian Epsteinekin Espainako hegoaldera joan zen bitartean. 
    Jorge Fontek egun horiek kontatzen dizkigu asmatutako eskutzien bitartez, beatleskide edo haiekin zerikusia zuten pertsonek "idatzitakoak", kontakizuna modu originalean aurkeztuz. 
     Eta testua laguntzeko oso argazki interesgarriak gehitzen dira. 

Azalaren irudia: Paco Sáez

2024(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

ADIVINA LOS BEATLES

 


"Adivina Los Beatles"

Isabella Godel & Daniela Godel

Libre Albedrio (Almería, 2023)

1. ed. 

104 orr. 


Ederra Isabella Godel eta Daniela Godelen liburu hau. 
Asmatzen jokatzeko liburua da, Daniela Godelen 65 akuarelek The Beatlesen 65 abestien izenburuak gordetzen baitituzte, liburuaren azken zatian Isabel Godelen testuek argitzen dituenak, hain zuzen ere. 
Jolasteko momentua da...

2023(e)ko irailaren 10(a), igandea

LOS OJOS DE LA TORMENTA


"1964. Los ojos de la tormenta"

Paul McCartney

LIBURUAK (Bilbao, 2023)

335 orr. 1. ed. 


Salgai daukagu jadanik Paul McCartneyren "Los ojos de la tormenta" liburua gaztelaniaz. 
Liburuan 1963an eta 1964an McCartneyk ateratako argazkiak biltzen dira, orain arte inoiz argitaratu ez direnak. 
Argazkietan taldekideen momentu intimoak ikus ditzakegu eta, beste aldetik, beatlemaniak sortzen zuen giroa islatuta agertzen da. 
Kontuan hartu behar da argazkilari talde batek argazkiak landu dituela, haiei indar berritua ateratzeko eta, gaur egun, argazki bilduma hau Londongo National Portrait Galleryn antolatutako erakusketan ikus daiteela. 
Argazkiez gain, liburuak haiei buruzko McCartneyren ausnarketak gehitzen ditu, argitalpena interesgarriagoa eginez. 
 

2023(e)ko uztailaren 1(a), larunbata

BEATLES 1-2


"Los Beatles"

Alain Dister 

Ediciones Jucar (Madrid, 1973)

1. ed. 217 orr.
,
Hauek izan ziren The Beatlesi buruz erosi nituen lehenengo bi liburuak. Alain Disterrena,  Frantzian lehenengoz taldeari buruz argitaratu zen liburua zena, azal leunekoa erosi nuen garai horretan. Eta Antonio Cilleroren liburuaren lehenengo edizioa ere. 

Baina bi liburu horiek galdu nituen, ez dakit non gelditu ziren etxez aldatu ondoren...

Geroago biak erosi ditut berriro, Disterrenak larruaren imitazioaren azala duena eta Cilleroren bigarren edizioa. 

Taldearen bibliografian sarrera egiten duten etxeko liburuak dira. 



"Beatles 2"

Antonio Cillero

Ediciones Jucar. Los Juglares

Madrid, 1979

2.ed. 195 orr.

2023(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

HISTORIA DE UNA AMISTAD


"The Beatles. Historia de una amistad"

Luciano Saracino & Nicolás Brondo

Red Book Ediciones-MAN NON TROPO 

Barcelona, 2022

96 or. 1. ed. 

Luciano Saracinoren gidoiarekin eta Nicolás Brondoren marrazkiekin komiki hau Argentinan argitaratu zen 2021ean eta 2022an Espainian Red Booken MAN NON TROPOren atalaren barruan.
Bi egileen arteko lan bikaina eskeintzen digute, The Beatlesen historia Paulen eta Johnen arteko adiskidetasunaren ikuspegitik kontatuta. Ez digute datu berririk ematen Liverpoolgo taldeari buruz, berritasuna historia aurkerten duten eran datza. 
Liburua aberasten dituen Sarracinoren aurkezpena eta Brondoren lan grafikoaren blok interesgarria gehitzen dira. 


 

2023(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

GRANDUDE´S GREEN SUBMARINE

 



"Grandude´s Green Submarine"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Randon House (New York, 2021)

1. ed. 

2.019an Paul McCartney idatzitako eta Kathryn Durstek marraztutako "Hey Grandude!" ("Aitonaren iparrorratz magikoa") ipuina argitaratu zen. 32 hizkuntzatara itzulia izan zen eta guztira 300.000 ale saldu ziren. 
Iaz historiaren jarraipena argitaratu zen, "Grandude´s Green Submarine" izenekoa. Ez dakit gaztelaniaz edo euskeraz argitaratu den, ez dut horren berririk aurkitu behintzat. 
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

JOHN LENNON-CANCIONES

 


"John Lennon. Canciones"

(Fernando Hernández Hernández eta Alberto de Oliveiraren itzulpenak)

Ediciones AB

México D. F. 

98 or.

1. ed. (500 alekoa)

Liburuxka honek John Lennonen abesti batzuen itzulpenak aurkezten ditu eta azalean Johnen autoretratua dauka, marra eskas batzuekin egindako. 
Mexikon argiratutakoa da eta 500 ale baino ez dira argitaratu. 

AITONAREN IPARRORRATZ MAGIKOA

 


"Aitonaren iparrorratz magikoa"

Paul McCartney & Kathryn Durst (ilustrazioak)

Bruño (Madrid, 2020)

1. ed. 

Sorpresa handia izan da jakitea Paul McCartneyren "Hey Grandude!" ipuinaren euskal bertsioa ere badagoela. 
Hemen aurkezten dugu ipuina euskeraz, aspaldian hizkuntza ezberdinen bertsioak aurkeztu genituen sarrerari gehituz. 



2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

LES BEATLES. COMMENT LES CUISINER


"Les Beatles. Comment les cuisiner"

Emmanuel Rubin & ses Pop Chefs

Éditions Erick Bonnier 

París, 2022

1. ed. 

Beatlesen bibliografian mota eta gai askotako liburuak ditugu. Oraingo honetan, harrigarria bada ere, iaz argitaratu zen errezeta liburua aurkezten dugu. 

Le Figaro eta Europe 1eko kazetaria da Emmanuel Rubin, kritiko gastronomikorik rockeroena dena. Bere gonbitea dela eta, chef ezberdinen errezetak biltzen dira liburu honetan, bakoitza abesti bati dagokiolarik: Yesterday, Strawerry Fields Forever, Penny Lane, Lucy in the Sky with Diamonds, I Am the Walrus, Wild Honey Pie, Honey Pie, Glass Onion, Savey Truffle, The Ballad of John and Yoko, Octopus Garden eta Mean Mr. Mustard. 

Liburuan adierazten den bezala, hemen ditugu 12 errezeta Beatleskideak dastatu ahal izateko...

2023(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

PAPERBACK WRITERS. BIBLIOGRAFÍA COMENTADA



 

"The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada"

Josep Molist & Iván Moldes

Editorial Milenio

Lleida (2022)

1. ed. 360 orr. 

2011an J. M. Escrihuelak eta J. Molistek "Leyendo a los Beatles" liburua argitaratu zuten, The Beatlesen Espainako bibliografia osoaren berri emateko asmoz. Bertan, argitalpen bakoitzari buruzko azalpen txikia ematen zen, azaleko argazkiarekin hornituta. Beatleszaleok daukagu ordudanik, oraindik gure bilduman ez dauzkagun  liburuen informazioa izateko. 
Iaz "The Beatles. Paperback writers. Bibliografía comentada" liburua argitaratu zen, berriro Josep Molistek idatzia, oraingo hontan Iván Moldesekin batera. 
Aurreko liburuaren ildotik doa, baina ematen zaigun informazioa osoagoa da eta oraindik gaztelaniaz argitaratzeke dauden  oinarrizko liburuen iruzkinak ere ematen dira.  

2022(e)ko urriaren 1(a), larunbata

GET BACK LIBURUA

 


"The Beatles-Get back" 

The Beatles

Libros Cúpula

Barcelona, 2021

1. ed.

240 orr.

Aspaldian argitaratu zen liburu hau, baina orain arte ez dut blogean aurkeztu. 
Liburu hau Peter Jacksonen "The Beatles: Get back" filmearen estreinaldiarekin batera jarri zen salgai, eta, nola edo hala, filme horren osagarria dela esan daiteke.
Liburuan "Let it be" diskaren sorketa dokumentatzen da, beatleskideen arteko elkarrizketak irakur daitezkeela. Diskaren grabaketa prozesua eta haien arteko harremanak ezagutzeko aukera ezin hobea da eta gainera orain arte ezagutzen ez ziren argazki asko ditu. 
Behar-beharrezko liburua da beatleszale guztientzat!


LETRAS ILUSTRADAS DE 178 CANCIONES

 


"Los Beatles. Letras ilustradas de 178 canciones"

BLUME (Barcelona, 2021)

1. ed.   304 orr.

Liburu honek aspaldian argitaratutako Alan Aldridge editorearen  "The Beatles Illustraded Lyrics" liburuaren ildotik jokatzen du. Hala ere, Aldridgeren liburuaren kasuan abestien letrak marrazkiekin lagunduta zeuden bitartean, liburu berri honetan argazkiak erabili dira lan hori egiteko. Dena den, oso liburu erakargarria dela esan daiteke.


2022(e)ko uztailaren 18(a), astelehena

ESO NO ESTABA EN MI LIBRO DE LOS BEATLES


"Eso no estaba en mi libro de Los Beatles"

Francisco Castro Veloso

Ed. ALMUZARA (Córdoba)

(2022)

1. arg. 200 orr.

Hemen daukagu The Beatlesi buruzko beste liburu bat, bitxikeriak azaltzen dituena. Nahiz eta liburuaren izenburuak adierazi "Hori ez zegoen The Beatlesi burzuko nire liburuan", esan behar da taldearen inguruko bitxikeriak azaltzen dituzten beste liburu pilo dagoela Beatlesen bibliografian. 

Taldearen bibliografia osatu nahi duten beatleszaleentzako liburu egokia! (erderaz "completista" deitzen direnentzat)


2022(e)ko uztailaren 6(a), asteazkena

I, ME, MINE

 


"I, Me, Mine. Letras y memorias" 

George Harrison

LIBROS DEL KULTRUM

Madrid (2021) 1. arg. 577 orr.

Libru hau lehenengoz argitaratu zen Erresuma Batuan Genesis argitaletxearen eskutik, edizo zenbatu eta garesti batean. Geroago material gutxiago zeukaten beste edizioak izan dira, gaztelaniaz barne. 
Kontua da gaztelaniazko edizio honek 200 orrialde gehiago eta 50 abesti gehiago dituela, Harrisonengan hurbiltzeko material multzo ederra osotzen duela. 

Liburua ez de biografia tipikoa, Harrison biografia Derek Taylorrekin izandako elkarrizketen bidez ezagutzen dugu eta bere argazki bildumaren eta abestien laguntzaz ere.

2022(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

LA MÍSTICA DE THE BEATLES


"La Mística de The Beatles. La Filosofía que cambió el mundo"

Ediciones puentesdeluz

(amazonek banatua)

265 orr.

Hona hemen amazonek banatutako eta Ediciones puentesdeluzek argitaratutako liburua. Puentesdeluz argitaletxeak autoedizioan espezializatuta dago eta edonork bere liburua argitaratzeko posibilitatea ematen du, beti horretan lagunduz. 
Kasu honetan ez dakigu nor den egilea, bere izena ez da agertzen eta.
Liburuaren helburua The Beatlesen espiritualitatea ikertzea da, beatleskideak erlijiosoak ez baziren ere, espiritualak zirela esan baitaiteke.
Testuan George Harrisonen mistizismoa hartzen da abiapuntu bezala, geroago taldeak mundua nola aldatu zuen azalduz eta haiek konposatutako "abesti filosofikoak" ikertuz. 
The Beatlesen ikuspegi kuriosoa, behintzat, liburuan agertzen dena. 

 

2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

FILOSKOPIOA

 


"The Beatles cover to cover-A Flipbook"

FLIPTOMANIA, Inc.

(2009)

Honako hau The Beatlesi buruzko filoskopio bat da. Nik ez nekien filoskopio bat zer zen hau ikusi baino lehenago...
Filoskopioa edo folioskopioa liburu berezi bat da, bertan irudiak dituena, orri batetik bestera irudiek aldaketa txiki batzuekin eginda. Orriak arin pasatzerakoan animazioa ikusten da, marrazki bizidunetan egiten den moduan.
Kasu honetan, The Beatlesen LPen azalen gaia lantzen da.

Hemen youtuben aurkitutako bideoan ikus daiteke filoskopio hau nolakoa den.


2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

LET IT BE-50. URTEURRENAREN BINILOAK

 


"Let it be  50th. Super Deluxe Edition"

Hauxe da "Let it be" diskaren argitalpenaren 50. urteurrena ospatzeko daukagun binilo bilduma. Kutxa batean honako argitalpen hauek ditugu:


1: Jatorrizko LPa erremasterizatua.


2: Liburua


3: "Get back" (estereoa). Glyn Jones ingeniariak 1969ko maiatzean bildua eta inoiz argitaratu ez dena.


4: "Get back"-Apple sessions, rehearsals and Apple jams

5: "Let it be" 12"-EP ("Across the universe", "I me mine", "Don´t let my down", "Let it be")



2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

DE LA A A LA Z

 


"The Beatles de la A a la Z. La banda icónica"

Steve Wide & Chantel de Sousa

Redbook ediciones s. l. (Barcelona, 2020)

1. ed. 56 orr.

Irakurle guztientzako liburu berri bat daukagu, beatleszale adituentzat beharbada sinplegia dena. Erraz irakurtzen da eta, nahi izanez gero, zatika irakur daiteke orri bitan gai konkretu bati buruzko informazioa baitago.
Nire ustez, daukan interesgarriena Chantel de Soussak egindako irudiak dira.

Bideo honetan liburua nolakoa den ikus daiteke...




2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EL JARDÍN DEL PULPO

 


"El jardín del pulpo-Octopus´s garden"

SM argitaletxea

Madrid (2013)

32 orr.

Gabonetako opor hauetan "El jardín del pulpo-Octopus´s garden" liburua aurkezten dugu, umeentzat oparia ederra izan daitekeena. 

Ipuinak Ringo Starren "Octopus´garden" abestiaren historia aurkezten du abestiaren letra berekin adierazita, gaztelaniaz eta ingelesez,  eta Ben Cort ilustragileak irudietan jarri duena. Horrez gain, "Octopus´en garden" abestia duen CDa gehitzen da, oparia borobildu ahal izateko.

2020(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

ON A TUÉ JOHN LENNON

 


"On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980"

Jacques Colin

Le Castor Astral (Bègles, 2019) 

A day in the life collection

1.ed. 183 orr. 

Gaur John Lennonen hilketaren 40. urteurrena da. 1980ko abenduaren 8an, Datoka eraikinaren sarreran, aurreko egunean "Double fantasy" diskaren kopia aurkeztuz autografoa eskatu zion batek Lennon hil zuen. 

Hau guztia kontatzen duten filmeak eta liburuak askotan argitaratu izan dira. Filmeen artean, "Chapter 27" (Jarret P. Schaefer, 2007),   "I killed John Lennon" (John Wilson, 2005) edo "The killing of John Lennon"( Andrew Piddington, 2006) ditugu. Liburu ugari ere badago, "Who killed? John Lennon" (Fenton Bresler, ) edo "Let me take yo down" (Jack Jones) liburak, adibidez,  eta Johni buruzko liburu askotan bere hilketaz ere hitz egiten da, batzuetan konplotaren teoriak ere azaltzen direla. 

Kontua da azken egun hauetan, orain dela gutxi erositako "On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980" liburua irakurri dudala. Frantsesez irakurtzeko aukera paregabea izan da eta, nahiz eta liburu borobila ez izan, gustura irakurri dudala esan beharra daukat.