BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
THIS IS ROCK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
THIS IS ROCK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

THIS IS ROCK-258


"This Is Rock-258"

2025eko abendua

TIR (Irun)

98 orr.

Abenduko This Is Rock aldizkarian The Beatlesi eskeinitako artikulua irakur dezakegu, Rubber Soul diskari buruzkoa, hain zuzen ere. 
Héctor Castillo Campillok idatzitako artikuluan diska taldearen pubertaroaz hitz egiten da, diska orduko gizartean kokatzen duela. 
Artikulu interesgarria da, nahiz eta berrikuntza gutxi eskeini.

 

2025(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

THIS IS ROCK-256


"This is rock-256"

2025eko urria

This is rock (Irun)

100 orr.

This is rock aldizkariaren urriko alean azala John Lennoni eskeinita dago, eta artikuluen artean 1980 urtea gogorazten zaigu, John Lennon hil zuten urtea, hain zuzen ere. 
Urte horretan Lennonen bizitzan gertatutakoa, bai musikaren aldetik eta pertsonaren aldetik ere, laburbilduta daukagu.
Noizean behin John Lennon gogoratzea ez dago txarto...

 

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

THIS IS ROCK-208

 

"This is rock-208"

(2021eko urria)

This is rock (Irun)

100 orr.

Irungo "This is rock" aldizkariaren urriko alearen azala George Harrisoni eskeinita dago, bere lanik onena den " All thigs must pass" berrargitalpena dela eta. 
Artikuluan sakonki ikertzen da diska horren sormen-prozesua, horretan protagonistak izan zirenen iruzkinekin. 
Harrison gustukoa baduzue ez galtzeko aldizkaria duzue!

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

THIS IS ROCK-114



"This is rock-114"

Live Wire Pubishing S.L. 

Irun (2013ko abendua) 98 orr

Irungo This is rock aldizakariak azken alean The Beatlesi buruzko artikulua dakarkigu eta azala ere Liverpoolgo taldeari eskeini dio.
Egun hauetan On the air-The Beatles at BBC-vol.2 argitaratu berria denean (2 CD edo 3LPtan)  The Beatlesek irratian izandako lana berrikusten du, horren diskografia ere aztertuz.
Gogoratu Live at the BBC 1994an argitaratu zela eta oraingo edizioak ordukoaren jarraipena dela.
BBCn izandako garaiari buruzko datuak honako liburu honetan kontsulta daitezke...


“Beatles at the BBC, The: The radio years (1962-1970)” 

Howlett, Kevin. BBC. London (1996) 1. ed. 160 orr.

2010(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

THIS IS ROCK-78


This is Rock-78

Irun (2010eko abendua) 98 orr.

This is Rock (TIR) Irunen argitaratzen den rock aldizkaria da, 2005etik kioskoetan dagoena. Jadanik 78 zenbaki atera dira eta kalitatezko produktua eskeintzen jarraitzen dute.
Abenduko alean The Beatlesi buruzko bi artikulu irakur daitezke: John Lennon hil zen egunari buruzkoa eta Abbey Road diskari buruzkoa.
Johnen azken egunaren datuak kontatzeko, aurten argitaratutako December 8,1980-The day John Lennon died liburuaren zati batzuk erabili dira. Liburu hau Keith Elliot Greenberg kritikari ezagunak idatzi du. Ea laster gure artean argitaratzen den!



December 8, 1989-The day John Lennon died
Greenberg, Keith Elliot. Backbeat (2010) 256 orr.


Bigarren artikuluan Let it be eta gero grabatu zuten Abbey Road diskari buruz hitz egiten da: zernolako giroa zegoen, nolako saioak izan ziren, ... Orain dela 40 urteko historia...The Beatlesen amaiera.