BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko abendua 29, larunbata

GABONETARAKO IRUDIAK


Yellow submarine gabonetako apaingarriak

Kurt & Adler, INC, NY

(2011?)

Aurten Beatlesen irudiak dituzten gabonetako apaingarri asko ikusi ditut. Horien artean, Yellow Submarine filmearen lau irudi hauek daude, gabonetako zuhaitzean eskegi ahal izateko. 
Artikulatuta daude baina ez dira jostailuak, kutxan ondo adierazten den bezala. Orain dela urte batzuk McFalane Toys enpresak ekoiztu zituen jostailuak bezalakoak dira baina neurri txikiago batean eginda.





JOHN LENNON JOKU OLINPIKOETAN



Joku olinpikoen itxiera zeremonia (Londres, 2012)

Londreseko Joku Olinpikoen hasiera eta amaierako zeremoniak ez nituen  ikusi. Geoago John Lennonii eskeinitakoa aurkitu nuen youtuben...

Gormutuen abesbatzak Imagine abesten duten bitartean, beste batzuek Johnen  burua osatzen dute puzzle baten antzera. Ideia polita oso ondo burututa.

TOKIOKO MUSEOA


John Lennon Museum foiletoa

2010ean Tokion zegoen John Lennon Museoak bere ateak itxi zituen 10 urteetan zabalik egon ondoren. Yoko Onoren laguntza zeukan munduko museo bakarra zen eta bertan Johnen objektu asko zeuden, bere alargunarenak direnak: jantziak, argazkiak, musika tresnak,...

Youtuben aurkitu ditut bideo batzuk museoa nolakoa zen ikusi ahal izateko. Azken bideoa "museoaren pertsianak" nola jeisten diren ikusten da....








2012(e)ko abendua 19, asteazkena

LOTERIA 2012


Loteria 2012

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Hauxe da aurten Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ateratako loteria txartela. Irudia Long Tall Sally EPn agertzen den argazkia da, Robert Freeman argazkilariarena.



Long Tall Sally EP  (GEP 8913)

Long Tall Sally-I Call Your Name-Slow Down-Matchbook

PARLOPHONE (1963)


2012(e)ko abendua 12, asteazkena

DIARIO DE LOS BEATLES



"Diario de The Beatles y de John Lennon, Paul McCartney. George Harrison y Ringo Starr"

Sierra i Fabra, Jordi. Edaf (Madrid, 2012) 478 orr.

Azaroan Jordi Sierra i Fabraren azken liburua kaleratu zen, benetan berria ez dena. Izan ere, 1995an argitaratutako Diario de los Beatles liburu eguneratua da. 
Azken hamazortzi urteetan The Beatles eta beatleskideen  biografietan gertatu diren berriak gehitu egin ditu argazki batzuez hornituta, aurrekoan ez zeudenak. Bestalde, formatoa erabilagariagoa da, erosogoa baita.
Datu bilduma ikaragarria duen liburua...
Sierra i Fabrak 400 liburu inguru idatzita omen ditu, gure talde kuttunari eskeinitako batzuk barne. Lo egiteko denbora izango du?



"Diario de los Beatles"

 Sierra i Fabra, Jordi. Plaza & Janés (Barcelona, 1995)1. ed.  677 orr.

2012(e)ko abendua 11, asteartea

POP! ROCK-RINGO STARR



Ringo Starr

9 cm-ko irudia

Pop! Rock bilduma (2012)

Funko (Txina) 

The  Beatles Taldeari eskeinitako  Pop! Rock bildumako irudiekin jarraituz hona hemen Ringo Starrena. Besteek bezala, Yellow Submarineren garaiko itxura erakusten du. Kasu honetan, ezaugarririk nabarmenena eraztunak dira. Nola ez!


MOVISTAR-GABONETAKO IRAGARKIA



Movistar Fusion Navidad iragarkia

Movistar Fusionen kanpainako hirugarren iragarkia da honako hau. Besteetan bezala, The Beatlesen Come together abestia erabili da eta  kasu honetan, gabonak direla eta prestatu egin da.

2012(e)ko azaroa 17, larunbata

MOJO BEATLES ESPECIAL EDITION


Mojo-The Beatles Magical Mystery Tour Special Edition

Mojo (London, 2012) 132 orr.

Mojo aldizkariaren azken alea The Beatlesi eskeini zaio, The Magical Mystery Tour filmea DVD eta Blu-rayn erremasterizatuta argitaratu denean.a
Indiara egindako bidaiaz, Revolver eta Rubber Soulen grabaketez, Magical Mystery Tourren filmaketaz eta beste hainbat gertaeraz hitz egiten da argazkiz betetako argitalpenean. 
Esan behar da nahiz eta aldizkari formatua izan, edukiagatik liburua ematen duela...



2012(e)ko azaroa 12, astelehena

ROLLING STONE-157


Rolling Stone-157

(Número histórico: Los mejores 50 grupos del Rock Español)

(2012ko Azaroa) 114 orr.

Rolling Stone aldizkariaren azken zenbakiaren azala egiterakoan  Sgt Peppers´s Lonely Hearts Club Band diskarena hartu da eredutzat. Zenbaki berezi honetan Espainiako Rockaren 50 talde onenak  aukeratu direnez, beraien argaziak agertzen dira Ernesto Koflak diseinatutako azalean... 
Baina, nortzuk dira?


1. Coque Malla (Los Ronaldos) 2. Servando Carballar (Aviador Dro) 3. David Muñoz (Estopa) 4. José Muñoz (Estopa) 5. Tony Martinez (Los Bravos) 6. Miguel Vicens (Los Bravos) 7. Pablo Sanllehi (Los Bravos) 8. Manolo Fernández (Los Bravos) 9. Mike Kennedy (Los Bravos) 10. Iván Ferreiro (Los piratas) 11. Fernando Alfaro (Surfin´Bichos) 12. Amparo Llanos (Dover) 13. Cristina Llanos (Dover) 14. Carlos Tarque (M Clan) 15. Josele Santiago (Los enemigos) 16. Germán Coppini (Gopes bajos) 17. Enrique Urquijo (Los secretos) 18. Álvaro Urquijo (Los secretos) 19. Mikel Erentxun (Duncan Dhu) 20. Diego Vasallo (Duncan Dhu) 21. Manuel de la Calva (Dúo Dinámico) 22. Ramón Arcusa (Dúo Dinámico) 23.Jorge Martínez (Ilegales) 24. Santi Balmes (Love of Lesbian) 25. Kiko Veneno (Veneno) 26. Juan Aguirre (Amaral) 27. Eva Amaral (Amaral) 28. Rafael Amador (Pata Negra) 29. Raimundo Amador (Pata Negra) 30. Rosendo (Leño) 31. Antonio Vega (Nacha Pop) 32. Nacho García Vega (Nacha Pop) 33. Johnny Cifuentes (Burning) 34. Pucho (Vetusta Morla) 35. Jota (Los Planetas) 36. Sabino Méndez (Loquillo y Los trogloditas) 37. José María Sanz Beltrán "Loquillo" 38. Ariel Roth (Los Rodriguez) 39. Andrés Calamaro (Los Rodriguez) 40. Luis Auserón (Radio Futura) 41. Enrique Serra (Radio Futura) 42. Santiago Auserón (Radio Futura) 43. Leiva (Pereza) 44. Rubén Pozo (Pereza) 45. Carlos Berlanga (Alaska y Dinarama) 46. Nacho Canut (Alaska y Dinarama) 47. Alaska (Alaska y Dinarama) 48. Juan Pardo (Los Brincos) 49. Quim Portet (El último de la fila) 50. Manolo García (El último de la fila) 51. Juan Valdivia (Héroes del Silencio) 52. Enrique Bunbury (Héroes del Silencio) 53. Joaquín Cardiel (Héroes del Silencio) 54. Pedro Andreu (Héroes del Silencio) 55. José María Cano (Mecano) 56. Nacho Cano (Mecano) 57. Robe Iniesta (Extremoduro) 58. Antonio Morales "Junior" (Los Brincos) 59. Ana Torroja (Mecano)

Eta beheko aldean, ezkerraldean, Paloma Chamorro ikus daiteke, 80ko hamarkadako La edad de ororen aurkezlea izan zena arrakasta handiko telebista programa musikal horretan.
Eskumaldean, aldiz, la bruja truca pertsonaia dago, La bola de cristal programan La bruja averiasekin batera agertzen zena.
Ah! Ezkerraldean ere Makoki aldizkariaren alea ikus daiteke





2012(e)ko azaroa 10, larunbata

MAGICAL MYSTERY TOUR REMASTERED


Magical Mystery Tour-Collector´s edition (2012)

The Beatlesen Magical Mystery Tour filmea (1967) berrargitaratu egin da  aurten DVD eta Blu-ray formatoetan. Horrez gain, bildumagileentzako edizioa berezia ere badago honako produktuekin:

- Filmea (DVD)
- Filmea (Blu-ray)
- EP bikoitzaren berrargitalpena, sei abesti zituena.
- Filmeari buruzko liburua.

Opari ederra Beatleszaleentzat..



Magical Mystery Tour liburua


Magical Mystery Tour DVD eta Blu-Ray


Magical Mystery Tour EP bikoitza


JUNTO A LOS BEATLES


Junto a Los Beatles

Gil, Ricardo; Agüeras, Juan & Tarazona, Javier. Editorial Milenio (Lleida, 2012)

1. ed. 179 orr.

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Cluben Beatles´ Garden aldizkarian agertutako elkarhizketa batzuk liburu honetan bildu dira multzo interesgarria osatzen delarik.
Beatlesekin zerikusia duten honako pertsona hauekin egindakoak dira:

- Rod Davis
- Pete Best
- Sam Leach
- Tony Sheridan
- Alistair Taylor
- George Martin
- Derek Taylor
- Robert Freeman
- Richard Lester
- Alf Bicknell
- Robert Freeman
- Richard Lester
- Alf Bicknell
- Robert Whitaker
- Brian Gibson

Zatika irakurtzen den horietako bat da, noizen behin elkarrizketa bat kontsulta daitekeelarik.


2012(e)ko azaroa 6, asteartea

POP! ROCK-GEORGE HARRISON


George Harrison

9 cm-ko irudia

Pop! Rock bilduma (2012)

Funko (Txina)

Txinako Funko enpresak ateratako Pop! Rock bildumaren barruan, badaude Yellow Submarine filmearen garaiko Beatleskideenak. 
Bilduma horrekin jarraituta hemen dago George Harrisonena....


2012(e)ko azaroa 3, larunbata

RUSSIAN RED


Gaur Barakaldoko Rock Starren Russian Reden kantaldia izango da, The Beatlesen abestien bertsioak entzuteko aukera emango duelarik.
Russian Red Lourdes Fernández Gonzalezen izen artistikoa da, Madrilgo kantari indie eta folka. Egia esan nik ez nuen ezagutzen, baina wikipedian irakur daiteke berari buruz.
Hiri ezberdinetan antolatu den gira daukagu, bideo honetan azaltzen den moduan...





2012(e)ko azaroa 1, osteguna

FIAT 500L



FIAT 500L iragarkia

Fiat 500L kotxearen azken iragarkian The Beatlesen All together now abestia erabili da, ume batek abestuta. Egia da umeen abestien antza duela, soka saltokan erabiltzen diren horietakoa ematen du eta.
All together now 1967an grabatua izan bazen ere,Yellow Submarine filmearen bandan agertu zen 1969an.

MOVISTAR-2


Movistar líneas adicionales iragarkia

Aurreko sarrera batean Movistar Fusiónek ateratako telebistarako iragarkiaz hitz egiten nuen. Come Together abestia erabiltzen da iragarki eder batean...
Kontua da bigarren bertsio hau dagoela, Líneas Adicionales izeneko produktua iragartzen duena. 
Bestea bezain ona, ez da?

2012(e)ko urria 16, asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-61


The Beatles´garden-61 

(2012ko urria)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek bere aldizkariaren azken zenbakia argitaratu berri du. Sei hilabete itxaron behar izan ditugu ale berria irakurtzeko!

The Beatlesi buruzko berriez gain (diskak, liburuak, erakusketak,..) artikulu interesgarri hauek ditugu:
- Disco al desguace atalean Let it be diskaren bigarren zatiaren azterketa, A aldeari dagokiona.
- Paulen Kisses On The Bottom diskari buruzkoa.
- SBFC-ek argitaratu duen Junto a los Beatles liburuaren berri ematen duena. Aldizkarian agertutako elkarrizketa batzuk bildu dira liburuan (George Martin, Derek Taylor, Alistair Taylor, pete Beste, Tony Sheridan, Richard Lester,...). Pertsonaien izenak irakurri besterik ez da egin behar liburuaren interesa argi gelditzeko.
Ez dauka itxura txarrik!
- Ringo 2012  eta McCartney II disken iruzkina.
- Londres 2012 joku olinpikoetan The Beatlesek eduki zuten parte hartzeari buruzkoa. Kontuan hartu behar dugu McCartneyk jokuen hasierako zeremonian abestu zuela eta beste Beatleskideak era ez-zuzenean agertu zirela.

Ea hurrengo aldizkaria laster argitaratzen den... Zalantzarik gabe, Magical Mystery Tour filmea gai nagusia izango da orduan.

2012(e)ko urria 2, asteartea

POP! ROCK-PAUL McCARTNEY



Paul McCartney

9 cm-ko  irudia

POP! ROCK bilduma (2012)

Funko (Txina)

Txinako Funko enpresak ekoiztutako irudien artean Yellow Submarine filmean oinarritutakoak ere badaude. Hemen dago Paul McCartneyrena...


MOVISTAR



Movistar fusiónen iragarkia



Azkenaldi honetan askotan ikus daiteke iragarki hau telebistan. Movistar telefono enpresak The Beatlesen Come together abestia erabili egin du iragarki erakargarria egiteko, eta sortutako produktua oso ona da benetan.

Come together abestia Abbey Road diskan argitaratu zen 1969an, geroago Somethingarekin batera single batean agertu bazen ere...


2012(e)ko iraila 17, astelehena

NA JORDANAREN ERLOJUA


Na Jordanaren erlojua

(1996)

Valenciako jairik ezagunenak "Las Fallas" izenekoak dira, San Joseren omenez martxoan ospatzen direnak. Bertan, altuera handiko irudiak erretzen dira, hiriko auzo bakoitzak berea aurkezten duela egiten den sariketarako. 
Irudi horiek satirikoak izaten dira, gizarte, hiri edo herrialdeko arazoak dutela gai... 
Kontua da 1996an Na Jordanaren fallan gaia musika izan zela. Goiko aldean Mozart agertzen bazen ere, beheko aldean Beatleskideen buruak irudikatzen ziren.
Hori dela eta Na Jordanak erloju berezia banatu zuen bazkideen artean, Beatleskideak jantzi tipikoez jantzita agertzen diren erlojua, hain zuzen ere.
Objektu berezia bilduma batean, ez da? 


Na Jordanaren erlojua (xehetasuna)




2012(e)ko iraila 10, astelehena

TOREATZAILEAK


The Beatles 1965

(1970)

Beatleskideak toreatzaileez jantzita agertzen diren produktuen irudiak bildu ditut sarrera honetan. 
1970an argitaratu zen zuri-beltzezko postala, geroago, 1984an,  antzeko irudia koloretan saldu zen bitartean.
Bestalde Timeless picture-discaren azalean antzeko irudia erabili zen...


The Beatles 1965

(1984)


Timeless (1981)

Silhouette Music (AEB)

SM10004

GILTZEROA


Giltzeroa

(70ko hamarkadaren hasiera)

Beatleskideen Dunkin irudiei buruzko sarreran adierazi nuen bezala, batzutan irudi horiek giltzero moduan saltzen ziren, hemengo hau bezalakoak direnak. 
Lau motakoak ekoiztu ziren, kolorea baino aldatzen ez zela. (gorria, urdina, horia eta berdea)

2012(e)ko iraila 3, astelehena

POP! ROCK-JOHN LENNON


Joh Lennon 

9 cm-ko irudia

POP! ROCK bilduma (2012)

Funko (Txina)

Txinako Funko enpresak binilozko irudi asko ekoizten ditu, bere  webgunean ikus daitezkeenak. 
2012an POP! ROCK bilduma jarri du salgai, pertsonaia asko dituena, eta, haien artean, Yellow Submarine filmean oinarrituta, John, Paul, George, Ringo eta Blue Meanierenak ditu bere katalogoan.
Bakoitzak 15 € inguru balio du.

Hemen ikus daitekeena John Lennonena da. Zer dela eta eskuaz egiten duen keinua? Ez litzateke egokiagoa izango pakearena?


2012(e)ko abuztua 20, astelehena

ROCK ESTATAL-23



Rock estatal-23 

Madrid (2012) Editorial Rock Estatal. 198 orr.

Esan behar dut Rock Estatal aldizkaria ez dudala erosten. Ez nekien exisitzen zenik ere...
Hala ere, orain kioskoetan salgai dagoena erosi egin dut eta interesgarria iruditu zait. Hamar urte betetzen dela eta, ale berezia argitaratu dute azken hamarkadako 100 taldeen aipamena eginda. Zenbat talde eta ze ezberdinak!
Kontua da aldizkaria erosi dudala azalagatik. Izan ere, Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskaren azalaren berrinterpretazioa egin du Carlos Azagrak estatuko musikarien irudiekin. (Aldizkariaren barnean irudi bereko posterra ere badago)

Asmatzeko irudi asko daude. Hemen daude adibide batzuk:
- Triana taldearen "Hijos del agobio" diskaren azalekoa
- Rosendo kantaria
- Fito kantaria
- John Lennonen ordez Mortadelo dago?



2012(e)ko uztaila 15, igandea

ROLLING STONE-153


Rolling Stone-153

Prisa. Madrid (2012ko uztaila) 106 orr.

60ko hamarkadatik eztabaida etengabea daukagu honako hau: Zein da talde hobea, The Beatles ala The Rolling Stones? 
Eztabaida horrekin datorkigu berriro Rolling Stones aldizkariaren azken alea, uztaileko alea, 153 zenbakiduna dena.
Diego Manriquek talde biei buruzko mitoak ikertzen ditu: nortzuk ziren mutil gaiztoak edo onak, rockeroak edo poperoak, hippyak edo iraultzaileak, onartuak edo baztertuak,... Dena ez da zuria edo beltza... 
Beste artikulu batean talde bien historia laburra kontatzen digu.
Josu Lapresak 1964, 1967 eta 1970 gertaerak eta diskak konparatzen ditu eta, Dario Manriquerekin batera, talde bien inguruan zeuden pertsonaien berri ematen digu. 
César Luquerok talde bien diskarik onenak aukeratzen ditu, bakoitzari buruzko iritzia ematen digula.
Dario Manriquek, bere aldetik, datu ezberdinak bildu ditu, puntuetan irabazleak Beatles taldea gertatzen dela.

2012(e)ko uztaila 11, asteazkena

ZEHAR-31


Zehar-31

Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia (1997ko negua) 38 orr. 

Zehar Artelekuren aldizkaria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arte Zentruarena, hain zuzen ere. 
31. zenbakiduna lortu berria daukat, The Beatlesen argazki baten azala duena, Hanburgoko garaian Astrid Kirchherrek ateratako argazki famatu horietako batekin egindakoa. George eta John kamioi baten gainean daude eta Stuart aurrean, hirurok kitarrekin daudela. 
Barneko artikuluek, hala ere,  ez daukate zerikusi handirik gure talde kutunarekin, POP mugimenduari buruzko artikulua izan ezik.
Aldizkari kuriosoa gure bilduman...

2012(e)ko ekaina 28, osteguna

MOJO-224


Mojo-224 

London (2012ko uztaila) 139 orr.

Badago salgai Mojo aldizkariaren azken zenbakia, uztailari dagokiona, hain zuzen ere. 
Yellow submarine filmea berriro argitaratu dela aitzakia hartuta The Beatles taldeari buruzko artikulu batzuk irakurtzeko parada daukagu, A year of living dangerously izenpean. 
Taldearen managerra zen Brian Epstein hil zenetik gertaera asko gertatu ziren oso denbora gutxian: Magical Mistery Tour filmea, Georgesen Wonderwall diskaren argitalpena, Yellow submarine filmea, Lady Madonna singlea, Apple enpresa, All my Loving dokumentala, Johnen In his own write liburuaren kaleraketa, Don McCullinek egindako argazki bilduma May Day Out izeneko egunean,... 
Horietaz argazkiez ondo hornitutako artikuluak irakur daitezke aldizkarian. 
Bestalde, aldizkariarekin batera, Yellow Submarine diskaren abestien bertsioez osatutako diska oparitzen da, Britaina Handiko artistek grabatutakoa. (Nik ez ditut ezagutzen, ez dakit ere noraino diren ezagunak bertan!)



Yellow Submarine Resurfaces

Mojo (2012ko uztaila)


2012(e)ko ekaina 21, osteguna

YELLOW SUBMARINE FILMEAREN KARTELAK


Yellow submarine (2012)

Yellow submarine 1968an estreinatu zen animazio filmea da, The Beatlesen izen bereko abestian oinarrituta filmatu zena. Oso filme abanguardista suertatu zen garai hartan.
Kontua da 2012 urtean berriztatu dela era digitalen eta ekainean DVD eta Blue-ray formatoetan kaleratu dela.

Filmea berriro ikusi baino lehenago hemen ditugu mundu osoko kartelak...


Frantzia


Espainia


Italia


Japonia


Japonia


Polonia


Polonia


Hungria