BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko ekaina 30, asteartea

JPGR MUSEUM PHOTO ALBUM


"JPGR Museum Photo Album" 

Juan I. Mayor. JPGR Museum (2011)

JPGR Museum Madrilen dagoen Beatlesi buruzko museo pribatua da. (JPGR letrak John, Paul, George eta Ringoren izenenak dira)
Entzunda daukat Tenerife eta Murtzian kokatzeko elkarrizketak egon zirela jabeak eta erakundeen artean, baina oraindik ez dago emaitzen berririk.
Bitartean, katalogo honetan edo museoaren webgunean kontsulta daitezke bere edukiak. Zelako bilduma ederra!


Museoaren webgunea:

Museoaren facebook-a: 

STUART SUTCLIFFE, A RETROSPECTIVE


"Stuart Sutcliffe, a retrospective"  

Matthew H Clouth  & Colin Fallows

Liverpool University Press (2008) 128 orr.

2008an Liverpool Kulturaren Europako Hiribua izan zen  eta jarduera askoren artean Stuart Sutclifferen lan plastikoari buruzko erakusketa antolatu zen, hemen aurkezten dugun liburua bere katalogoa dena. Stuarten pintura miresteko aukera ezinhobea!



Bere arteari buruzko webgunea:

Stuart Sutcliffe The Beatlesen baxua izan zen hasierako garaian, Hamburgoko garaietan jotzen zuena. John Lennonek Liverpooleko Arte Eskolan ezagutu zuen eta ordudanik lagunminak izan ziren, baina  1962an, 21 urte zituenean, Hamburgon hil zen. 
Auskalo zelako etorkizuna izango zuen pinturan bere bizitza arinegi amaitu izan ez balitz!

Eta hemen Stuarten webgune ofiziala: 

2015(e)ko ekaina 4, osteguna

CUADERNOS EFE EME-4


"Cuadernos Efe Eme-4"

(2015eko ekaina)

Midons (Valencia) 224 orr. 18 €

Cuadernos Efe Eme aldizkariaren ekaineko alean, The Beatles taldeak eta taldekideek jasan zuten Espainiako zentsurari buruzko artikulua irakur daiteke. Horrez gain, azala horri eskeinita dago, "Two virgins" LParen argazkia duela.

Ezaguna da "White album" barruan zegoen posterrari egindako zentsura edo Johnen "Somethime in New York city" diskaren azalak edo "The ballad of John and Yoko" abestiak izandakoak.
Ezezagunagoa, niretzat behintzat, "While my guitar gently weeps" abestiarekin edo Apple disketxeko Badfinger taldearen "No dice" diskaren azalarekin gertatutakoa, adibidez.

Aldizkaria interneten bidez baino ezin da erosi, Efe Emeren webgunean 18 €tan. 

Eta opari moduan bi orri-markatzaileak, bata John eta Yoko biluzik erakusten duena eta bestea, zentsuratuta, testua eta Espainiako bandera argazkiaren gainean ...

2015(e)ko ekaina 1, astelehena

BROADCASTING LIVE IN THE USA ´64


"Broadcasting Live in the USA ´64" 

The Beatles

CODA publishing (UK, 2015)

 LP-PD (GPLSPLO01)

Erosi berria daukat binilo hau, picture disc eta kolorezko biniloaren artekoa dena. 
1964an Beatleskideek AEBn izan zuten  bi emanaldien abestiak ditu, Miamin otsailaren 16an izandakoa eta New Yorken otsailaren 9an.



1. ALDEA: Miami (1964ko otsailaren 16a)
1. From Me To You
2. This Boy
3. All My Loving
4. I Want To Hold Your Hand
5. She Loves You

2. ALDEA: New York (1964ko otsailaren 9a)
1. All My Loving
2. Till There Was You
3. She Loves You
4. I Saw Her Standing There
5. I Want To Hold Your Hand
6. P.S. I love CYou