BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
ERAKUSKETAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ERAKUSKETAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko urriaren 18(a), asteartea

ALGO MÁS QUE UNA MODA


"Beatles. Algo más que una moda"

Casa del Cordón. 1994ko urtarrilaren 10etik 24ra arte

1994an  Gasteizko "Casa del Cordón" izeneko Erdi Aroko eraikinean The Beatlesi buruzko erakusketa izan zen, eta erakusketa horri dagokio orain aurkezten dugun foilleto hau.
Triptiko bat da eta kuriosoa iruditu zait bertan irakur daitekeen Mario Benedettiren "Yesterday y mañana" poema, niretzat guztiz ezezaguna zena. 

2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

LENNON-STEVE COLERIDGE



"Steve Coleridge. Lennon"

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)-Strawberry Beatles Fan Club (Valencia)

(2001) 12 orr.

2001ean Algineten izandako  2."Convención Nacional de Beatles Fans" barruan Steve Coleridgeren erakusketa egon zen ikusgai urriaren 27 eta 29an.
Erakutsitako lanek John Lennon zuten gaia eta teknikaren aldetik, gouachea edo akrilikoa ziren erabilitakoak. 
Hemen aurkezten duguna erakusketa haren katalogo txikia da.

2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

ERAKUSKETA LEIOAN



Kultur Leioa-Leioa

(urtarrila/otsaila 2007)

2007ko urtarrilean eta otsailean Leioako Kultur Leioan The Beatles taldeari buruzko erakusketa egon zen ikusgai. Bertan bilduma partikular baten diskak, filmeak, liburuak, irudiak, eta beste hainbat artikulu ikusi izan genituen. Horrez gain, taldearen filme asko proiektatu ziren eta Beatlesen abestien kantaldia ere entzuteko aukera egon zen.  


2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

STUART SUTCLIFFE, A RETROSPECTIVE


"Stuart Sutcliffe, a retrospective"  

Matthew H Clouth  & Colin Fallows

Liverpool University Press (2008) 128 orr.

2008an Liverpool Kulturaren Europako Hiribua izan zen  eta jarduera askoren artean Stuart Sutclifferen lan plastikoari buruzko erakusketa antolatu zen, hemen aurkezten dugun liburua bere katalogoa dena. Stuarten pintura miresteko aukera ezinhobea!



Bere arteari buruzko webgunea:

Stuart Sutcliffe The Beatlesen baxua izan zen hasierako garaian, Hamburgoko garaietan jotzen zuena. John Lennonek Liverpooleko Arte Eskolan ezagutu zuen eta ordudanik lagunminak izan ziren, baina  1962an, 21 urte zituenean, Hamburgon hil zen. 
Auskalo zelako etorkizuna izango zuen pinturan bere bizitza arinegi amaitu izan ez balitz!

Eta hemen Stuarten webgune ofiziala: 

2013(e)ko irailaren 3(a), asteartea

MADE IN SPAIN-EDICIÓN ESPECIAL



Los Beatles made in spain-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta (Edición especial )

(100 aleko argitalpen zenbatua)

Javier Tarazona

Centro de Historia de Zaragoza (2011) 

2011ko apirilaren 7tik abuztuaren 7ra Zaragozako Centro de Historia deitutakoan izan zen erakusketa arrakastatsua dela eta, katalogo txikia argitartu zen. Aurreko sarrera batean horren berri eman nuen, baina oraingo honetan 100 aleko argitarapen berezia dugu hizpide. 
Kutxa batean, adierazitako katalogoaz gain, The Beatlesen EP edo single bat gehitzen da, titulu ezberdinarena ale bakoitzarekin. Diska horiek ekoiztu zirenetik bizitza luzea izan dutenez, marratuta edo apurtuta egon daitezke, beren historiaren ondorioak argi ikusteko edo.
Bestaldetik, diskaren azalean EP edo single horren jatorrizko irudia ikus daiteke, kasu honetan Get back/Don´t let me downena.


 Los Beatles made in spain-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta 

Katalogoa



Get back/Don´t let me down diskaren azala

EMI/Editorial Milenio

(2011)



Get back/Don´t let me down

EMI

J-066-04.084

(1969)

2011(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

LOS BEATLES MADE IN SPAIN


"Los Beatles, Made in Spain-Sociedad y recuerdos en la Españade los años 60" 
Tarazona, Javier & de Castro, Javier. Editorial Milenio. Lleida (2011) 1. ed. 48 orr.
Centro de Historia de Zaragozan izandako erakusketaren katalogoa 
(2001ko apirilaren 7tik-abuztuaren 7ra)

2011ko apirilaren 7tik abuztuaren 7ra Zaragozako Centro de Historia deitutakoan izandako erakusketaren katalagoa da honako hau, izenburu bereko liburuaren edukiari buruzkoa egin zena. Batzutan liburuak filmeak bihurtzen diren bezala, Los Beatles made in Spain liburua erakusketa bihurtu zen. 
Espainian sortutako material asko erakusten zen bertan: liburuak, irudiak, partiturak, komikiak, jostailuak,...  Benetan zoragarria Beatleszale guztiontzat!
Liburu-katalogo hau argitaratuz gain, 100 aleko tirada berezia banatu zen, katalogoarekin batera The Beatlesen single bat edo EP bat gehitzen zela kutxa batean sartuta.



Hemen ikus daiteke argitaratu zen beste materiala...




Josep María Francinoren webgunean (www.francino.com) erakusketaren argazki-erreportaia ikusi daiteke. Erakusketa nolakoa izan zen ondo baino hobeto azaltzen digute argazki hauek!