BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko urtarrila 30, ostirala

THE COMPLETE ROOFTOP CONCERT


"The "Let it be" Rehearsals Vol. 1.The Complete Rooftop Concert"

Yellow dog (Luxembourg,1992) YD015 


Gaur 46 urte dira The Beatles taldearen azken emanaldia izan zela, Appleren eraikinaren terrazakoa, hain zuzen ere. Izugarrizko sorpresa izan zen bertatik pasatzen zirenentzat!
Luzeagoa izateko prestatuta zegoen, baina auzokideen kexengatik lehenago amaitu behar izan zuten.
Aurkezten dugun diska honetan emanaldi osoa entzun daiteke, "Let it be" diskaren prestaketan grabatu zituzten beste abestiez gain.


Lotura honetan kontzertu osoa daukazue: 




2015(e)ko urtarrila 28, asteazkena

SGT. PEPPER´S CONVENTION


"Sgt. Pepper´s Convention"

III Convención Nacional The Beatles Fans  (Alginet, 2002) 

2CD

2002an Algineten (Valencia) "III Convención Nacional The Beatles Fans" izeneko jaurdunaldiak izan ziren. 
Hori dela eta, diska bikoitz hau argitaratu zen (lehenengoa gorria da eta bigarrena urdina). "Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band" diskaren prestaketetan egin ziren grabaketa batzuk biltzen dira eta garai hartan grabatu ziren beste batzuk, geroago beste LP edo Singleetan argitaratu zirenak.
The Beatlesen sorkuntza prozesuaren lekukoa denez, oso interesgarria suertatzen da.





PETER SELLERS TAPE



"The Beatles. Peter Sellers Tape"

Masterdisc MDCD 001

1968an The Beatles taldea geroago "White Album" deituko dugunaren abestiak grabatzen ari zen.
Kontua da Ringok Peter Sellers aktoreari orduko abesti batzuk zituen zinta oparitu ziola. Grabaketa horiek argitaratu baino lehenagoko bertsioak dira, abeslariak edo taldeak azken ikutuak eman baino lehenagokoak, eta oso adierazgarriak dira artistaren sorkuntza prozesua nolakoa den jakiteko.
Peter Sellers 1980an  hil zenean oparitutako zinta bere gauzen artean agetu zen eta 1989an enkantean saldu. Ordudanik grabaketa horiek entzun daitezke, diska honetan, adibidez. 




2015(e)ko urtarrila 25, igandea

THE SILVER BEATLES IN BLACK


"The Silver Beatles in Black. Featuring Tony Sheridan"

Dog & Roll (ECC,1995) DNR 018

Behin eta berriz argitaratu diren abestiak ditu diska honek, The Beatles taldeak Tony Sheridanekin grabatu zituenak. 
Kasu honetan, berezitasuna CDa metalezko kutxa biribil beltzean gordeta egotea da.


LOVE ME DO


"Love me do-P.S. I Love you-Love me do (original single version)"

Apple-PARLOPHONE (UK, 1992)  7243 8 80256 2 8

"Love me do" diskaren 30. urteurrenean diska hau argitaratu zen.
"Love me do" abestiaren bi bertsioak ditu, lehenengoan, singlean zegoena, Ringok bateria jotzen du eta, bigarrenean, LPkoa zena, Andy Whitek bateria jotzen du eta Ringok pandereta.
Horiez gain," P.S, I love you" abestia entzun daiteke, singlean bigarren aldean zegoena.


2015(e)ko urtarrila 13, asteartea

THE BEATLES SHOW



Ostiralean Bilboko Kafe Antzokian Abbey Road taldearen emanaldia entzuteko aukera daukagu, The Beatles Show izenekoa.
Aurresalmentan prezioa 15€-koa da eta txarteldegian 20 €-koa.



Abbey Road The Beatlesen musika omentzen duen talde ezaguna da, 1.500 kontzertu baino gehiago eskeini dituena.