BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urria 29, larunbata

¡¡QUE VIENEN LOS BEATLES!!




¡¡Que vienen los Beatles!!

(Pedro Costa, 1995. 50´)

1965ko uztailaren 1etik 4ra The Beatles taldea Espaniara etorri zen, Madril eta Bartzelonan kontzertu bana baitzuten. Madrilgo Las Ventas zezenplazan emanaldia uztailaren bian izan zen  eta Bartzelonako Monumentalean 3an.





30 urte geroago, Pedro Costak ¡¡Que vienen los Beatles!! dokumentala egin zuen, egun horien giroa eta historia kontatuz.
TVE-an ikusi ahal izan genuen eta bertatik grabatu. Zelako gizarte grisa eta triste ordukoa!!
youtuben aurkitu dut sei zatitan banatuta eta hemen jartzen saiatu naiz, baina bostgarrena ezin izan dut jarri. Ez dakit  zergatik. 
Hala ere,  youtubeko helbidea idatzi dut nahi duenak ikus dezan.
Ea gustukoa duzuen...

2013/10/19

Hemen zeuden bideoak youtubetik ezabatu dituzte. Berriro bilatu dut dokumentala. Hemen dago...













2011(e)ko urria 26, asteazkena

THE BEATLES´ GARDEN-59


The Beatles´ Garden-59

2011ko urria

Seargent Beatles Fan Club (Zaragoza)

32 orr.

The Beatles´ Gardenen urriko alea argitaratu berria da, jadanik Seargent Beatles Fan Cluben aldizaria 59 zenbakira heldu dela. Denbora luze pasa egin da aurreko zenbakia atera zenetik!!   Argitaratzeko arazoak edukiko dituzte azkenaldi honetan ez baitago jakiterik noiz egongo den ale berria.

Edukiei dagokienez, interesgarria izaten jarraitzen du, azken hilabeteetako berriez gain, honako artikuluak dituela...
1) Los Beatles Made in Spain. 
2007an Milenio argitaletxeak  Los Beatles Made in Spain izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan, taldearekin zerikusia dituzten Espainiako artikuluak ikertzen ziren: diskak, filmeak, liburuak, partiturak, aldizkariak, komikiak, ...
Informazio eta irudi ugaridun liburua da, benetan interesgarria Beatleszale guztiontzat.


“Beatles made in Spain, Los-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta”
Tarazona, Javier & De Castro, Javier Lleida (2007) 1. ed. 303 orr.

Ba, liburu honen edukian oinarrituz Zaragozan izandako erakusketaren berri ematen zaigu artikulu honetan.

Bestalde, erakusketaren katalogoa argitaratu zen. Ea lortzen dudan eta hurrengo sarrera batean berari buruzko informazioa ematen dudan...
2) Band on the Run
Paul McCartneyren diska klasikoa berriargitaratutakoan, zernolako gehigarriak dituen azaltzen da.

3) Los Beatles en en el hotel Avenida Plaza de Barcelona
1965ko uztailean The Beatlesen emanaldiak egon ziren Madrilen eta Bartzelonan, eta Bartzelonara joan zirenean taldekideak  Avenida Plaza hotelean egon ziren. 
Honetaz guztiaz gain, artikuluak hotel horretan Beatles taldearekin girotutako gela berezia dutela kontatzen du. 

4) Gimme Some Truth-Los inéditos
John Lennonen musikari buruzko proiektu honen nondik norakoak azaltzen ditu, batez ere material ezezagunaz hitz eginez.


Aldizkariari buruz gehiago jakin nahi izanez gero,  hemen daukazue bere facebook-en helbidea.

2011(e)ko urria 18, asteartea

LOS BEATLES INÉDITO


"Los Beatles Inédito"
 Fielder, Hugh. H KLICZKOWSKI-ONLYBOOK SL. Madrid (2011) 1. ed.  200 orr.

Erosi berria daukat liburu hau, Beatlesen argazkien beste liburua dena. 
Izenak argiraratugabekoak direla adierazten duela ulertu badaiteke ere, hemen agertzen diren argazki gehienak, guztiak ez esateagatik, ezagunak dira.
The Beatlesen taldearen historia kontatzen zaigu, beti argazkiekin hornituta, kontaketa atsegina eta errazarekin. Taldeari lehenengo hurbilketa egin nahi duenarentzat oso egokia egiten da, beraz.

Hona hemen liburuaren edukina:
- Sortze urteak: 1957-1962
- Beatlemania: 19363-1965
- Amaieraren hasiera: 1966-1968
- Banaketaren urteak: 1969-1970
- Epilogoa

Ah! Gainera,  prezio ona dauka,  20€ ingurukoa...

Esan behar da, bestalde, liburu hau, lehenik, ingelesez argitaratuta zegoela, The Beatles REVEALED  izenarekin. 



"The Beatles Revealed"  
Fielder, Hugh. Flame tree (2010)

2011(e)ko urria 5, asteazkena

LIBURUAK: JOHN LENNON


"Las vidas de John Lennon"
Goldman, Albert. Plaza & Janés. Barcelona (1989) 1. ed. 798 orr.

Hemen daude dauzkadan John Lennoni buruzko liburuak. Denetarik dago...
Haietariko batzuk biografiak dira, Las vidas de John Lennon izeneko liburu polemikoa bezala (orain dela gutxi Las muchas vidas de John Lennon izenburuaz agertu dena). Albert Goldmanek Johnen bizitzaren pasadizorik arazotsuenak ikertzen zituen, askoren ustez kazetaritza horia egiten zuela, baina benetan oso irakurria izan da Johnen zaleen artean.
Nowhere man liburuan bere bizitzaren azken egunak kontatzen dira eta Yo me llamo... John Lennon izenekoa umeentzako kontakizuna da, marrazki askoren laguntza duena.

" John Lennon, 1940-1980-A biography" 
Connolly, Ray. Fontana. Glasgow (1981) 1. ed. 192 orr.
 ·
“John Lennon
Norman, Philip. Anagrama (Barcelona, 2009) 1. ed. 831 orr.


“John Lennon-La biografía de un genio” 
Tarda, Jordi & Peebles, Andy. Ultramar. Barcelona (1987) 1. ed. 277 orr.




Nowhere man-Los últimos días de John Lennon
  Rosen, Robert. Reservoir books. Barcelona (2003) 1. ed. 239 orr.


“Me llamo…John Lennon  
Gil, Carmen & Vera, Luisa. Parramón. Barcelona (2007)  1. ed. 64 orr.


Hurrengo hauetan John ezagutu zuten pertsona ezberdinen kontakizuna dago...
Johnena berarena John Lennon Visto por sí mismo liburuan, Cynthiarena, bere lehenengo emaztearena, John liburuan, denboraldi batean emaztegaia izan zuen May Pangenena Adorable Johnean, bere arrebaordea Julia Bairdena John Lennon, mi hermano izenekoan eta John eta Yokoren neskamearena En casa de John Lennon liburuan.
Kontakizun ezberdinak bizitzaren ikuspegi ezberdinak ere  agerian uzteko!!


"John Lennon visto por sí mismo” 
Miles & Marchbank, Pearce. Jucar. Madrid (1982) 1. ed. 128 orr.

John”  
Lennon, Cynthia. Robinbook. Barcelona (2005) 1. ed. 268 orr.

"Adorable John” 
Pang, May & Edwards, Henry. Plaza & Janés. Barcelona (1984) 1.ed. 292 orr.


“John Lennon, mi hermano”  
Baird, Julia & Giuliano, Geoffrey. Ediciones Temas de Hoy. Madrid (1989) 1. ed. 222 orr.

“En casa de John Lennon 
López Lorenzo, Rosaura. Hércules de Ediciones. A Coruña (2005) 1. ed. 159 orr.

Hauetan Johnen bizitza eta lanaren ikerketa irakur daitezke. Kuriosoena John Lennon Legend izenekoa da, bertan objetu batzuk gehitzen baitira: bere idazkien faccimilak, marrazkienak, sarrerenak,...


John Lennon y Yoko Ono” 
Woodall, James. Muchnik Editores. Barcelona (2002) 1. ed. 206 orr.




“John Lennon-Pop Rock “ 
Julià, Ignacio.  La Máscara. Valencia (1996) 1. ed. 239 orr.  

“John Lennon, una revolución musical” 
Manferto de Fabianis, Valeria & Blaney, John. Blume (Barcelona ( 2009) 1. ed. 268 orr.

“Lennon legend-An illustred life of John Lennon” 
Henke, James. Weindelfen & Nicolson. London (2003) 1. ed. 64 orr.


Johnek, bestalde,  liburu bi idatzi zituen: In his own write eta A spaniard in the words. Bi testu hauek hurrengo liburuan daude batera...


“In his own write & spaniard in the works, A” 
Lennon, John. PIMLIC. London (1997) 168 orr.


Lehenengoa Una mala faena izenekoarekin argitaratu zen gure artean, geroago Por su propio cuento-Un españolito en obras tituluarekin biak agertu baziren ere. 

“mala faena, Una”  
Lennon, John. Celeste. Madrid (1999) 1. ed. 74 orr.


Por su propio cuento-Un españolito en obras” 
Lennon, John. Papel de liar (Barcelona, 2009) 285 orr. Ingelesa-Gaztelania


Eta abestien letrak kontsultatzeko John Lennon-Canciones liburua daukagu, partitura liburu asko daukagun bezala, Imagine diskari dagokiona bezala.

“John Lennon-Canciones” 
Fundamentos Madrid (1985) 5.ed. 183 orr.


"Imagine-John Lennon 
Wise publications. London. 44 orr.

Bere lan grafikoari dagokionez, John Lennon-Imagine erakusketarena dago... Marrazki ederrak egiten zituen!


“John Lennon-Imagine” 
Birmingham (1988)  23 Nov-18 Dec 1988. Gas Hall Suite. Edmond Street. Behind Birmingham Museum. Erakusketaren katalogoa. 1. ed.


Bere bizitza gai hartuta nobela batzuk daude argitaratuta... Jordi Sierra i Fabrerenak barruan daudela. Strawerry liburuaren kasuan, bi edizioen azalak ikus daitezke hemen, ezberdinak baitira. 


“John Lennon-Imagina que esto fue real” 
Sierra i Fabra, Jordi. Panamericana Editoria.l Bogotá (2005) 1.ed. 155 orr.
"joven Lennon, El” 
Sierra i Fabra, Jordi. Sm. Madrid (1992) 9. ed. 174 orr.


Strawberry 
Quijal, Willi. Tetragrama. Valencia (1998) 1. ed. 179 orr. 

Strawberry 
Quijal, Willi. AndyCat (2001) 2. ed. 147 orr. 


Amaitzeko, El sueño ha terminado liburua. Johnen azken urtearen gaia hatzen duena. (Argitaratutako sarrera batean idatzi nuen. )


"El sueño ha terminado"
Escrihuela, Juan Manuel. Quarentena ediciones. Llinars del Vallès-Barcelona, (2010) 1, ed. 169 orr.