BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko abuztua 29, ostirala

LOS BEATLES COMO MÚSICOS


"Los Beatles como músicos. De Revolver a Antología" 


Walter Everett. Eterna Cadencia (Buenos Aires, 2013) 1, ed, 537 orr.

Liburu hau Beatlesen bibliografian klasiko bihurtu zen 1999an lehenengo aldiz argitaratu zenean. Orain gaztelainaz irakurtzeko aukera daukagu Buenos Aireseko Eterna Cadenciaren bitartez, ale kopuru txikia bada ere, guztira 2000 ale baino ez dira argitaratu eta.

Esan behar da ez dela publiko orokorrarentzeko liburua, askotan testua ulertzeko musika hizkuntza ondo ezagutu behar baita.

The Beatlesen konposatzeko era eta haien grabaketak eta interpetazioak sakon ikertzen dira, batez ere 1966 eta 1970 bitarteko denboraldikoak, urte emankorrenak izan zirenak.

2014(e)ko abuztua 21, osteguna

AZKEN LIBURUAK


"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" 

J. Adolfo Iglesias Círculo rojo (Almería, 2013) 1. ed. 265 orr.

Nahiko ahaztuta eduki dut bloga azkenaldi honetan.
Tarte honetan erositako bi liburu hauek iruzkinduko ditut 

"Juan & John. El profesor y Lennon en Almería para siempre" liburuan Almeriak The Beatles taldearekin izan duen harremana kontazen zaigu, baina, batez ere, John Carriónen historia. 
John Carrión ingelesezko irakaslea izan zen 60ko hamarkadako Espainian. The Beatles taldearen abestiak erabiltzen zituen ikasleei ingelesa irakasteko eta John Lennon 1966an Almeriara etorri zenean"How I won the war" filmean parte hartzera Almeriara abiatu zen Johnekin hitz egiteko.
Historia hau, libreki kontatuta, "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmearena da.

"John Lennon" 

Jesús Ordovás. Silex (Madrid, 2014) 1. ed.  264 orr.

"John Lennon" beatleskideari buruzko ikerketa sakona da, musika kazetaritzan  maisua den Jesús Ordovasek idatzia. Biografia honetan John musikan hasi zenetik New Yorken hil zuten arte zer gertatu zen kontatzen zaigu. 
Beatleszale guztion liburutegietan egon beharreko liburua, zalantzarik gabe.

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS-DVD


"Vivir es fácil con los ojos cerrados"

 David Trueba (España, 2013) DVD

Jadanik DVD eta Blu-Rayn ikus dezakegu "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmea, 2013an sei Goya sari irabazki zituena. 
Juan Carriónen historian libreki oinarrituta dago. Juan Carrión The Beatlesen abestiak erabiltzen zituen bere ikasleei ingelesa irakasteko 60ko hamarkadako Espainian. 1966an John Lennon Almerian "How I won the war" filmean parte hartzera etorri zenean, Juan Carrión berarengana jo zuen bera ezagutzeko eta berarekin hitz egiteko...
Filmean irakasleak bere bidaian etxetik alde egindako mutil bat eta sekreturen bat daukan neska hartzen du. Hirurok Almeriara joango dira eta haien bizitza betiko aldatuko da.