BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
VIBRACIONES etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
VIBRACIONES etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

VIBRACIONES-84


"Vibraciones-84"

(1981eko iraila)

Iniciativas Editoriales Sociedad Anónima (Barcelona)

64 orr.

Vibraciones aldizkariaren 1981eko ale hau musika taldeei eskeinitako dossierra zeukan. Lehenengo pop-rock taldei hurbilketa egin ostean (artean The Beatles taldea dago), 60ko eta 70eko hamarkaden taldeak eta 80ko hamarkadaren hasierakoak aurkezten dira, Espainaikoak eta mundu osokoak.

Eta osagarri moduan, The Beatlesen posterra daukagu.

2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

VIBRACIONES


"Vibraciones-49"

1978ko urria

Iniciativas Editoriales, S.A. (Barcelona)

64 orr.

70eko hamarkadan musika aldizkari garrantzitsua izan zen Vibraciones,  "Vibrata" eziizenez ezagutzen zena. Munduan zehar egiten zenaren berri ematen zuen, guregana musikaren gaurkotasuna ekarriz.  Bertan idazten zuten, adibidez, Diego Manriquek, Ignacio Juliák, Jesús Ordovásek, Antonio de Miguel ekedo Constantino Romerok.
1974ko ekainaren eta 1982ko  apirilaren artean 92 aldizkari eta 3 estra argitaratu ziren...
Nik ditudanak hauek biak dira. 
Lehenengoan  The Beatlesen 1970 eta 1978 urteen arteko ibilbidea ikertzen da eta Juan Barjauk egindako taldearen marrazkia du azalean.
Bigarrenean Paul McCartneyri egindako elkarrizketa irakur dezakegu. Kasu honetan, azala Pauli eskeinitako dago eta Luis Garcíak diseinatu zuen.



"Vibraciones-55"

1979ko apirila

Iniciativas Editoriales, S.A. (Barcelona)

64 orr.