BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2010(e)ko uztaila 19, astelehena

BEATLES CARTOONS


The Beatles cartoons-Volume one

(DVD total-4, Brasil)

The Beatles cartoons Al Brodaxek ekoiztutako animaziozko seriea izan zen, 1965etik 1967ra emititua izan zena, geroago, egindako kapituluak behin eta berriz ikusi badira ere. Bertan, lau musikarien marrazki bizidunak agertzen dira haien abestietan oinarritutako historio laburretan. Horietaz gain, abestien karaoke antzekoa ere emititzen zen.
Seriaren DVDak zailtasun handiaz aurkitzen dira. Honako hauek dira neuk ezagutzen ditudan bakarrak...



The Beatles Cartoons-volume two

(DVD total-04, Brasil)


Hona hemen bi kapitulu eta bi karaoke , adibide moduan... Gehiago ikusi nahi izanez gero, DVDak topatzen ez direnean, YouTuben bilatu baino ez dago.




2010(e)ko uztaila 6, asteartea

RINGOREN BATERIA


Pasa den udan jostailuzko Ringoren bateria hau erosi nuen. Ez nuen ikusita aurretik eta ordudanik ez dut beste inon ikusi.
Bi neurrikoak zeuden, argazkikoa txikia bada ere.
Indonesian eginda omen dago, kutxan irakur daitekeenez. (Probadisk izeneko enpresa)




Miniature drum set

Probadisk (Indonesia)