Aspaldian Pete Bettingerrek diseinatutako postalei buruzko sarrera idatzi nuen blogean. Oraingo honetan, eskuratu berriak ditudun bi postal hauek aurkezten ditut. Lehenengoan Magical Mystery Tour filmearen erreferentzia dago eta bigarrenean, Georgek garai batean erabilitako sitarra.
Bartzelonan argitaratutako postal hauek lortu berriak ditut.
Ez dakit noizkoak diren, baina Johnen eta Paulen irudiak, bahintzat, Richard Avedonek 1967an egindako argazki famatuen gainean daude margotuta, psikodeliaren ikutua eman nahiean. Nesken irudiak, beren aldetik, 70ko hamarkadako itxura dutela esango nuke.
Lehenengoan, nahiz eta Liverpoolgo taldearen izena ez agertu, irudiek ez dute errakuntzarako motiborik ematen. Bigarrenean, Elvisen argazkiaz gain, "Yellow Submarine" filmeko Paul eta Ringoren marrazkiak ikusten dira.
Zona de Obras musika eta kultura aldizkaria dugu 1995eko uztailetik, lehenengo zenbakia orduan argitaratu zen eta. Azkena 67 zenbakiduna da, 2012/2013ko neguari dagokiona.
1998an "Futbol Mundial" izenpean zenbaki berezia argitaratu zuten, Peter Blakek The Beatlesen "Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band" diskarentzat diseinatutako azalaren berrinterpretazioa azalean agertzen zelarik.
Futbolzaleak direnek argazkian nor den nor asma dezatela!
The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) LP (MU-016)
Bai. Iruzur egin digute...
Azkenaldi honetan oso pozik geunden beatleszale asko. The Beatles taldearen 1965eko Madrilgo kontzertuaren diska argitaratuko zela iragarrita zegoen eta kontzertu horren 50. urteurrenean salgai jarriko zela jakin genuen.
Baina argitaratu bezain laster, Madrilgo kontzertuaren grabaketaren ordez 1965eko Pariseko kontzertuarena dela demostratu ei da. Paul McCartneyk abesti bat aurkezteko gaztelainaz esaten duena ere ez da saio horretakoa, 1989an izandako kontzertu batena baizik.
Eta, batzuen ustez, Torrebrunok egindako aurkezpena, urte batzuk geroago egindako grabaketa omen da.
Esandakoa: iruzurra.
"Concierto en Madrid-2 julio 1965"
The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) CD
Hiru edizio ezberdin argitaratu dira:
1. CDa eta Biniloa dituena. Azala gorria dauka. (30 € inguru) eta 24 orrialdeko foilletoa.
2. Digipack CDa (15 € inguru)
3. Bildumagileentzako edizioa (80 €, 300 kopia) , honako osagai dituena:
- Binilo urdina eta CDa (azala urdina dutenak)
- Fonorama aldizkariaren 15-16 zenbakiaren faszimila, José Luis Álvarezek Beatleskideei egindako elkarrizketa duena. Jatorrizko azala eta prestatuta zegoena ditu.
- 42 orrialdeko foilletoa - Madrilgo kontzertuaren kartelaren fakzimila.
- 5 Postal (aldebikoak)
"Concierto en Madrid-2 julio 1965"
The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) LP-CV (Bildumagileentzako edizioa)
"Concierto en Madrid-2 julio 1965"
The Beatles. Cocodrilo Records (Madrid, 2015) CD (Bildumagileentzako edizioa)
"Fonorama 15-16" aldizkariaren fakzimila
(Ezkerrean argitaratu ez zen azala eta eskuman jatorrizkoa)
Hauxe da Valenciako Na Jordana izeneko Fallak argitaratu zuen postala 1995-1996eko gabonak zoriontzeko. John, Paul, George eta Ringo Valenciako jantzi tipikoez jantzita agertzen dira, aurreko sarrera batean aurkezten nuen erlojuko irudian bezala...
Gogoratu 1996an Na Jordanaren fallan Beatleskideen irudiak agertzen zirela, Mozart musikariarekin batera.
Horiez gain, John Lennonen kasuan, beste bat dago. Johnen A Spaniard in the works liburuaren izenburua aitzaki hartuta, A Spaniard in his own life izenekoa da.
Quijote berria balitz bezala, John Quijotek, Sanchoren (Yoko Ono) laguntzaz "erraldoi" modernoen aurka borrokatuko du.