BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko otsailaren 20(a), asteazkena

IRAGARKI BILDUMA



Telefónica ADSL iragarkia

The Beatlesen musika erabili egin da iragarki askotan, oraindik telebistan ikus daitezkeen Movistar edo FIAT enpresenetan, adibidez. 
Sarrera honetan zaharragoak diren beste iragarkiak bildu ditut...
Telefónica ADSren iragarkian musika talde baten eraketa ikusten da Juan ezagutzen dutenean, geroago balkoi batean kontzertua ematen dute eta Juanek Asiako emaztegaia duenean taldea uzten du.  Ezaguna, ez da?
Rock Banden iragarkian Abbey Roadeko  zebrabide ospetsutik jendea pasatzen ikusten dugu, haien artean Beatleskideak.
Budweiser garagardoaren iragarkian All together now abestia erabili zen, RTVEren kasuan bezala, Skodarenean Good day sunshine abestia eta  La Caixarenerean From me to you.
Niretzat hunkigarriena, hala ere,  Why music matters izenekoa da. Ez al gara protagonista sentitzen?



Beatles Rock Band iragarkia



Budweiser iragarkia



Skoda iragarkia


Why music matters iragarkia



Obra Social La Caixa iragarkia



RTVE iragarkia

2013(e)ko otsailaren 16(a), larunbata

POP! ROCK-BLUE MENNIE


Blue Meanie

9 cm-ko irudia

Pop! Rock bilduma (2012)

Funko (Txina)

Blue Meanierekin Txinako Funko enpresak ekoiztutako Yellow Submarine filmearen irudien  bilduma amaitu egin dut. Beste lauak aurreko sarreretan ikus daitezke, bakoitza Beatleskide bati dagokiona. 
Jatorrizko irudiekin antz handirik ez badaukate ere kuriosoak dira, ez da?


2013(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

LAS CARTAS DE JOHN LENNON


"Las cartas de John Lennon"  

Davies, Hunter. Libros Cúpula. Barcelona (2013) 392 orr.

Zelako liburua argitaratu duen Libros Cúpulak otsailaren hasieran!
Las cartas de John Lennon du izena, Johnek idatzitako eskutitzak eta antzeko dokumentuei buruzkoa baita (eskutitzak, postalak, eskeinitako idazkiak, batzutan bere marrazkiekin,...) 
The Beatles taldearen baimendutako biografia bakarra idatzi zuen Hunter Daviesek aukeraketa egin du, beti  Yoko Onoren oniritziaz, eta dokumentu bakoitza aurkezten da Lennonen bizitzaren momentuarekin lotuta. 
Ez da jarraian irakutzekoa, noizean behin zatiren bat irakutzeko liburu horietako bat baizik...
Johni buruz ezagutzen dudan libururik ederrena iruditzen zait, bere alderik intimoena agerian agertzen baita. Ez galdu!

2013(e)ko otsailaren 2(a), larunbata

ABBEY ROAD DISKAREN AZALA IMITATZEN



Abbey Road (Apple, 1969)

Abbey Road The Beatles taldeak grabatu zuen azken diska da, nahiz eta Let it be geroago salgai jarri. Abbey Roaden azala John Koshek diseinatu zuen Beatleskideak estudio ondoko zebrabidea pasatzen  zirenean egindako argazkiarekin.
Irudi honetaz interpretazio kuriosoak eman ohi dira garai hartan Paul istripu batean hil zela zabaldu zelako, beste musiko batez ordezkatu zelarik:
1) Kotxe zuriaren matrikulan 28IF jartzen du, Paulek zeukan adina adierazten omen zuen.
2) George azkena da, lurperatzailea izango zen, beraz.
3) Paul oinutsik eta begi itxiekin dago, hildakoaren seinale izango zena.
4) Ringo beltzez jantzita dago. Paulen lagunik onena lutoz egongo zen.
5) John lehenengoa eta zuriz jantzita predikatzailea izango zen.

Ba, sarrera honetan azal ospetsu hau imitatuz egin diren diska azal eta irudi batzuk bildu ditut...
Kuriosoenak, beharbada, Paulen diska batena, Paul is live izenekoa (berehilketaz erreferentzia egiten duena), eta Eurostarren kartelarena zebrabidea kakarraldo batzuk pasatzen ikusten dena.


sk

McLemore Avenue  (Booker T. & The MGs.Stax,1970)


Soulfoul Road (New York City.Chelsea Records, 1974)


The Abbey Road E.P. (The red hot chili peppers. EMI/Capitol., 1988)


Paul is live (Paul McCartney. Parlophone/EMI, 1993)


Gabby Road (Four Bitchin´ Babes.Shanachie, 1997)


Flabby Road (Askoren artean.Orange Records, 1998)


Flabby Road-2 (Askoren artean.Aei, 1999)


Un asado en Abbey Road (Kapanga.1999)


Country Beatles (Dave McClean & Montana Country .Brasidisc, 1999)


Here comes the sun-A Reggae Tribute to The Beatles (Askoren artean.Madacy,2002)


The Beatles Connection (The king´s singers.EMI, 2005)


                                      For sale (The Punkles.Imperial/Teichiku Records, 2006) 


Late orchestration (kanYeWest.2006)


Imme Geradeaus (Truck Stop.Sony, 2006)


Franciscan Road  (The Community of St. Saviour´s Monastery.Pilgrim´s star, 2006)


Sesame Road-Sesame Street


The Simpsons make rock history



Eurostar ("Springtime in London)