BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko abendua 23, astelehena

RS-ESPECIAL COLLECTORS EDITION PAUL McCARTNEY


"Rolling Stone-Special Collectors Edition-Paul McCartney"

Rolling Stone (2013) 98 orr.

Urte amaieran Rolling Stone aldizkariak Paul McCartneyri eskeini dio bildumagileentzako ale berezia. 
Rob Sheffielden sarrera eta Simon Vozick-Levinsonek idatzitako "With the Beatles" artikuluaz gain, azken 40 urteetan Rolling Stonen argitaratutako artikulu batzuk irakur ditzakegu. Paulen bizitzaren ikuspegi zabala osotzen da argazki multzo ederraz hornitutako ale honetan!
Hauxek dira aurretik argitaratutako artikuluak bakoitzari dagozkion datuekin...

"Going Solo" Jann S. Wenner-RS 57 (1970ko apirilaren 30a)
"Paul Is Not Dead (And Neither Is the Past)" Paul Gambaccini-RS 153 (1974ko urtarrilaren 31)
"Flyubg Hight" Ben Fong-Torres-RS 215 (1976ko ekainaren 17a)
"You Can´t Get It Right All the Time" Kurt Loder-RS 482 (1986ko irailaren 11)
"Back On Top" Anthony DeCurtis-RS 883/884 (2001eko abenduaren 6a)
"Paul´s Fresh Start" Brian Hiatt-RS 1151 (2012ko martxoaren 1a)



Rolling Stone-57 (1970ko apirilaren 30a)


Rolling Stone-153 (1974ko urtarrilaren 31)


Rolling Stone-215 (1976ko ekainaren 17a)


Rolling Stone-482 (1986ko irailaren 11)


Rolling Stone-883/884 (2001eko abenduaren 6a)


Rolling Stone-1151 (2012ko martxoaren 1a)

2013(e)ko abendua 22, igandea

GLEE


"Yesterday"

Glee AEBko teleserie musikala da, 2009an lehenengo denboraldia izan zuena. Seriean Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuen bizitza kontatzen da, Glee Club izeneko taldean musika lantzen dutenena, hain zuzen ere. 
Kontua da bostgarren denboraldian The Beatles  omendu nahi izan zutela, eta, horretarako, lehenengo bi kapituluetan, "Love, love, love" eta "Tina in the sky with diamonds" izenekoetan, Liverpoolgo taldearen abestiak kantatzen dituzte.
Sarrera honetan kapitulu horien eszena musikal batzuk bildu ditut...



"I saw her standing there"


"Help"


"A hard day´s night"


"Here comes the sun"


"All you need is love"


"Let it be"


"Sergeant Pepper´s Lonely Hearts Club Band"


"Hey Jude"

2013(e)ko abendua 20, ostirala

IRAGARARKI BILDUMA-2



Molson Canadian (Kanada, 1980)

Aurreko sarrera batzuetan The Beatles taldearen irudiak edota haien abestiak dituzten iragarkiak ikusteko aukera izan dugu. Oraingo honekin jarraitzen dugu...

1. "Molson Canadian " - "A hard´s day´s night" abestia entzuten da. 
2. "Radio 2" Beatleskide itxurako txoriek "She loves you" kantatzen dute, erritmoari jarraitzen dioten bitartean. 
3. "Swedish national road administation"-en iragarkian taldearen irudia erabiltzen da, kaskoaren erabilera eskatzeko.
4. "Volkswagen beetle" iragartzeko Beetle (kakarraldoa)/Beatle hitzekin jolasten da, kotxea eta taldekideen irudiak aurkeztean.
5. "E-plus" telefonia konpainiako iragarkian "Hello, goodbye" abestia entzun daiteke. Oso abestia egokia, bi hitz horiek komunikazioarekin zerikusi handia baitute.
6. "Telenor" iragarkirako "Come together" abestia aukeratu zuten.
7. "Rockband"-en iragarkian, haien karrerako abesti esangurutsu batzuk entzun daitezke: "A hard´s day´s night""Paperback writter", "Here come the sun" eta "A day in the life", marrazki bizidunez egindakoan. 


Radio 2 (Ghana, 1998)


Suediako Trafiko kanpaina (Suedia, 1999)


Volkwagen beetle (Brasil, 2000)


E-plus (Alemania, 2004)


Telenor (Suedia, 2007)


Rockband (2009)

2013(e)ko abendua 10, asteartea

RUTA 66-310


"Ruta 66-310"

(2013ko abendua)

 R 66 SCP (Barcelona) 86 orr.

On the air-The Beatles on the BBC Vol. 2 diska kaleratu denetik Beatleskideak aldizkari ezberdinetako azaletan agertu dira. Ruta 66 aldizkariaren azken alean, adibidez. 
Diska berriaren aitzakiarekin Liverpooleko taldearen bizitza artistikoari errepasoa egiten zaio, hasieratik Paulek New diska argitaratu arte. 
Egia esan, ez da datu berri askorik ematen, zaila baita artikulu batean sakontasunean sartu. Aipagarriena, beharbada, garaiko beste artistekin zein zerikusia zuten adierazten duen artikulu txikia eta Johnek entzuten zuen musikari buruzkoa dira.

2013(e)ko abendua 8, igandea

ON AIR-LIVE AT THE BBC VOLUME 2


"On Air-Live at the BBC Volume 2"

Apple-Universal- BBC (2013)

3LP

3750506

1994an Live at the BBC diska argitaratu zen eta oraingoan horren osagarria den hau, On Air-Live at the BBC Volume 2 izenekoa.
Grabaketa guztiak kalitate berekoak ez badira ere, oso interesgarria gertatzen da The Beatles taldeak irratian izan zituen emanaldiak ezagutzeko.
2CDtan ere argitaratu da (B00F3VOL38)

Edukia:

1. ALDEA

1. And Here We Are Again
2. WORS OF LOVE
3. How About It, Gorgeus?
4. DO YOU WANT TO KNOW A SECRET
5. LUCILLE
6. Hey, Paul...
7. ANNA (GO TO HIM)
8. Hello!
9. PLEASE PLEASE ME
10.MISERY
11. I´M TALKING ABOUT YOU
12. A Real Treat
13. BOYS
14. Absolutely Fab
15. CHAINS
16. ASK ME WHY

2. ALDEA

1. TILL THERE WAS YOU
2. LEND ME YOUR COMB
3. Lower 5E
4. THE HIPPY HIPPY SHAKE
5. ROLL OVER BEETHOVEN
6. THERE´S A PLACE
7. Bumper Bundle
8. P.S. I LOVE YOU
9. PLEASE MISTER POSTMAN
10. BEAUTIFUL DREAMER
11. DEVIL IN HER HEART
12. The 49 Weeks
13. SURE TO FALL (IN LOVE WITH YOU)
14. Never MInd, Eh?
15. TWIST AND SHOUT
16. Bye, Bye

3. ALDEA

1. I SAW HER STANDING THERE
2. GLAD ALL OVER
3. Lift Lid Again
4. I´LL GET YOU
5. SHE LOVES YOU
6. MEMPHIS, TENNESSEE
7. HAPPY BIRTHDAY DEAR SATURDAY CLUB
8. Now Hush, Hush
9. FROM ME TO YOU
10. MONEY (THAT´S WHAT I WANT)
11. I WANT TO HOLD YOUR HAND
12. Brian Bathtubes
13. THIS BOY
14. If I Wasn´t In America

4. ALDEA

1. I GOT A WOMAN
2. LONG TALL SALLY
3. IF I FELL
4. A Hard Job Writting Them
5. AND I LOVE HER
6. Oh, Cant´t We? Yes We Can
7. YO CAN´T DO THAT
8. HONEY DON´T
9. I´LL FOLLOW THE SUN
10. Green With Black Shutters
11. KANSAS CITY/HEY-HEY-HEY-HEY!
12. That´s What We´re Here For
13. I FEEL FINE (STUDIO OUTTAKE)

5. ALDEA

BONUS INTERVIEW TRACKS

1. John-Pop Profile
2. George-Pop Profile

6. ALDEA

BONUS INTERVIEW TRACKS

1. Paul-Pop Profile
2. Ringo-Pop Profile







GEORGE PELUTXEA


George Harrison Pelutxea-Yellow submarine

(30 cm)

Factory Entertainment, Inc (USA)

(2012)

Yellow Submarineren pelutxeekin jarraituta, hona hemen George Harrisonena. 

2013(e)ko abendua 6, ostirala

BILBOKO ATHLETICEKO JOKALARIAK


Athleticeko jokalariak  The Beatles taldearen itxuraz (EITBko irudia)

Urtero bezala abenduaren 24an ETBn "Euskal Kantuen Gaua" programa ikusteko aukera izango dugu. Programa horretan kantariak ez diren pertsona ezagunek abesten dute, kanta herrikoak normalean. Aurten, sorpresa moduan, Bilboko Athleticeko lau jokalari izango ditugu The Beatles taldea imitatzen."Love me do" abestia interpretatuko omen dute.
Irudian ikus ditzakegu Markel Susaeta, Mikel Balenziaga, Iker Muniain eta Oscar de Marcos Beatleskidez mozorrotuta. 


2013(e)ko abendua 1, igandea

THIS IS ROCK-114



"This is rock-114"

Live Wire Pubishing S.L. 

Irun (2013ko abendua) 98 orr

Irungo This is rock aldizakariak azken alean The Beatlesi buruzko artikulua dakarkigu eta azala ere Liverpoolgo taldeari eskeini dio.
Egun hauetan On the air-The Beatles at BBC-vol.2 argitaratu berria denean (2 CD edo 3LPtan)  The Beatlesek irratian izandako lana berrikusten du, horren diskografia ere aztertuz.
Gogoratu Live at the BBC 1994an argitaratu zela eta oraingo edizioak ordukoaren jarraipena dela.
BBCn izandako garaiari buruzko datuak honako liburu honetan kontsulta daitezke...


“Beatles at the BBC, The: The radio years (1962-1970)” 

Howlett, Kevin. BBC. London (1996) 1. ed. 160 orr.

ROLLING STONE-170


"Rolling Stone-170"

Prisa. Madrid (2013ko .) 114 or

Jadanik Rolling Stone aldizkariaren azken alea kalean da. Lou Reeden hilketa dela eta, berari eskeinitakoa da azala eta barneko artikulu garrantzitsuena, baina, horrez gain, Paul McCartneyri egindako elkarrizketa irakur dezakegu, bere azken diskaren argitarapena aitzakia hartuta. Diska horri buruz hitz egiten du, eta iraganari buruz ere, John Lennonekin oraindik hitz egiten duela adieraziz.
Eta, nola ez, New diskaren abestiei  buruzko iruzkinak irakur ditzakegu .