BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
ROLLING STONE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ROLLING STONE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

ROLLING STONE-56


"Rolling Stone-56"

(2004ko ekaina)

Promotor General de Revistas S.A. (Madrid)

146 orr.

Espainaiko Rolling Stone aldizkariaren 56. zenbakiak Rockaren 50 kantari edota talde garrantzitsuenak aukeratu zituen, bakoitzari buruz musikari batek idatzitako artikulu txiki batekin eta artista batek egindako marrazki batez hornituta.
The Beatlesen kasuan, Elvis Costellok idatzi zuen testua eta Paul Davisek egin zuen marrazkia. John Lennoni dagokiona Lenny Kravitzek idatzi zuen eta Marco Venturak marraztu.


2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

ROLLING STONE-181



"Rolling Stone-181" 

Prisa (Madrid, 2014ko azaroa) 146 orr.

Azaroan Espainiako Rollin Stonek  bere 15. urteurrena betetzen du. Hori dela eta, izugarri ona den azala prestatu du, pop-rockaren idolo batzuk irudikatzen dituena.
Aldizkarian bertan azalean nor den nor argitzen da. Aurkitu dituzue Beatleskideak? Hurrengo irudian ikus ditzakezue...

 

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

ROLLING STONE-180


"Rolling Stone-180" 

PRISA (Madrid)  2014ko urria 112 orr.

George Harrisonen diska batzuk berrargitaratuko dira, Apple Recordsen grabatutakoak, hain zuzen ere. "Wonderwall music" (1969), "Electronic sound" (1969), "All things must pass" (1971), "Living in the material world" (1973), "Dark horse" (1974) eta "Extra texture (read all about it)" (1975) dira aukeratutako diskak.

Berrargitarapen hau aitzakitzat hartuta, Diego Manriquek beatleskideari buruzko artikulua idatzi du "Rolling Stone" aldizkariaren urriko alerako, The Beatles taldea desagertu ondorengo historia kontatuz. Harrison kitarrajolea goraipatzen du eta The Beatles taldean ez zela ondo tratatua izan azpimarratu, McCartneyk Georgeren konpositore lana ez zuela haintzat hartzen argi utzita.

Aldizkariaren azalerako, bestalde, George puru bat pizten ikusten den argazkia aukeratu izan da.

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

ROLLING STONE-1200


"Rolling Stone-1200" 

Rolling Stone (New York, 2014ko urtarrila)  74 orr.

50 urte bete dira. John F. Kennedy erahil berria zegoen eta AEBetako komunikabideak ez zeuden Liverpoolgo taldearen alde, ezta disketxeak ere. Hala ere, The Beatles taldeak AEBak konkistatu zuten 1964ko otsailean.
Hori dela eta, Rolling Stone aldizakariaren otsailaren alean Mikal Gilmoreren artikulua irakur daiteke. Bertan, taldekideek zeuzkaten beldurren berri ematen digu, eta AEBko gizarteak kanpoko taldeekiko mesfidantzaz eta Capitol disketxeak konfiantza ezaz hitz egiten da.
Ed Sullivanen telebistako 3  programa haiek musikaren historia dira jadanik eta bertan hasi zen The Beatlesek AEBn izango zuten arrakasta.

2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

RS-ESPECIAL COLLECTORS EDITION PAUL McCARTNEY


"Rolling Stone-Special Collectors Edition-Paul McCartney"

Rolling Stone (2013) 98 orr.

Urte amaieran Rolling Stone aldizkariak Paul McCartneyri eskeini dio bildumagileentzako ale berezia. 
Rob Sheffielden sarrera eta Simon Vozick-Levinsonek idatzitako "With the Beatles" artikuluaz gain, azken 40 urteetan Rolling Stonen argitaratutako artikulu batzuk irakur ditzakegu. Paulen bizitzaren ikuspegi zabala osotzen da argazki multzo ederraz hornitutako ale honetan!
Hauxek dira aurretik argitaratutako artikuluak bakoitzari dagozkion datuekin...

"Going Solo" Jann S. Wenner-RS 57 (1970ko apirilaren 30a)
"Paul Is Not Dead (And Neither Is the Past)" Paul Gambaccini-RS 153 (1974ko urtarrilaren 31)
"Flyubg Hight" Ben Fong-Torres-RS 215 (1976ko ekainaren 17a)
"You Can´t Get It Right All the Time" Kurt Loder-RS 482 (1986ko irailaren 11)
"Back On Top" Anthony DeCurtis-RS 883/884 (2001eko abenduaren 6a)
"Paul´s Fresh Start" Brian Hiatt-RS 1151 (2012ko martxoaren 1a)



Rolling Stone-57 (1970ko apirilaren 30a)


Rolling Stone-153 (1974ko urtarrilaren 31)


Rolling Stone-215 (1976ko ekainaren 17a)


Rolling Stone-482 (1986ko irailaren 11)


Rolling Stone-883/884 (2001eko abenduaren 6a)


Rolling Stone-1151 (2012ko martxoaren 1a)

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

ROLLING STONE-170


"Rolling Stone-170"

Prisa. Madrid (2013ko .) 114 or

Jadanik Rolling Stone aldizkariaren azken alea kalean da. Lou Reeden hilketa dela eta, berari eskeinitakoa da azala eta barneko artikulu garrantzitsuena, baina, horrez gain, Paul McCartneyri egindako elkarrizketa irakur dezakegu, bere azken diskaren argitarapena aitzakia hartuta. Diska horri buruz hitz egiten du, eta iraganari buruz ere, John Lennonekin oraindik hitz egiten duela adieraziz.
Eta, nola ez, New diskaren abestiei  buruzko iruzkinak irakur ditzakegu .

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

ROLLING STONE-168


"Rolling stone-168"

(2013ko urria)

Prisa (Madrid) 114 orr.

The Beatlesen lehenengo diska argitaratu zenetik 50 urte betetzen direnean, Rolling Stoneren urriko aldizkarian taldearen 50 abesti onenen zerrenda aukeztu dute. Ez da oso originala izan, horrelakorik askotan egin baita egunkari, aldizkari edo irrati saioetan... 
Guretariko bakoitzak bere zerrenda egin lezake, beharbada, ezberdina eguna edo egoeraren arabera. 
Interesgarriagoa iruditu zait Diego A. Manriqueren artikulua, "Seis razones para odiarlos" izenekoa, The Beatles taldea urte batzuetan komunikabidean ez agertzeko eskatzen duena.
Bestalde, artikulu txiki batean Espainiako abeslari batzuek Beatlesen abestirik gogokoenaz hitz egiten dute. Hori aurkezteko A hard day´s nigth diskaren azalaren kopia egin da, abeslari bakoitzaren argazkia bertan agertzen delarik. 

Aldizkariaren azalari dagokionez, Michael Coperrek Sgt. Pepper´s diskaren garaiko saioan egindako argazkia dugu.


2012(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

ROLLING STONE-157


Rolling Stone-157

(NĂşmero histĂłrico: Los mejores 50 grupos del Rock EspaĂąol)

(2012ko Azaroa) 114 orr.

Rolling Stone aldizkariaren azken zenbakiaren azala egiterakoan  Sgt Peppers´s Lonely Hearts Club Band diskarena hartu da eredutzat. Zenbaki berezi honetan Espainiako Rockaren 50 talde onenak  aukeratu direnez, beraien argaziak agertzen dira Ernesto Koflak diseinatutako azalean... 
Baina, nortzuk dira?


1. Coque Malla (Los Ronaldos) 2. Servando Carballar (Aviador Dro) 3. David MuĂąoz (Estopa) 4. JosĂŠ MuĂąoz (Estopa) 5. Tony Martinez (Los Bravos) 6. Miguel Vicens (Los Bravos) 7. Pablo Sanllehi (Los Bravos) 8. Manolo FernĂĄndez (Los Bravos) 9. Mike Kennedy (Los Bravos) 10. IvĂĄn Ferreiro (Los piratas) 11. Fernando Alfaro (Surfin´Bichos) 12. Amparo Llanos (Dover) 13. Cristina Llanos (Dover) 14. Carlos Tarque (M Clan) 15. Josele Santiago (Los enemigos) 16. GermĂĄn Coppini (Gopes bajos) 17. Enrique Urquijo (Los secretos) 18. Álvaro Urquijo (Los secretos) 19. Mikel Erentxun (Duncan Dhu) 20. Diego Vasallo (Duncan Dhu) 21. Manuel de la Calva (DĂşo DinĂĄmico) 22. RamĂłn Arcusa (DĂşo DinĂĄmico) 23.Jorge MartĂ­nez (Ilegales) 24. Santi Balmes (Love of Lesbian) 25. Kiko Veneno (Veneno) 26. Juan Aguirre (Amaral) 27. Eva Amaral (Amaral) 28. Rafael Amador (Pata Negra) 29. Raimundo Amador (Pata Negra) 30. Rosendo (LeĂąo) 31. Antonio Vega (Nacha Pop) 32. Nacho GarcĂ­a Vega (Nacha Pop) 33. Johnny Cifuentes (Burning) 34. Pucho (Vetusta Morla) 35. Jota (Los Planetas) 36. Sabino MĂŠndez (Loquillo y Los trogloditas) 37. JosĂŠ MarĂ­a Sanz BeltrĂĄn "Loquillo" 38. Ariel Roth (Los Rodriguez) 39. AndrĂŠs Calamaro (Los Rodriguez) 40. Luis AuserĂłn (Radio Futura) 41. Enrique Serra (Radio Futura) 42. Santiago AuserĂłn (Radio Futura) 43. Leiva (Pereza) 44. RubĂŠn Pozo (Pereza) 45. Carlos Berlanga (Alaska y Dinarama) 46. Nacho Canut (Alaska y Dinarama) 47. Alaska (Alaska y Dinarama) 48. Juan Pardo (Los Brincos) 49. Quim Portet (El Ăşltimo de la fila) 50. Manolo GarcĂ­a (El Ăşltimo de la fila) 51. Juan Valdivia (HĂŠroes del Silencio) 52. Enrique Bunbury (HĂŠroes del Silencio) 53. JoaquĂ­n Cardiel (HĂŠroes del Silencio) 54. Pedro Andreu (HĂŠroes del Silencio) 55. JosĂŠ MarĂ­a Cano (Mecano) 56. Nacho Cano (Mecano) 57. Robe Iniesta (Extremoduro) 58. Antonio Morales "Junior" (Los Brincos) 59. Ana Torroja (Mecano)

Eta beheko aldean, ezkerraldean, Paloma Chamorro ikus daiteke, 80ko hamarkadako La edad de ororen aurkezlea izan zena arrakasta handiko telebista programa musikal horretan.
Eskumaldean, aldiz, la bruja truca pertsonaia dago, La bola de cristal programan La bruja averiasekin batera agertzen zena.
Ah! Ezkerraldean ere Makoki aldizkariaren alea ikus daiteke





2012(e)ko uztailaren 15(a), igandea

ROLLING STONE-153


Rolling Stone-153

Prisa. Madrid (2012ko uztaila) 106 orr.

60ko hamarkadatik eztabaida etengabea daukagu honako hau: Zein da talde hobea, The Beatles ala The Rolling Stones? 
Eztabaida horrekin datorkigu berriro Rolling Stones aldizkariaren azken alea, uztaileko alea, 153 zenbakiduna dena.
Diego Manriquek talde biei buruzko mitoak ikertzen ditu: nortzuk ziren mutil gaiztoak edo onak, rockeroak edo poperoak, hippyak edo iraultzaileak, onartuak edo baztertuak,... Dena ez da zuria edo beltza... 
Beste artikulu batean talde bien historia laburra kontatzen digu.
Josu Lapresak 1964, 1967 eta 1970 gertaerak eta diskak konparatzen ditu eta, Dario Manriquerekin batera, talde bien inguruan zeuden pertsonaien berri ematen digu. 
CĂŠsar Luquerok talde bien diskarik onenak aukeratzen ditu, bakoitzari buruzko iritzia ematen digula.
Dario Manriquek, bere aldetik, datu ezberdinak bildu ditu, puntuetan irabazleak Beatles taldea gertatzen dela.

2012(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

ROLLING STONE-149




Rolling Stone-149

 Prisa. Madrid. ( 2012ko martxoa) 114 orr.

Rolling Stone aldizkariaren martxoaren alean azala Paul MacCartneyri eskeini zaio, barruko artikulu batzuk berari buruzkoak dituela. 
Argitaratu berria den Kisses on the Botton diska dela eta, Pauli egindako elkarrizketa irakur dezakegu, Paulen oraingoa eta iragana behin baino gehiagotan tartekatzen dela galdera-erantzunetan. 
Oso kuriosoa da, bestalde,  Rolling Stonek urteetan zehar berari eskeinitako azalen bilduma, bere historiaren kontaketa osatzen duena. 
Eta, amaitzeko, Diego A. Manriquek idatzitako ReivindicaciĂłn del de los mofletes artikuluan Paulen lana goraipatzen da Lennonenaren aldean, Johnena serioagoa edo aurrerakoiagoa aurkezten da eta. 




2010(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

ROLLING STONE-134


Rolling Stone-134


(2010eko abendua)

Progresa (Madrid)

154 orr.


Orain dela 30 urte Amerikako Estatu Batuetako Rolling Stone aldizkariak John Lennoni buruzko ale berezia atera zuen, Annie Leibovichek John hil zuten egunean egindako argazki mitikoa azalean agertzen zela, Historiako ezagunenetariko bat izango dena ordudanik.
Abendu honetako alean, Espaniako Rolling Stone aldizkariak orduko artikuluak argitaratu ditu , gaztelaniaz lehenengo aldiz irakurtzeko aukera emanez. Eta, noski, jatorrizko azala berriro erabili egin da.
Honetaz gain, 33 artistari Leibovichen azala berrinterpretatzeko eskatu zitzaion, emaitzak maila ezberdinekoak direla, baina interesgarriak. Haien artean, Mariscal edo Alberto CorazĂłnen lanak daude, adibidez.
Bestalde, oso ona iruditu zait Javier MĂŠndez Floresek Leibovichen argazkiari buruz idatzitako ausnarketa ...


Rolling Stoneren jatorrizko azala


Annie Leibovichen argazkia

2010(e)ko urriaren 9(a), larunbata

ROLLING STONE-132


Rolling Stone-132

Madrid (2010eko urria)

John Lennon bizirik balego, gaur bere 70. urtebetetzea ospatuko genuke. Hori dela eta, Rolling Stone aldizkariak, urriko alean, bere bizitzari buruzko 70 datu aurkezten dizkigu, 70 incĂłgnitas sobre su vida y su mĂşsica izenpean. Egia esan, datu berri gehiegirik ez dago. Nik, adibidez, ez nekien hiru liburu idatzi zituenik. Lehenengo biak ezagutzen nituen, baina ez neukan Skywrinting by World of Mouth izenekoaren berri. Barregarria iruditu zait, bestalde, Tierno GalvĂĄnek, Madrilgo alkatea zenak, John Lennox deitzen ziola.
Interesgarriena da nola aurkezten den bere garaiko Liverpool, Londres edo New York hiriak nolakoak ziren , marrazkien bidez lagunduta.
Johnen bizitza irudikatzen duen komikia ere gehitzen da , baina oso laburra da (2 orrikoa) eta ez da oso ona.
Amaitzeko, Yoko Onori egindako elkarhizketa txikia dago, Johnen diskografia erremasterizatua argitaratuko dela aitzakiarekin.